10/8/10

Agurra

Azken sarrera honekin, blogean 2 urte hauetan zehar parte hartu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Honen bidez informazioa guztioi gerturatzen saiatu gara, puntuak eman, komentarioak egin... denetik egin dugu eta oso harrera ona izan du, hor irakurtzen egon zaretenei esker.

Bost urte pasa ditut nik infantiletan, Xabik ordea, are gehiago. Eta kadeteetara jauzia emateko garaia iritsi dela uste dugu, baita ere zergatik ez, Euskaldunak urte askotan izan duen belaunaldi onenarekin jarraitzeko asmoz.

Eta begirada atzera botatzen badugu konturatuko gara klub honek kategoria honetan eman duen jauziaz. Oso behean hasi ginen; Infantilen lehen taldea kategoria baxuenean zegoen eta bigarren talderik ez zen existitzen. Bost urteren ondoren, pausoz pauso eta lan gogor baten ondorioz bi taldeak onenen artean uztea lortu dugu. Aurten izan ditu Euskaldunak Infantiletan emaitzarik onenak, besteak beste Tolosa, Añorga eta Lengokoak bezalako taldeei irabaziz. Hori lehen pentsaezina zen, baina hemendik aurrera gure mutilek dinamika berarekin jarraituko duten itxaropenez, lasai goaz.

Gauza asko esan genitzake urte hauei buruz, agian ez dugu garaipen haundiegirik ospatzeko aukerarik izan, kopako finalak, igoerek... alde egin ziguten. Baina zoriontsu egin gaituenak egunez egun zuekin egotea izan da: ikasteko, hobetzeko, ondo pasatzeko ilusioz gainezka ikusteak eman dizkigu indarrak egunez egun zuekin egoteko.

Eskerrik asko baita ere partiduro hor egon zareten gurasoei, zuen lana eta animoak ere oso garrantzitsuak bait dira. Lagunei ere, uneoro laguntzeko prest egon zaretelako. Eta urte hauetan izan ditugun bi direktibei, lehen zinetenei entrenatzen hasteko aukera emateagatik, eta oraingoei konfidantza emateagatik.

Blog honi azken 5 urtetan egon den hamaikako onena jarriz eman nahi genion amaiera, baina hain zen zaila 11 bakarrik hartzea (ezinezkoa ez esateagatik) azkenean postu bakoitzeko bi jokalari jarri ditugula. Zuei eta beste guztiei eskerrik asko, eta laister arte!!

Eta ez ahaztu onena iristear dagoela!!

10/7/10

ZORIONAK Xabi eta Aitziber

Gaur egun haundia da. Pertsona baten bizitzan agian bereziena ezkontza eguna da eta gaur gure Xabi eta Aitziber ezkondu egiten dira. Taldearen errepresentazio txiki bat joango da mezetara baina hemendik jokalari guztien, direnen eta izan direnen, zorionak bidaltzen dizkiegu ezkon berriei.
Era berean, gurasoen eta entrenatzaileen partez zorionak. Urte hauetan zuekin egon diren, Alain, David, Iker Martin, Jauregi, Murua eta beste hainbesteren desio onenak jaso ditzazue hemendik.

Bizitza osorako izan dadila, ondo pasa eztei bidaian eta ea noiz ekartzen dizkiguzuen Artanotxoak!

ZORIONTSU IZAN!!!!!!!!!

Donosti Cup Azken egunak

MUTILAK

EUSKALDUNA - 0
MAPEI - 4

Txapeldunen fasean sartu eta gero bagenekien aurkari zailak izango genituela aurrean baina lehen partiduan txapelketako talde onenaren aurka jokatzea gehiegi izan da gure taldearentzat. Bigarren urtez jarraian Donosti Cupeko garailearen aurka jokatu behar izan dugu eta, nahiz eta ia partidu osoan aurpegia eman detaileek eta zorte txarrak egoera puntualetan erabakai zuten partidua. Hala ere, oso partidu serioa egin zuten gure mutilek eta txapeldunari 20 minutuz dominatu ziotela esan dezakete.

NESKAK

EUSKALDUNA/JAGUARS - 2
ZURRIOLA - 0

Ostegun goizean gure neskek kontsolazio txapelketari ekin zioten ilusion haundiz, eta ondo hasi gainera. Oso partidu ona jokatu zuten eta aurkaria baino gehiago zirela erakutsi zuten uneoro. Zorte txarrak eta punteria faltak ez zien utzi neskei gol gehiago sartzeak. Miriamek eta Kyliek asmatu zuten eta partidua erabakita utzi zuten.

EUSKALDUNA/JAGUARS - 1
INTXAURDI - 2

Txapelketa batetik kanpora joateko modu krudelena izan zen arratsaldekoa; galtzen hasi baziren ere, aukera gehienak gureak ziren eta lehenago edo beranduago gola iritsi behar zela zirudien. Alex-en jaurtiketa bat edo Rian-en falta ikusgarri bat, adibidez, ez ziren gutxigatik sartu. Baina korner batean Itsasnek partidua berdindu zuen eta taldeak konfidantza hartu zuen, hala ere ez zen bigarrena iritsi. Eta guztia penaltietan erabaki behar zela zirudienean, azken minutuan eta Maialeni falta egin ondoren Intxaurdik partidua irabazi zuen. Inondik inora ez zuen merezi gure taldeak horrelako emaitza eta are gutxiago gertatu zen bezala.

Gero, ostegun eta ostirla gauetan afariak disko festak etab izan genituen. Parranda egiteko gogoz zeuden batzuk, baina beste batzuk beti bezala, baloi bat eman eta hor pasa zuten gaua jolasean. Ez zuten futbol nahikoa eduki astean zehar antza.

Aurtengoan ere balorazioa oso positiboa izan dela esan dezakegu, oso giro ona egon da denon artean (inoiz baino hobea) eta gainera Estatu Batuetatik etorritako lau neskek eta amek beraien izugarrizko jatortasunarekin asteari beste alaitasun bat eman diote. Bidai ona izan dezatela eta ea noizbait gure bizitzak elkartzen diren.

Eskerrik asko era berean gurasoei aste osoa hor egoteagatik eta jokalariak alde batetik bestera eramaten aritzeagatik. Guztion artean aste bikain bat pasatzea lortu dugu.

Datorren urterarte!!!

7/7/10

Donosti Cup 3.eguna

MUTILAK

EUSKALDUNA - 1
BETI ONA - 1

Bigarren postua jokoan zegoen arren, partiduko momentu gehienetan tentsio gutxi egon da. Hori bai aukerak bi ateetan ikusi ditugu eta joko onegia egon ez bada ere, partidu interesgarria gozatzeko aukera izan dugu. Aipagarriena Iñakiren barneraketak eskuin hegaletik, eta Danik berriro ere eman duen maila, gainera berak egin du taldearen gol bakarra Igorren pase zehatz bat aprobetxatuz. Azkenean bana, bigarren postua lortu dugu, eta bost urtetan bigarren aldiz txapeldunen fasean sartzea lortu dugu. Urtetik urtera hobetzen ari gara beraz. Bihar dena eman beharko dugu emaitza on bat lortzeko

NESKAK

EUSKALDUNA/JAGUARS - 2
BASAR - 1

Sinesgaitza bada ere, hirugarren partidua jarraian lehen minutuan galtzen jarri dira gure neskak berriro ere. Atzekaldeko despiste batean etorri da gola. Baina gaurkoan gure taldea askoz sendoagoa zen eta aukerak iristen hasi dira. Horrela, Alaitzek behin abisua eman eta gero bigarrenean ez du barkatu eta gol bikain bat eskuratu du. Gero gure jokalari gaztetxoenak, Itziarrek, aukera argi bat huts egin du, beraz berdinketarekin atsedenaldira. Bigarren zatia hasi eta berehala Melinak egundoko gola sartu du bolea bat indartsu joaz; oso jokalari onak dira estatu-batuarrak eta egunetik egunera gure taldeari gehiago laguntzen ari diote. Beraien jarrera ere aipagarria da. Hortik aurrera partidua asko moteldu da, bero gehiegi egiten zuen eta erritmoa asko jaitsi dute bi taldeek. Basar taldekoek falta bat izan dute, baina hor agertu da gure atezain bikaina, dagoeneko "Amazing Anne" deitzen diote amerikarrek. Bihar kontsolazio txapelketan parte hartuko dute eta oso hurrun iristeko aukera izango dute. Animo neskak!

Gauean neskak amerikarrekin batera festa pixkat egin dute, ondo merezitakoa esan beharra dago, eta mutilek atsedena izan dute bihar eta etziko egunak oso luzeak izango bait dira.

Bihar arte denoi

GOLEGILEAK

2- Iñaki
2- Igor
2- Dani
1- Unzalu
1- Goiko
1- Sergio
1- Ipi

1- Alaitz
1- Melina

GOLEKO PASEAK

2- Goiko
2- Igor
1- Beñat
1- Arruti

6/7/10

Donosti Cup 2.eguna

MUTILAK

EUSKALDUNA - 1
SOUNDERS - 3

Ez dugu, inondik inora ere, arratsalde gozo bat igaro gaurkoan. Oso partidu gogorra izango zela bagenekien, indar handiarekin joaten zirela baloiaren bila ere ikusi genuen atzokoan, baina gaur bezain beste gutxitan ikusi da epaile batek emaitzan izan dezakeen eragina. Ez dugu kexuka ibili nahi baina besteak beste bi penalti ez dizkigu adierazi, barruan zegoen baloi bat ez du gol eman eta gure bi jokalarik txartel gorria ikusi dute ostikadarik jo gabe.

Gera gaitezen alderdi positibioarekin: Ipik gola berreskuratu du, Danik min handia egin du aurrekaldean eta Aritz Caballero izugarri aritu da defentsa lanetan eta erasoan ere ausartu da noizbehinka. Arruti ere, partidu zail batean erasoan genuen baliabide onena izan da eta Unzaluk bere maisutasuna erakutsi du berriro ere zelai erdian

Bihar Beti Onaren aurka, garaipena beharko dugu txapeldunen fasean sartzeko. Animo mutilak, erori gara, baina indartsuago zutituko gara!!!

NESKAK

EUSKALDUNA/JAGUARS - 0
VIC RIUPRIMER - 2

Berriro ere lehen minututik jarri da maldan gora partidua, eta berriro ere izugarrizko gol bat jaso eta gero. Baina berriro ere ez dute burua makurtu eta partidu txukun bat jokatu dute gure neskek. Estatu Batuetaik etorritako lau fitxajeek gainera taldeari asko laguntzen diote. Gaur Rian-ek sekulako falta jaurti du baina atezainak gelditu dio, eta Melinak zelai erdian taldearen jokoa bikain mugitu du. Atzo Alex-ek izugarrizko erakustaldia eman zuen alde batetik bestera korrika eta Kylie oraindik ez da gehiegi jokoan sartu aurrera baloi gutxi iritsi zaizkiolako. Bihar taldeak gozatzeko aukera izango du azken sailkatuen aurka. Ea golak eta puntuak iristen diren, animo neskak!!!

GOLEGILEAK

2- Iñaki
2- Igor
1- Unzalu
1- Goiko
1- Sergio
1- Dani
1- Ipi

PASEAK

2- Goiko
1- Beñat
1- Igor
1- Arruti

Donosti Cup 1.go Eguna

EUSKALDUNA - 8
COERVER SELECT - 0

Aurtengoa bostgarren urtea da Euskaldunako Infantilek Donosti Cup txapelketa jokatzen dutena, eta egia esan zaila izango da gaur baino hobeto hastea; 30 segundu nahikoa izan dira Iñakik markagailua irekitzeko Beñaten pase zoragarri bat jaso eta gero. Taldeak sendo jarraitu eta 6.minutuan berriro ere Iñakik, pletoriko, bigarrena egin du oraingoan Goikorena izan den pasea jaso eta gero. Erritmoa moteldu egin da baina atsedenaldira iritsi baino lehen goizeko bi gol onenak ikusi ditugu, Unzalurena, baloi zail bat eskuadran jarriz eta Goikok ederki gozatu duen bolea batean. 4-o atsedenaldira.

Bigarren zatia lasai hasi da eta bosgarren gola ez da 20.minutura arte iritsi, Igorrek egin du, gero Sergiok taldeko jokaldi ikusgarri baten ostean, hurrengoa Igorrek berriz Aritzen burukada baten ondoren eta Danik azkena, ez du etsi eta azkenean saria lortu du gure golegile txikiak.

Bihar Estatu Batuarren aurka, ez digute horrenbeste erraztasun jarriko

EUSKALDUNA / JAGUARS - 0
BELGICA GIRLS 1

Nahiz eta galdu oso irudi ona eman du gure taldeak Philadelphiatik etorritako lau nesken laguntzarekin. Belgikako neskak selekzio bat ziren eta benetan jokalari apartak zituzten, lehenengo minutuan sartu digute gola baina gure neskek ez dute burua makurtu eta borrokan jarraitu dute. Bihar eta etzi gehiago gozatzeko partiduak izago dituzte, gaurkoan erruz lan egin behar izan dute eta.

INAUGURAZIO EKITALDIA

Nesken partiduaren ondoren Donostiara joan gara, gustora afaldu indarrak berreskuratzeko eta Anoetara joan gara. Hor aritu gara, saltoka, abesten, dantza egiten...denetik. Umeak bezala pasa dugu hain umeak ez garenok ere. Ikusgarria da Hasiera Ekitaldia eta ez gara nekatzen Anoetatik Euskaldunako ikurrinarekin paseatzeaz. Hamaika t´erdiak arte egon gara, eta oso nekatuta bukatu dugu eguna, orain denok lotara joango gara, indarra hartu eta bihar futbolean jarraitzeko. Indar berriturik esnatu eta dauzkagun zale bikain hauei beste alaitasun bat emateko gure golekin eta gure jokoarekin.

Ondo lo egin neska mutilak, bihar gehiago!

GOLEGILEAK

2 Iñaki
2 Igor
1 Unzalu
1 Goiko
1 Sergio
1 Dani

GOLEKO PASEAK

2 Goiko
1 Beñat
1 Igor

25/6/10

Donosti Cup: Entrenamenduak

Datorren astean 3 entrenamendu izango ditugu, guztiak goizez, horrela arratsaldea libre izango duzue nahi duzuena egiteko. Egunak hauek izango dira:

Ekainak 28 Astelehena: 11tan
Ekainak 30 Asteazkena: 11tan
Uztailak 2 Ostirala: 11tan

21/6/10

2010-2011 Kadeteak

Jokalari hautatuak eta urtean zehar eramango dituzten zenbakiak

1- Jorge Hermoso

2- Iker Alkain

3- Iker Laskibar

4- Mikel Rodriguez

5- Imanol Igarategi

6- Aritz Rodríguez

7- Dennis Torrecilla

8- Mikel Ezeiza

9- Josu San Martín

10- Mikel Goikoetxea

11- Iñaki Manrique

12- Andoni Alonso

13- Manex Iraola

14- Sergio Garcia

15- Jokin Letamendi

16- Jonathan Arizala

17- Unai Gorostidi

18- Igor Herrero

19- Beñat Arizaga

20- Ander Unzalu

21- Mikel Arruti

Aurredenboraldia Abuztuak 23an Astelehena hasiko da, goizeko 10:30tan

Entrenatzailea eta Koordinatzailea: Gorka Otaegi 667 27 28 17

Urtean zehar entrenamendu egunak:

Astelehena 20:00tan

Asteazkena 18:30tan

Osteguna 20:00tan

Jokalari hautatuak eta urtean zehar eramango dituzten zenbakiak

1- Eneko Guedejo

2- Ion Arregi

3- Ion Garcia

4- Iñigo Alkorta

5- Pablo Placencia

6- Aitor Otaegi

7- Aitor Jiménez

8- Moisés Durán

9- Iñigo Martinez

10- Enrique Fraile

11- Jabi Mendizábal

12- Zakarias Yerrou

13- Unai Ormazabal

14- Andoni Garcia

15- Ander Rojo

16- Patxi Sueskun

17- Christian Garcia

18- Kevin Fondon

19- Josu Fernández

20- Iñigo Perez

Aurredenboraldia Abuztuak 23an Astelehena hasiko da, goizeko 10:30tan

Entrenatzailea: Mikel Mauleon

Koordinatzailea: Gorka Otaegi 667 27 28 17

Urtean zehar entrenamendu egunak:

Astelehena 20:00tan

Osteguna 18:15tan

2010-2011 Alebinak

Jokalari hautatuak:

1- Lander Amado

2- Eneko Lazkoz

3- Andoni Guedejo

4- Xabi Majó

5- Eneko Idígoras

6- Iñigo Espín

7- Mikel Olasagasti

8- Manu Olazábal

9- Unai Zubillaga

10- Unai Igarategi

11- Mikel Carredano

12- Koldo Ormaetxea

13- Iker Hernández

14- Ruben Calvo

15- Iñaki Palacios

16- Gartxot Unibaso

* Beste guztiek Futbol Eskolan parte hartzeko aukera izango dute

Aurredenboraldia Irailak 6 Astelehena 17:00tan

Entrenatzailea: Guillermo Miguel

Koordinatzailea: Gorka Otaegi 667 27 28 17

Urtean zehar entrenamendu egunak:

Astelehena 17:00tan

Osteguna 17:00tan

Futbol Eskolako entrenamendu eguna (Irailak 23tik aurrera)

Osteguna 17:00tan

16/6/10

Donosti Cup 2010 Egutegia

Aurten Donosti Cup txapelketan tokatu zaigun taldea inoiz baino nazioartekoagoa izango da. Bertan, Estatu Batuetatik eta Australiatik datozen aurkariak izango ditugu aurrean. Ea lan txukuna burutzen dugun eta emaitza historiko onena lortzen dugun!!

Uztailak 5 Astelehena 12:00tan Oiartzun-en

Coerver Select (Australia) - Euskalduna

Uztailak 6 Asteartea 16:30tan Puio futbol zelaian, Donosti

Euskalduna - Sounders (USA)

Uztailak 7 Asteazkena 17:00tan Cesar Benito, Donosti

Euskalduna - Beti Ona


Animo mutilak!!!! Lehen postuaren bila!!!!!