28/10/08

Euskalduna - Idiazabal


Haste hontako partidua garrantzitsua da arrazoi askorengatik:

- Gure joko ona eta defentsa lan bikaina konfirmatu behar ditugu
- Liderren aurka jokatzen dugu
- Irabazita, lehenengoak jarriko ginateke
- Denok dakigu han zer gertatu zen...

Gehiago eskatzerik ba al dago???

LARUNBATA 12TAN ALLURRALDEN

Todos... A - POR - TO - DAS!!!!!!!

Euskalduna - Idiazabal (Porra)


Azken partiduaren ostean sailkapen nagusia horrela dago:
Guztiak puntu bakarrarekin:

Aritz Rodriguez
Jokin Letamendi
Imano Igarategi
Iker Laskibar
June (Aritzen arreba)
Mariaje (Gorkaren ama)

Aste honetan Idiazabalen aurka dugu berriro ere. Beraz, hemen jarri zuen emaitzak.
Ea punteria hori, zorte on!!

27/10/08

EUSKALDUNA 3 ORDIZIA 0


Pronostikoak adierazten zuten bezala partida zaila izan behar zuen aste honetakoa Ordiziaren aurka, eta horrela izan zen. Euskalduna taldeak partida bikaina egin zuen eta partida eskuratzea lortu zuen.

Lehenengo zatian bi taldeek gogotsu irten ziren zelaira, atzeko lerroak oso ondo kokaturik, eta arerioari erreztasunak eman gabe. Lehenengo zati honetan ez ziren gol aukera askorik egon, eta argiena Euskalduna taldeak izan zuen, baina Ezeizak langara jo zuen ederki botatako tiro baten ondorioz.

Bigarren zatia berdintsu hasi zen, baina 10. minutuak Dennisek ederki erdiraturiko korner baten ondorioz Aritzek lehen gola sartzen du. 5 minutu beranduako beste korner batean Imanolek 2-0 sartzen du eta gol honen ondorioz Ordiziako taldeak behera egiten du eta eskubitik erdiraturiko jokaldi batean Igorrek ezker hegaletik iritsita 3-o emaitza jartzen du markagailuan.

Momentu honetatik aurrera ez ziren golaukera gehiagorik izan, eta emaitza honekin bukatzen du partidua.

Hauek dira Euskalduna taldetik jokatu zuten jokalariak
Manex, Andoni, (Aitor), Aritz (Jokin), Imanol, Pablo (Kevin), Mikel, Ezeiza, Dennis (pajares), Iosu (Gorostidi), Laskibar (Igor), Beñat (Goiko).

EUSKALDUNA-ORDIZIA (PUNTUAK)


Aste honetan zailtasun handiak izan ditugu puntuak emateko garaiean, orokorrean talde guztia partida ona jolastu baitzuen eta gainera intentsitate handiarekin jolastu zuen taldea.

Hala ere, aste honetan 3 jokalari hauei eman nahi dizkiegu puntuak, alde batetik sendotasuna eta segurtasuna eman dutelako defentsan, eta beste alde batetik bakoitza bere postuan ondo jokatu duelako erasoan.

3 Puntu: Imanol
2 Puntu: Aritz
1 Puntu: Manex

Imanol eta Aritz defentsak izanik gol bana sartzea lortu zuten eta gero defentsan oso seguru aritu ziren partida guztian.
Manex ere iritsitako baloi guztietan oso ziur egondu zen, eta gainera bizpahiru atera behar izan zuen hanka eta buruarekin area kanpora, eta ondo aritu zen. Gero baloia luze jokatzeko garaiean ere argi zeuzkan ideiak, eta ondo atera zuen.

Beraz, aste honetako puntuak nahiko arraroak direla esan daiteke, nahiz eta partidua irabazi defentsek eta porteroak lortu baitute puntuak.

Animo ekipo, larunbateko jokoa eta gokoak dira segi beharreko bidea.....

Sailkapen nagusian aste hontan ere lider aldaketa egon da:

7 PUNTU: Aritz Rodriguez
6 PUNTU: Dennis Torrecilla
5 PUNTU: Mikel Rodriguez
5 PUNTU: Unai Gorostidi
4 PUNTU: Iker Laskibar
3 PUNTU: Kevin Fondon
3 PUNTU: Imanol Igarategi
3 PUNTU: Beñat Arizaga
3 PUNTU: Mikel Ezeiza
2 PUNTU: Jokin Letamendi
2 PUNTU: Jorge Hermoso
2 PUNTU: Andoni Alonso
2 PUNTU: Igor Herrero
PUNTU 1: Mikel Goikoetxea
PUNTU 1: Sergio Garcia
PUNTU 1: Manex Iraola

EUSKALDUNA-ORDIZIA PORRA

Aste honetan hiru izan dira emaitza asmatu duten jokalariak:
Aritz
Laskibar
Imanol

Ez dakit kasualitatea edo, baina hiru jokalari hautetatik, bi jokalariek gola sartu zuten.......

Ondo mutilak, partidu bikaina jolastu genuen larunbatean.

23/10/08

EUSKALDUNA-ORDIZIA (Porra)

Aste honetan partidua dugu, eta honekin batera porra berria.

Lehengo astean ez zen asmatzailerik izan, eta aste honetan nork asmatzen duen emaitza.

Gogoratu, aste honetako partidua ere oso zaia izango da, beraz gogor ekin behar diogu lanari, eta emaitza ere parekoa beharko luke izan.

Denok idaztera eta zorte on guztioi!!!!!!!!

EUSKALDUNA - ORDIZIA

Aste honetako partida, larunbata 25, goizeko 10,30etan izango da Andoaingo Allurralde futbol zelaiean Ordiziaren aurka.



Ea 3 puntuak lortzen ditugun lehenengo buelta amaitzeko azkeneko partida honetan, eta horrela sailkapenean ahalik eta hoberen kokatzeko.



Animo ekipo, 3 puntuak gureak izan behar dute!!!!!!!!

18/10/08

Lazkao 3 - Euskalduna 2 PUNTUAK

Partiduak galdu egiten direnean askoz zailagoa izan ohi da puntuak ematea baina gauza positiboak ere izan dira, beraz hauentzat izango dira gaurkoan puntuak:


3 Puntu: DENNIS (Azken bi partiduak oso onak izan ez baziren ere gaur "berpiztu" egin da eta benetan jokaldi ikusgarriak egin ditu)











2 Puntu: JORGE ( Lehenengo golean zer egin behar den ikasiko dugu, horretaz ez arduratu. Penaltian egindako geldiketa ikusgarria izan da)








Puntu 1: SERGIO ( Gogor ari da astero astero lanean, eta itxaropena piztu duen gola sartu du. Pixkanaka pixkanaka minutu gero eta gehiago izango dituzu. Animo Sergio!)

Hortaz sailkapenean lider berri bat dugu:
6 PUNTU: Dennis Torrecilla
5 PUNTU: Aritz Rodriguez
5 PUNTU: Mikel Rodriguez
5 PUNTU: Unai Gorostidi
4 PUNTU: Iker Laskibar
3 PUNTU: Kevin Fondon
3 PUNTU: Beñat Arizaga
3 PUNTU: Mikel Ezeiza
2 PUNTU: Jokin Letamendi
2 PUNTU: Jorge Hermoso
2 PUNTU: Andoni Alonso
2 PUNTU: Igor Herrero
PUNTU 1: Mikel Goikoetxea
PUNTU 1: Sergio Garcia

Lazkao 3 - Euskalduna 2


Partidu zaila geneukan gaur Lazkaon, hango taldea oso fisikoa eta baloia luze jokatzen duen horietakoa bait da. Hala ere, guk ez ditugu gure arma guztiak erakutsi: Ez dugu hegaletatik jokatu, ez dugu baloia zelai erdian ikutu... eta horrela asko kostatuko zaigu gaurkoak bezalako partidu zailak irabaztea.


Partidua nahiko harraroa izan da, beraiek hasi dira dominatzen baina 10. minutuan Iker Laskibarrek gola sartu behar zuenean atezainak baloia eskuz area kanpoan geratu du eta txartel gorria erakutsi dio epaileak. Jokaldi horren ostean denok taldeak gora egingo zuela uste genuen baina guztiz kontrakoa gertatu da. 15.minutuan atzekaldeko huts askoren ondorioz beraien lehen gola iritsi da. Eta Ezeizak aukera bikain bat huts egin eta gero, atzekaldeko beste akats batean, gure alde zen alboko sake bat galdu eta kontraerasoan bigarrena sartu digute. Hori nahikoa ez balitz, 25. minutuan Andoni lesionatu zaigu eta lehen zatiko azken jokaldian ez gara baloia sareetara bultzatzeko kapaz izan, nahiz eta aukera garbi pare bat izan.


Bigarren zatiaren hasiera antzekoa izan da; ez genuen gure jokoa egiten eta gainera ez genituen beraien puntu ahulak aprobetxatzen. Hala ere, falta batean Imanolen eta Igorren artean 2 eta 1ekoa sartu dute, eta horrek taldea piztu egin du. Orduan jokatu ditu Euskaldunak bere minutu onenak, batez ere Dennisek egin dituen jokaldi batzuetan: paretak, pase sakonak... askoz hobeto aritu da gaurkoan urnietarra. Horrela iritsi gara azken 15 minutuetara, eta entrenatzaileek harriskatzea erabaki dute atzean 3 jokalarirekin jokatuz. Taldeak baloia gehiago izan du baina beste kontraeraso batean eta beraien jokaldi bikain batean, hirugarrena sartu digute.


Horrela, partidua bukatzear zela, korner batean Sergiok itxaropena piztu duen gola sartu du, eta horrekin batera partidua erotu egin da. Aurka penalty bat izan dugu baina Jorgek bikain gelditu du, eta azken segunduan Goikori goleko marran bertan zeukan baloia kendu egin diote agian falta eginez. Baina arbitroari ezin zaio ezer leporatu behingoagatik ondo aritu bait da.


Partiduko hamaikakoa hau izan da: Jorge, Andoni (Aitor 30.min), Imanol, Jokin (Sergio 50.min), Aritz, Mikel, Dennis, Ezeiza (Igor 50.min), Laskibar (Goros 50.min), Josu (Goiko 45.min) eta Asier Pajares (Beñat 35.min)


Ez dizkiogu buelta gehiegi eman behar gaurko partiduari, taldeak dena eman du baina agian jokoz zerbait falta izan zaigu.

Asteartean lanera, talde onak aurrean jartzen zaizkigunerako prestatzera.

Eta ez dugu gure helburua zein den ahaztu behar: Futbolean jolasten ikastea, dena ematea eta egunetik egunera jokalari bezala gero eta hobeagoak izatea.


Animo mutilak!

15/10/08

Porra: Lazkao - Euskalduna

Aste honetan partidua dugu eta horrekin porra berri bat.

Orain arte jarri diren emaitzak ez dira batere orekatuak izan, aste honetako emaitzak aurkaria kontuan izanik pentsatzen dugu berdintsuagoak izango direla.

Ea nork asmatzen duente aste honetakoa!!!!!!!

LAZKAO - EUSKALDUNA (urriak 18, larunbata, 11:30)

Aste honetako partidua, urriaren 18an, larunbata, goizeko 11:30etan izango de Lazkaoko Arizti Handi zelaiean Lazkaoren aurka.

Bi taldeak puntuz berdindurik gaude, beraz partidu zaila izango dugu, baina gauzak ondo eginaz lortu daiteke garaipena.

Animo mutilak!!!!!!!!, 3 puntuak Andoainera ekarri behar dira!!!!

13/10/08

EUSKALDUNA TALDEAK LIDERGOARI EUSTEN DIO











5. jardunaldia jokatu ondoren, Euskalduna taldea golen diferentzia dela eta lehen postua mantentzea lortu du naiz eta aste honetan atsedena izan.
Multzoa oso parekatuta dago eta lehenengo lau taldeek puntuz berdindurik daude. Beraz lehen buelta amaitzeko falta diren bi partiduak oso garrantzitsuak izango dira, eta gure helburua ahalik eta puntu gehien lortzea behar du izan.
Honela dago sailkapena:

1.go Infantila, 3. multzoa:

Pos. Taldea J AG KG Pt.
1 - Euskalduna 4 14 2 9
2 - Lazkao 5 17 7 9
3 - Ordizia 4 14 7 9
4 - Idiazabal 4 14 7 9
5 - Billabona 4 7 11 6
6 - Mundarro 4 3 14 1
7 - Urnieta 5 4 20 1

Aste honetan Lazkaoko taldea dugu arerio, ea emaitza ona lortzen dugun beren zelaiean eta aurkari zuzen bat atzean uzten dugun.

Animo mutilak, aurten igoera fasea gertu dugu eta!!!!!!!!!!

11/10/08

Euskalduna - Usurbil: Partidua bertan behera

Nahiz eta gu izugarrizko ilusioz eta gogoz ginen partidua jokatzeko, partidua bertan behera geratu egin da gure esku ez dauden arrazoiengatik. Argi utzi nahi dugu Xabi eta Gorka entrenatzaileok gauzak ondo egin ditugula eta Euskaldunako koordinatzailearekin hitz egin eta gero partidua antolatua zegoela gaur goizeko 10tan jolasteko. Baina direktibak beste partidu bat antolatu du aldi berean eta horren ondorioz ezin izan dugu guk gurea jolastu. Horregatik barkamena eskatu nahi dizuegu berriro ere jokalari guztioi batez ere eta baita partidua ikustera joan zareten guraso guztiei.

Hala ere, pentsa dezagun mentalitate positiboarekin. Datorren astean Lazkaon partidu garrantzitsu bat daukagu eta hare gogo gehiagorekin joango gara 3 puntuak andoain aldera ekartzeko asmoz.

Beraz segi gogor lanean mutilak, ondo ari zarete eta.

Datorren astean... Todos a por todas!!!

9/10/08

PORRA: Euskalduna - Usurbil

Bueno, nahiz eta lagunarteko partidu bat izan aste hontan ere porra egingo dugu, horrela beste aukera on bat izango duzue puntuak lortzeko. Denbora gutxi dugu beraz azkar ibili eta ea punteria hobea duzuen!!!

PARTIDUA LARUNBATEAN!!!!

Ez dago atsedenik, larunbat hontan ere partidu bat jokatuko dugu. Andoainen izango da, goizeko 10tan eta Usurbilen aurka. Nahiz eta joan den urtean 1-4 irabazi beraien zelaian, oso talde ona zirela erakutsi zuten eta aurten ere gauzak benetan zail jartzeko prest etorriko dira. Beraz, a tope denok, bihar entrenatzera eta larunbatean taldea pixkanaka pixkanaka hobetzen ari dela denei erakustera!

Eta ez ahaztu, lagunarteko partidu hauek aukera bikaina izan ohi dira hasierako hamaikakoan postu bat irabazteko!

8/10/08

ASTEBURUAN: ATSEDENALDIA

Infantil 1.mailako 3. multzoak zazpi taldez osaturik dagoenez, aste honetan atsedenaldia tokatzen zaigu. Ea aste honetako beste partiduen emaitzak gure aldekoak diren eta lehenengoak izaten jarraitzen degun.

Animo mutilak, segi aurrera, egunez egun hobeak izaten jarraitu behar degu eta!!!!

7/10/08

SAILKAPENA, 4. JARDUNALDIAREN ONDOREN



4. Jardunaldia jokatu ondoren, honela dago sailkapena









INFANTILA 1. MAILA Multzoa: 3 Jaurdunaldia: 4
Pos. Taldea J AG KG Ptak.
1 Euskalduna 4 14 2 9
2 Ordizia K.E. 3 13 4 9
3 Lazkao K.E. 4 11 6 6
4 Idiazabal K.E. 3 8 10 6
5 Billabona K.E. 3 4 10 3
6 Mundarro - La Salle 3 2 8 1
7 Urnieta K.E. 4 2 14
1

5/10/08

EUSKALDUNA 4 - URNIETA 0


Hirugarren partida segidan irabaziz, eta garrantsitsua dena golik jaso gabe. Horrela ikusita astean zehar lantzen eta ikasten ari garen guztia bere fruituak ematen ari dela dirudi, baina... oraindik asko dago hobetzeko eta lantzeko. Gaurko partidua erraza izan da, arerioak ez digu traba handirik jarri, baina gu ere ez gara ondo ibili. Aurreko bi astetan eginiko jokoak ez du segidarik izan, eta tarteka eta jokaldi batzuetan bakarrik kapazak izan gara baloia mugitzen eta jokaldiak bukatzen. Defentsan ez dugu ia arazorik izan, baina bitan defentsako lerroa gaizki zegoen eta bi kontra azkarretan min egin digute. Erdiko lerroak, momentu batzuetan gaizki ipinita zeuden zelaiean, eta sake asko Urnietak hartu ditu. Bandako jokalariak ere gutxitan sartu dira partiduan, eta ez dute baloirik jokatzeko okasiorik izan.

Dena dela taldea egunez egun hobetzen doa, eta hori da garrantzitsuena. Orain, 2 aste dauzkagu hurrengo partidua prestatzeko Lazkaoren aurka. Han gauzak ezberdinak izango dira, eta talde landuagoa eta hobeagoa izango dugu. Animo ekipo, segi horrela!!!!!!!!


Urnietaren auka hauek izan dira zelaiera ateratako jokalariak: Jorge, Andoni (min. 35 Jokin), Kevin, Imanol, Haritz, Mikel, Iosu (min.45 Goros), Laskibar (min.35 Pablo), Goiko (min. 40 Ezeiza), Dennis, Beñat (min. 35 Igor).


Partiduaren kronika:

Partida hasi eta berehala Euskalduna taldea hasi da bere jokoa egiten, baina ez zuen paseetan asmatzen. Urnietako taldeak ez zuen arriskurik egiten, eta gustora sentitzen ziren zelaiean. Partiduko 20. minutuan Euskalduna taldea kapaza izan da taldeko jokaldi bat burutzen eta korner bat lortzen du alde. Jokaldi honetan iritsi da etxekoen lehen gola, Beñatek eginiko golari esker. 5 minutu beranguako Mikel areaz kanpo eta porteroaren laguntzaz bigarren gola lortzen du, eta 2-0 emaitzarekin bukatzen da lehen zatia.

Bigarren zatian ildo beretik doa partida, etxeko taldea zertxobait hobeto kokatzen da zelaiean eta gol aukera argienak beren aldekoak dira. Honela hirugarren gola Dennisek sartzen du jokaldi pertsonal batean, eta laugarren eta azkeneko gola Igorrek lortzen du. Honela amaitzen da partida, eta 3 puntuak etxean gelditzen dira.

4/10/08

EUSKALDUNA - URNIETA: PUNTUAK


Gaur goizeko partiduan talde-lan gutxi ikusi dugu zelaiean, eta horregatik, puntuak taldean gehien pentsatu eta jokatu dutenentzako izango dira:


3 PUNTU: Kevin (Lateral bezala asko igo, ondo jokatu eta gol aukera ugari sortu bait ditu)

2 PUNTU: Igor (Gola sartzeaz gain oso ondo ireki du hegaletara, apoio onak eman ditu eta pase ikusgarriak emateagatik. Segi horrela Igor)

PUNTU 1: Jokin (Ez du baloirik galdu, defentsan ondo aritu da eta jokaldi batzuetan gora igo da ere, lastima abiadura pixka bat falta izana...)

Beraz horrela geratzen da sailkapen nagusia:

5 PUNTU: Aritz Rodriguez
5 PUNTU: Mikel Rodriguez
5 PUNTU: Unai Gorostidi
4 PUNTU: Iker Laskibar
3 PUNTU: Kevin Fondon
3 PUNTU: Dennis Torrecilla
3 PUNTU: Beñat Arizaga
3 PUNTU: Mikel Ezeiza
2 PUNTU: Jokin Letamendi
2 PUNTU: Andoni Alonso
2 PUNTU: Igor Herrero
PUNTU 1: Mikel Goikoetxea

EUSKALDUNA - URNIETA: PORRA


Aste hontan beste bi asmatzaile izan ditugu porran. Bata June izan da, Aritzen arreba. Gorkaren ama ez bezala June partidu askotara joaten da eta erne erne egon ohi da, horregatik ondo pentsatu eta emaitza asmatu egin du. Zorionak June, puntu bat zuretzat.

Beste asmatzailea Jokin izan da, horretaz gain, partidu ona jokatzeagatik ere puntu bat eraman du gaurkoan lateral aritu dena. Beraz puntuak non nahi gaur Euskaldunako 5 arentzat. Zorionak zuretzat ere Jokin.


Horrela geratzen da hortaz, sailkapen nagusia:


PUNTU 1 JOKIN
PUNTU 1 JUNE (Aritzen arreba)
PUNTU 1 GORKAREN AMA

Segi apostuak egiten eta gogoratu, horrenbeste gol sartzeko gogor egin behar da lan...

1/10/08

EUSKALDUNA - URNIETA (urriak 4, larunbata, 11:15)

Aste honetako partidua Urnietaren aurka izando da, Andoaingo Allurralde futbol zelaiean, larunbata, urriak 4, goizeko 11:15etan.

Ea lehengo astean eginiko jokoak iraupena duen eta aste honetan ere zaleak disfrutatu dezaten kapazak garen!!!!!!

Animo ekipo, 3 puntuak etxean gelditu behar dute.!!!!!