26/11/08

Animo Sergio!!!

Astelehen hontan Sergiok istripu bat izan zuen eta nahiz eta zauri batzuk izan zorionez esan dezakegu ondo dagoela. Horrelako kasuetan garrantzitsuena presarik gabe osatzea da eta pazientzia asko izatea lehentasuna osasuna bait da.
Animo Sergio Lazkaoren aurkako garaipena zuri dedikatua izango da!!!

21/11/08

Urnieta 2 Euskalduna 3 PUNTUAK

Asko pentsatu eta gero, gaurkoan bi puntu eramateko inorrek meriturik egin ez duela erabaki dugu. Beraz gaur puntuak 3-1-1 izango dira.

3 PUNTU: ASIER ( Gol horrek taldeari urrezko hiru puntu eman dizkio eta noski, zuk ere beste 3 puntu merezi dituzu)

PUNTU 1: DENNIS (Nahiz eta partidu bikaina ez jokatu, taldearen 2 gol bere paseen ondoren iritsi dira, eta jokaldi arriskutsuenak berak sortu ditu)


PUNTU 1: Ezeiza CA - ÑO - NE - ROOOOOOOO!!!!!!!!!

Eta sailkapen nagusian, Dennis berriro ere lider bakarrik:

10 PUNTU: Dennis Torrecilla
9 PUNTU: Aritz Rodriguez
5 PUNTU: Mikel Rodriguez
5 PUNTU: Unai Gorostidi
5 PUNTU: Andoni Alonso
5 PUNTU: Mikel Ezeiza
4 PUNTU: Sergio Garcia
4 PUNTU: Iker Laskibar
4 PUNTU: Josu San Martin
3 PUNTU: Asier Pajares
3 PUNTU: Kevin Fondon
3 PUNTU: Imanol Igarategi
3 PUNTU: Beñat Arizaga
3 PUNTU: Igor Herrero
3 PUNTU: Jokin Letamendi
2 PUNTU: Jorge Hermoso
PUNTU 1: Mikel Goikoetxea
PUNTU 1: Manex Iraola

Urnieta 2 Euskalduna 3


Pufff! A ze partidua. Inork ez zuen uste horren zaila izango zenik, horregatik diogu beti erne eta serio ibili behar garela partidu guztietan, hala ere gaurko partidua nola jarri den urnietarrek ametsetan ere ez zuten espero. Egia esan gu, gure jokoa egiten hasi gara, baloia ikutzen eta hegaletatik sartu nahian baina zelaiaren baldintzak ez zuen gehiegi laguntzen eta azken pasean huts egiten genuenez aukerak ez ziren iristen. Urnietakoak ez ziren gure ate inguruetara gerturatzen baina, gaurkoan gure atzelariek ez dute egunik onena izan eta huts pare baten ostean 2 minututan bi gol sartu dizkigute

30.minutua zen eta partidua oso maldan gora zegoen baina urdinek hortzak estutu eta garrantzitsuena, ez dute amore eman. Horrela berehala iritsi da gure lehenengo gola Dennisek korner bat bikain atera eta Aritzek buruz oso ondo gurutzatu du, gol ederra. Eta hurrengo jokaldian Ezeizak baloia area ertzean jaso... eta 2-2. Cañonero!!!

Bigarren zatiak ez du joko gehiegirik izan, Urnietarrak gure areara gehiago iritsi badira ere, guk kontraerasoetan partidua gure alde jartzeko aukerak izan ditugu, baina oso geurekoiak izan gara eta ez genituen gure taldekideak bakarrik ikusten, alde horretatik asko dauka hobetzeko taldeak.

Berdinketarekin etxera itzuliko ginela zirudien, baina partiduko 73.minutuan Aritzek alboko sakea luze atera Dennisek atzeraka jo eta hor zegoen Asier Pajares. Ez du barkatu, bikain gurutzatu du, eta eromena iritsi da. Taldeari lidergoan jarraitzeko hiru puntuak eman dizkio gol horrek, benetan garrantzitsua. Zorionak denoi!

Hauek izan dira gaurko protagonistak:

Jorge, Aitor (Andoni 35.min), Jokin (Iker Laskibar 35.min), Aritz, Imanol, Sergio (Asier 35.min) Mikel (kap.), Ezeiza (Igor 60.min.), Iker Alkain (Goros 45.min), Kevin (Pablo 60.min) eta Dennis

Asteartean jai baina asteazkenean gogor lanera, asko dugu hobetzeko eta!!!

17/11/08

Urnieta - Euskalduna


Urnieta eta Euskaldunaren arteko derbya ostiral hontan jokatuko da gure taldeko batzuek konbibentziak dituztelako. Ordua 6:15tan, non, Urnietako Polikiroldegian. Partiduko 3 puntuak garrantzitsuak dira sailkapeneko lehen postuari eusten jarraitzeko eta batez ere taldearen jokoak hobera egin behar duelako!!!


Hemen jarri zuen PORRAko emaitzak, baina ez du balio gezurrezko partaideak asmatzea, bestela nere seme alabak ere emaitzak jartzen hasiko dira!!!

15/11/08

Euskalduna - Astigarraga Mundarro PUNTUAK

3PUNTU: DENNIS( Partiduak, traba askokoak direnean eta joko gutxi dagoenean, askotan talentuak erabakitzen du norgehiagoka. Beraien atzelariak ondo zeuden kokatuak zelaiean eta bere golari esker irabazi dugu partidua. Honetaz gain, pase sakon bikain batzu ere eman ditu)

2PUNTU: ARITZ ( Atzean serio, ziur eta baloiak ondo ateratzeaz gain, golaren pasea berea izan da alboko sake luze batean. Garantia bat da defentsaren atzekaldean)

PUNTU 1: JOKIN ( Aritzekin batera, berak ere ziurtasuna eta konfidantza eman dio taldeari. Oso garrantzitsua da hori, beti esaten dugun bezala talde onak atzetik aurrera eraikitzen bait dira eta aurten gol gutxi jasotzen baditugu oso goian bukatuko dugulako.)

Aldaketak hortaz, astero bezala, sailkapen nagusian:


9 PUNTU: Aritz Rodriguez
9 PUNTU: Dennis Torrecilla
5 PUNTU: Mikel Rodriguez
5 PUNTU: Unai Gorostidi
5 PUNTU: Andoni Alonso
4 PUNTU: Sergio Garcia
4 PUNTU: Iker Laskibar
4 PUNTU: Mikel Ezeiza
4 PUNTU: Josu San Martin
3 PUNTU: Kevin Fondon
3 PUNTU: Imanol Igarategi
3 PUNTU: Beñat Arizaga
3 PUNTU: Igor Herrero
3 PUNTU: Jokin Letamendi
2 PUNTU: Jorge Hermoso
PUNTU 1: Mikel Goikoetxea
PUNTU 1: Manex Iraola

Euskalduna 1 - Astigarraga Mundarro 0


Lehenengo sailkatuak azkenaren aurka jokatzen duenean bi gauza gerta daitezke, liderrak bere nagusitasuna erakutsi eta partidua hasieratik erabakita uztea, edota hauek lasai irtetea zelaira eta aurkariek sustoren bat ematea. Gaurkoan, tamalez bigarren kasua ikustea tokatu zaigu. Mundarrokoak gogor eta serio irten dira zelaira eta nahiz eta aukerarik izan ez partidu osoan ez diete gure mutilei lasai joakatzen utzi. Eta honi gehitzen badiogu gaurkoan INORK ez duela bere mailarik onena eman eta dominatzen ditugun kontzeptuak (paseak, kontrolak, desmarkeak...) ez bazaizkigu ondo ateratzen ba... emaitza hauxe da.

Lehen zatian, taldea gaizki irten ez bada ere huts egite tekniko asko egon da, eta erasoan ez genituen aukera zuzenak hautatzen, zelai erdiak ez du ohi bezala jokatu eta hegaletatik oso gutxitan egin dugu min, ezkerretik beti ere.

Hala ere, atzean zentralak ziur egon dira eta hainbat pase arriskutsu moztu dituzte, horregatik beraiek ez dute gol aukerarik sortu. Eta gure gol aukera apurrak beraien akatsak ziren ez gure merituzko jokaldiak. Hala ere, Kevinek bi aukera bikain huts egin ditu, horietako bat langara joan delarik.

Bigarren zatian lau aldaketa egon dira eta nahiz eta taldeak baloia bereganatu aukera argiak sortzea asko kostatu zaigu. Beti erditik jokatzea atzelariei erreztasunak ematea baita. Azkenik estrategia jokaldi batean Aritzek alboko sakea luze atera eta Dennisek ederki gainditu du atezaina. Hortik aurrera taldeak partidua erabakitzeko aukerak izan baditu ere ez Beñatek ezta Iker Alkainek (Hilabete eta erdi eta gero itzuli da, hori da gaurko berririk onena) ere ez dute asmatu.

Azkenean 3 puntu, lidergoan jarraitzen dugu eta datorren ostiralean Urnietara.

Honakoa izan da gaurko hamaikakoa:

Jorge, Aitor (Andoni 35.min), Pablo (Beñat 35-min), Aritz, Jokin (Imanol 50.min), Sergio, Dennis, Goiko (Ezeiza 35.min), Goros (Josu 35.min), Kevin eta Igor (I.Alkain 50.min)

Euskalduna - Astigarraga Mundarro PORRA

Berriro ere betiko kontua. Gol gehiegi jarri dituzue eta taldeak bakarra sartu du. Hori izan daiteke talde honen arazoetariko bat, gol asko sartu behar ditugula PENTSATU beharrean gol asko sartzeko LAN egin behar dela, alegia.
Aste hontan, hortaz bi asmatzaile ditugu: Iker Alkainen ama eta Asier Pajaresen ama. Amek beti zuhur eta prudentzia askorekin jokatzen dute. Gehiago ikasi beharko genuke gure ametaz...
Eta sailkapen nagusia horrela jarri zaigu.
2PUNTU: Gorkaren Ama
PUNTU 1:Goiko, Laskibar, Iker Laskibarren aitona, Imanol, Jokin, Jokinen ama, Aritz, Aritzen aita, Aritzen ama, Aritzen arreba, Ezeizaren aita, Ezeizaren amona, Beñaten ama, Iker Alkainen ama, Asier Pajaresen ama eta Xabi Artano

12/11/08

Euskalduna - Astigarraga Mundarro PORRA

Pasa den astean porraren sailkapen nagusiak beste itxura bat hartu zuen izan zen asmatzaile kupuru haundiagatik. Horrela dugu sailkapena:

2PUNTU: Gorkaren Ama

PUNTU 1:Goiko, Laskibar, Iker Laskibarren aitona, Imanol, Jokin, Jokinen ama, Aritz, Aritzen aita, Aritzen ama, Aritzen arreba, Ezeizaren aita, Ezeizaren amona, Beñaten ama eta Xabi Artano

Zorte on eta ez ahaztu emaitzak partidua hasi baino lehenago jarri behar direla!!!!

Euskalduna - Astigarraga Mundarro


Larunbateko goizeko 10etan izango da aste hontako partidua.

Lehenengo aldia izango da urdinek lehenengo postuan bakarrik egonda jokatuko dutena, ea nola erantzuten duten!!

Animo mutilak Liga amaitzeko 4 partidu besterik ez dira geratzen eta!!!

8/11/08

Bilabona 1 Euskalduna 3 PUNTUAK


Gaurkoan jokalari askok puntuak merezi izan badituzue ere, gure ustez hauek izan dira onenak:


3 Puntu: Andoni ( Ohianek, bilabonako extremo bikainak gaur gauean ametsgaiztoak izango ditu Andonirekin. Ez dio ezer egiten utzi, eta ondorioz, bigarren zatian aldatu behar izan dute; kasta, kolokazio eta seguridade aldetik lezio bat eman du. Horrela izan behar du beti!!!)


2 Puntu: Josu ( Andoniren arrakasta, eta taldearena azken finean, Josuren laguntzari esker izan da, ez du goraka gehiegi egiteko aukerarik izan baina taldearen hobe beharrez sakrifikatu da eta hori denok eskertu dugu)


Puntu 1: Ezeiza (Zelai erdian ondo egon da, lan asko eginez eta partidua erabaki duen gola sartu du. Gol bikaina gainera)


Beraz sailkapen nagusian aldaketa gutxi batzuk badaude ere, lehen postuek berdin jarraitzen dute


7 PUNTU: Aritz Rodriguez
6 PUNTU: Dennis Torrecilla
5 PUNTU: Mikel Rodriguez
5 PUNTU: Unai Gorostidi
5 PUNTU: Andoni Alonso
4 PUNTU: Sergio Garcia
4 PUNTU: Iker Laskibar
4 PUNTU: Mikel Ezeiza
4 PUNTU: Josu San Martin
3 PUNTU: Kevin Fondon
3 PUNTU: Imanol Igarategi
3 PUNTU: Beñat Arizaga
3 PUNTU: Igor Herrero
2 PUNTU: Jokin Letamendi
2 PUNTU: Jorge Hermoso
PUNTU 1: Mikel Goikoetxea
PUNTU 1: Manex Iraola

Bilabona 1 Euskalduna 3 PORRA

Nbari da porraren kontu honi "trukilloa" hartu diezuela. Esan beharra dago aste hontan inoiz baino parte hartzaile gehigao egon dela eta horregatik ere asmatzaile gehiago. Denera 8 asmatzaile egon dira!!! Zuentzat puntu bana, eta lider berri bat ere badugu. Hauk dira aste hontako asmatzaileak:

Xabier Artano
Josune (Aritzen ama)
Ibon (Aritzen aita)
Ezeizaren aita
Ezeizaren amona
Jokinen ama
Iker Laskibarren aitona
Beñaten ama
Gorkaren ama

Guztiontzat puntu bat eta emaitza bi aldiz asmatu duenez Gorkaren ama lider jartzen da bi punturekin

Bilabona 1 Euskalduna 3


Gogorra zen gaurko partidua ere. Belarrezko zelai estu batean jolastu beharra zegoen eta ez zen batere erraza. Baina bikain aritu dira gaur ere urdinak eta lana erruz egin ostean 3 puntuak Andoainera ekartzea lortu dute.

Eta hori partidua berehala maldan gora jarri dela. Hamargarren minutuan epaileak inork ikusi ez duen penalty bat adierazi du bilabonakoen alde eta hauek ez dute aukera alferrik galdu. Manex oso ondo bota bada ere ez du gutxigatik jaurtiketa geratu. Gure mutilei kostatu egin zaie partiduan sartzea, eta nahiz eta baloia gure boterean izan ez ginen gol aukera garbiak sortzeko gai izan. Baina baloi sakon batean Iker Laskibarrek ez du amore eman eta atzelarien despejeak beragan jo ondoren sareetara joan da. Berdinketa iritsi da eta baloiak geurea izaten jarraitu du. Esan beharra dago taldeak defentsa lana buruan zuenez ez direla gol aukerak izan, batez ere gure eskubiko hegalean Josuk eta Andonik jokalari on bat zuten aurrean eta bikain gelditu dute. Defentsan egindako lana perfektua izan dela esan daiteke. Partiduko lehen zatia amaitzear zela Dennisek korner bat atera eta Beñatek (esandako lekuan bikain zegoen kokatuta) bigarren gola sartu du, eta horrela iritsi gara atsedenaldira.


Bigarren zatia ez da inolaz ere erakargarria izan partidua ikustera joan direnentzat, zelai erdiko joko asko, borroka asko eta jokaldi gutxi. Baina bai zelaira hasieratik irten direnek eta baita bigarren zatian sartu direnek lan bikaina burutu dute, eta gol aukerak sortu dituzte. Horietako batean, kañonero Ezeizak Bilabonako atea txikitu egin du. Bilabonako atezainak ez du gure aurka gehiago jokatu nahi izango, 2 partidutan 3 kañonazo jaso bait ditu. Eta partidua bukatzear zela, azken 5 minutuetan Bilabonak gora egin du eta gol aukera batzuk izan badituzte ere markagailua bere horretan geratu da.


Horrela, urrezkoak diren 3 puntu, liderrak jartzen gara, eta datorren astean Astigarragakoen aurka beste partidu bat. Taldearen jokoak hobera egin duela erakutsi beharko da eta lortzea hainbeste kostatu zaigu lehenengo postu hori mantendu egin beharko dugu.


Hau izan da gaurko hamaikakoa:


Manex, Andoni (Jokin 60.min), Imanol, Aritz, Kevin (Pablo 55.min), Mikel (kap.) (Sergio 55.min), Dennis, Ezeiza, Josu (Goros 55.min), Iker Laskibar (Goiko 45.min) eta Beñat (Igor 35.min)


Asteartean gogor lanean jarraitzera, animo mutilak!

4/11/08

Bilabona - Euskalduna (Porra)

Azken partiduan irabazlerik egon ez zenez sailkapen nagusiak bere horretan jarraitzen du. Aste hontan beste partidu gogor bezain garrantzitsua dugu. ea asmatzailerik dagoen!!!

1/11/08

Euskalduna Idiazabal PUNTUAK

Gaurko partiduan hauek izan dira entrenatzaileen ustez puntuak merezi dituzten jokalariak:




3PUNTU: Sergio (Aukerak aprobetxatzeko daude, eta berak joko onarekin eta lan asko eginez erantzun du.)

2PUNTU: Josu (Bigarren zatian zelairatu eta arrisku haundia sortu du eskuin hegaletik. Horietako jokaldi batzuk benetan ikusgarriak izan dira)

PUNTU 1: Igor (Aurrelariak golak sartu ezezik gol aukerak sortu eta taldekideei lagundu behar die. Sasoi onean dago azkenaldi hontan, eta gaur gola bakarrik falta izan du. Baina iritsiko da beste batean)



Horrela gaurko partidua eta gero, sailkapen nagusiak itxura hau dauka:

7 PUNTU: Aritz Rodriguez
6 PUNTU: Dennis Torrecilla
5 PUNTU: Mikel Rodriguez
5 PUNTU: Unai Gorostidi
4 PUNTU: Sergio Garcia
4 PUNTU: Iker Laskibar
3 PUNTU: Kevin Fondon
3 PUNTU: Imanol Igarategi
3 PUNTU: Beñat Arizaga
3 PUNTU: Igor Herrero
3 PUNTU: Mikel Ezeiza
2 PUNTU: Jokin Letamendi
2 PUNTU: Josu San Martin
2 PUNTU: Jorge Hermoso
2 PUNTU: Andoni Alonso
PUNTU 1: Mikel Goikoetxea
PUNTU 1: Manex Iraola

Euskalduna 1 Idiazabal 1


Liderra zetorren gaur gure zelaira jokatzera eta partidu zaila aurreikusten zen. Beraiena talde fisikoa da oso, eta joko ona eginez bakarrik irabaz daitezke partidu hauek. Eta egia esan ondo hasi da partidua urdinentzat, lehenengo minutuan Iker Laskibarrek jokaldi zoragarria egin du ezker hegaletik eta baloia gutxigatik ez du sareetara bidali Ezeizak. Azkar jarri da markagailua alde, Dennisek falta bat barrura sartu bait du 10. minutuan. Lehenengo zatiako minutu gehienetan nagusi izan bagara ere beraiek estrategia jokaldietan (faltak, kornerrak...) min egin digute, baina ez dute golik sartu. Aipatzekoa izan da zelai erdiak eta gaur aurrelari izan den Igorrek izan duten konexioa, hortik etorri dira gol aukera gehienak eta urnietarrak lekua irekiz, pase onak emanez, etab arrisku haundia sortu du aurkarien artean. Hala ere, bigarren gola ez da iritsi eta 1-0 emaitzarekin joan gara aldageletara.


Bigarren zatia oso bestelakoa izan da, lo irten dira zelaira jokalari asko eta minutu bat bete baino lehenago berdinketaren gola iritsi da akats larri askoren ostean. Nahiz eta sistema nahiz jokalari aldaketek espero zen emaitza ez eman aukera benetan garbiak izan ditugu partidua irabazteko, baina bai Dennisek eta bai Asier Pajaresek kanpora bidali dituzte euren aukerak atezainarekin bakarrik geratu direnean. Azkenean emaitza bidezkoa dela esan daiteke bi taldeek egindako merituengatik azken txanpan bi taldeek izan bait dituzte gol aukerak baina inork ez du asmatu.


Hauek izan dira partiduko protagonistak:


Manex, Aitor J. (Jokin 40.min), Imanol, Aritz (kap.), Pablo (Goiko 35.min), Sergio, Goros (Josu 40.min), Iker Laskibar (Beñat 55.min), Dennis, Ezeiza (Asier P. 55.min) eta Igor (Mikel R. 35.min)


Horrela, sailkapenak estu estu jarraitzen du, eta igoera fasean sartzeko berebiziko garrantzia duen partidua jokatuko dugu datorren astean Bilabonan.