29/9/08

PORRA: EUSKALDUNA - URNIETA

Aste honetako porra martxan jarria dago, beraz denok bere emaitza idatzi, eta ea nork asmatzen duen!!!!!!!!
Gogoratu aste honetako partidua Allurralden izango da (EUSKALDUNA - URNIETA)

Zorte on denoi!!!!!

27/9/08

Golak / Paseak




Lagunarteko 2 partidu eta Ligako 3 jokatu ondoren, horrela ditugu golegile eta pasatzaileen sailkapena:

GOLAK:

5-Dennis
4-Beñat
3-Iker Laskibar
3-Mikel Ezeiza
2-Mikel Goikoetxea
1-Josu
1-Iker Alkain
1-Mikel Rodriguez

PASEAK:

2-Iker Alkain
2-Iker Laskibar
2-Dennis
2-Mikel Rodriguez
1-Andoni Alonso
1-Mikel Ezeiza
1-Beñat Arizaga

Mundarro 0 - Euskalduna 3 Porra

Nahiz eta gutxi gora behera 30 pertsonek parte hartu duzuen aste hontako porran, asmatzaile bakarra agertu zaigu, nork eta Gorkaren amak asmatu behar zuen emaitza. Ez da inoiz partiduak ikustera joaten, ez ditu jokalari gehienak ezagutzen eta hala ere asmatu egin du. Hori da zortea hori batzuek daukatena.

Hartara, sailkapenean puntu bakarra emango dugu aste hontan

PUNTU 1: Gorkaren Ama

Hurrengoan ez pasa gol kopuruarekin!

Mundarro 0 - Euskalduna 3 Puntuak


Gaurkoan lehenego aldiz puntuak lau jokalariren artean banatu ditugu. Honako lauek puntuak merezi dituztela uste dugunez, horrela banatu ditugu:

Mikel Rodriguez 3 puntu
Aritz Rodriguez 2 puntu
Beñat Arizaga 2 puntu
Iker Laskibar Puntu 1

Hortaz, horrela geratzen da sailkapen nagusia:

Mikel Rodriguez 5 puntu
Aritz Rodriguez 5 puntu
Unai Gorostidi 5 puntu
Iker Laskibar 4 puntu
Beñat Arizaga 3 puntu
Dennis Torrecilla 3 puntu
Mikel Ezeiza 3 puntu
Andoni Alonso 2 puntu
Jokin Letamendi 1 puntu
Mikel Goikoetxea 1 puntu

Mundarro 0 - Euskalduna 3


Emaitzak aditzera ematen duen bezala andoaindarrak talde hobea direla erakutsi dute gaur goizeko partiduan. Hasiera hasieratik egin dira baloiaren jabe eta ikusgarria izan da baloia mugitzeko orduan erakutsi duten trebezia. Nahiz eta Astigarragakoek presionatu gure mutilek ondo eraman dute baloia alde batetik bestera eta atzetik aurrera lerro guztiek parte hartu dutelarik. Horrela aukerak banan bana etorzen hasi dira batez ere bi hegaletatik erraz sartu bait gara. Aipatzekoa izan da atzeko lerroak zelai erdiko jokalariekin izan duen konexioa, batez ere Aritz Rodriguezek oso ondo topatu ditu bere taldekideak eta jokoari benetan garrantzitsua den sakontasuna eman dio. Horrek asko erraztu du jokoa eta baloia Mikel, Dennis eta Ezeizaren hanketan zegoen bitartean aukerak bata bestearen atzetik etorri dira. Asko hurbildu garen arren aukerak bukatzea eta 2 edo 3 gol azkar sartzea falta izan zaio gaurkoan taldeari.

Joko onaren ondorioz 20.minutuan Iker Laskibarrek baloia gurutzatu eta Beñatek barrura sartu du. Bikain ekin dio denboraldiari gure aurrelari gazteak, Ligako 3 partidutan sartu bait ditu golak. Golak ez du taldearen jokoa ezertan aldatu eta zelai erdian izugarrizko nagusitasuna erakutsi dute mutilek. Aipatzekoa da gaur Mikel Rodriguezek egin duen partidua: Baloiak lapurtu, erraz jokatu, hegaletara ireki eta ez du baloirik galdu. Erraz egin du dena eta askotan hori izan ohi da zailena, bikain hortaz gure kapitaina.

Partiduak aurrera jo du eta lehenengo zatia bukatzear zegoela korner baten ondorioz gure kañonero Ezeizak baloia jaso eta mundarrokoen atea txikitu egin du, 0-2 eta atsedenaldira.

Bigarren zatia oso antzekoa izan da, eta nahiz eta horren joko ona ez egin beraiek baino gehiago ginela erakutsi dugu eta gol aukera ugari sortu ditugu. Horietako bat, Laskibarrek sartu egin du atezainaren laguntzarekin izan bada ere. Aldaketek ere taldeari freskotasuna eman badiote ere eta jokaldi batzuk lehenengo tokean benetan ikusgarriak izan badira ere, emaitza ez da gehiago mugitu. Horrela, partiduaren amaieran, Mundarro 0 Euskalduna 3, eta asteartean lanean gogor jarraitzera.

Honako hau izan da gaurko hamaikakoa: Manex (Jorge 50.min) Andoni (Aitor J. 50.min), Aritz, Imanol Kevin, Mikel (kap.), Laskibar, Dennis, Ezeiza (Goiko 45.min), Igor (Goros 40.min), Beñat (Sergio 45.min)

25/9/08

IRAILAK 27, 10:30 MUNDARRO-EUSKALDUNA (Zarkumendegi)


Aupa mutilak!!!!!!!


Hurrengo larunbata irailak 27, goizeko 10,30etan jolasten dugu partidua Astigarragako Zarkumendegi futbol zelaiean Mundarro-Lasalleren aurka.


Animo mutilak, eta 3 puntuak etxera ekarri behar ditugu!!!!!!!!


Aupa Euskalduna

24/9/08

ANIMO IKER !!!!


Pasa den asteartean Iker Alkain lesionatu zen eta hilabete bat inguru egongo da jolastu gabe eta hemendik talde guztiaren animoak eman nahi dizkiogu.




ANIMO IKER, eta Astigarraren aurkako garaipena zuretzat izango da.!!!!

21/9/08

PORRA: MUNDARRO -EUSKALDUNA

Lehenengo aldiz, aste honetan porraren jokoa martxan jarriko dugu.

Horretarako jokalariak Sarrera honen"comentarios"era sartu eta bakoitzak beren emaitza ipiniko du, ea nork asmatzen duen emaitza!!!!!. Norbaitek ezin dadu idatzi beste edonorri esan emaitza eta honela denok izango dugu irabazteko aukera.
Bakoitzak beren izena, lehen abizena eta emaitza jarri.
Gurasoren bat ere idatzi nahi badu ez dago arazorik, berdin izena, (norren gurasoa) eta emaitza idatzi, eta suerte.!!!!!!!

Entrenatzaileak ere parte hartugu dugu, eta astean zehar gure emaitzak ere azalduko dira.

Denboraldi bukaeran emaitza gehien asmatzen duena izango da irabazlea, eta pentsatuko dugu urtean zehar zein izan daiteken saria.

Denok idaztera, animo ekipo!!!!!!!!!!!!

PARTIDUAREN PUNTUAKETA ETA SAILKAPEN NAGUSIA


Hauexek izan dira partiduko puntuen banaketa:

3 PUNTU: EZEIZA
2 PUNTU: ANDONI
1 PUNTU: GOIKO
Billanonako partiduaren ondoren, honela gelditzen da sailkapena:

5 PUNTU: GOROSTIDI
3 PUNTU: LASKIBAR
3 PUNTU: DENNIS
3 PUNTU: HARITZ
3 PUNTU: EZEIZA
2 PUNTU: MIKEL
2 PUNTU: ANDONI
1 PUNTU: BEÑAT
1 PUNTU: JOKIN
1 PUNTU: GOIKO

20/9/08

EUSKALDUNA 6 - BILLABONA 0


Bai mutilak!!!!!!!!!! Gaur egundoko partidua jolastu dugu.




Ikusi daitekeenez, astean zehar egindako lan onak beren saria ekartzen du, eta hori gaur zelaiean nabaritu da. Taldeak lehen minututik bukaeraino gogotsu aritu da, eta joko onarekin gainera. Momentu guztietan Billabona baino talde gehiago izan gara, eta gol aukera gehienak gure aldekoak izan dira. Horregatik aukeratu dugu gaurkoan argazki hau, talde guztia bat garelako eta talde guztiaren lan onaren ondorioa izan delako garaipen hau.


Beste alde batetik garrantzitsua da taldeak defentsan egindako lana, Billabonakoek ez dute gol aukera garbiak izan partidu osoan zehar, eta hori bai dela garrantzitsua futbolean. Gero erasoan gure armak erakutsi ditugu eta era desberdinetako golak egiteko gai izan gara.


Futbolean garrantzitsua da 11 jokalariak defendatzea, eta baita 11 jokalariak erasotzea ere. Pixkanaka estrategiako jokaldiak ere sartzen ari gara, eta denbora pasa hala gero eta talde hobeagoa izaten jarraituko dugu. Hau da bidea, animo ekipo!!!!!!!!!!.


Txapa guzti hau sartu ondoren, partiduaren gorabeherak azaltzea pasako gara.


Gaurkoan, hauek izan dira zelaira ateratako jokalariak: Manex, Andoni, Haritz, Imanol, Kevin (55min. Jokin), Mikel, (55min. Sergio), Ezeiza (45min. Goiko), Dennis, Alkain (55min. Gorostidi), Laskibar (45min. Iosu) , Beñat (55min. Pajares). Naiz eta gaur zelaira ez atera, Jorge, Pablo, Aitor eta Igor ere aipatu behar dira, hauek ere lan ona egiten ari baitira, eta denok izango dutelako beren futbol ona erakusteko denbora denboraldian zehar.

Golak era honetara iritsi dira:

Lehenengo zatian: 1-0 (Ezeiza) area kanpoko tiro baten ondorioz. 2-0 (Beñat) porteroaren aurrean bakarrik geratu ondoren. 3-0 (Laskibat) bakarkako jokaldi baten ondoren, 3 aurkari atzean utzi ondoren. Emaitza honekin atsedenaldira iritsi gara.

Bigarren zatian: 4-0 (Ezeiza) areaz kanpo eginiko jaurtiketa batern ondorioz. 5-0 (Dennis) Pase luze bat jaso ondoren, portero aurrean gelditu eta jaurtiketa bikain baten ondoren. 6-0(Goiko) Andonik tartera eginiko pase bikain baten ondorioz, Goikok baloia jaso eta bikain gurutzatzen du sare barrura.


Ea hurrengo astean ere ondo ateratzen diren gauzak eta Astigarragatik 3 puntuak ekartzen ditugun etxera. Aupa ekipo, animo!!!!!!!!!!!!!!

16/9/08

PARTIDUAREN PUNTUAKETA ETA SAILKAPEN NAGUSIA


Hauexek izan dira Idiazabalen jolasturiko partiduaren puntuaketaK

3 puntu: Haritz Rodriguez
2 puntu:Gorostidi
1 puntu:Laskibar

Partidu honen ondorioz, sailkapena era honetan gelditzen da:

GOROSTIDI 5 PUNTU
LASKIBAR 3 PUNTU
DENNIS 3 PUNTU
HARITZ 3 PUNTU
MIKEL 2 PUNTU
BEÑAT 1 PUNTU
JOKIN 1 PUNTU

15/9/08

EUSKALDUNA-BILLABONA


Datorren larunbata, irailak 20 goizeko hamaiketan jolastuko dugu Andoaingo Allurralde futbol zelaiean ligako bigarren partidua Billabonaren aurka.

Etxeko lehen partida izanik, eta lehenengo partiduan jasandako porrotaren ondorioz lehen minututik aterako gara zelaiera partidua irabaztea.

Animo mutilak, lortuko dugu!!!!!!!!

14/9/08

IDIAZABAL 2 - EUSKALDUNA 1


Arrazoi batengatik edo beste, gaurko eguna berezia zen denontzako. Denboraldiko lehen partida, denok ginen gogotsu, baina emaitza ez da gure aldekoa izan.

Ziur naiz arratsaldean zehar bueltak eman dizkiogula gaur goizean gertatutakoari, gehienbat arbitroaren jarrerarekin. Hemendik gauza bat eskatuko nuke, goazen ahalik eta azkarren ahaztea, eta jarrai dezagun aurrera. Animo mutilak!!!!!!!!. Beraz, has gaitezen partiduaren komentarioa egitea.

Euskalduna gaurko egunean, kamiseta gorriarekin jolastu du, eta hau izan da zelaira ateratako jokalariak:

Manex, Aitor (60min. Igor) , Kevin (35min. Laskibar), Imanol, Jokin (35min. Haritz), Mikel, Goristidi (35min. Iker), Dennis, Ezeiza (min.55 Sergio), Goikoetxea (60min. Pajares), Beñat (min.35 Iosu).

Partiduko lehen minutuetan berdintasun handia izan da zelaiean, naiz eta gol aukera argienak Euskalduna taldearentzat izan. 20. minutuan, etxeko taldea aurreratu da markagailuan, eta 5 minutu beranduago, 25. minutuan korner baten ondorioz etxeko taldeak 2-0ekoa sartu du, eta deskanturako minuto bat falta zela, 2-1 sartu Euskalduna taldea Beñat aurrelariak sarturiko golari esker.

Bigarren zatian Euskalduna taldea zertxobait hobetu du bere jokoa eta naiz eta gol aukerak beren aldekoak izan ezin izan dute gola egin eta 2-1 emaitzarekin bukatu da neurketa.

Naiz eta emaitza ez izan aldekoa taldeak jarrera ona izan du partidu osoan zehar, eta momentu batzuetan ere ahalegindu da futbola ona egiten, baina gaur ez zen eguna.

Dena dela, animo, eta hurrengo astean irabaziko dugu Billabonaren aurka






13/9/08

PARTIDUKO JOKALARIAK. PUNTU SAILKAPENA


Egunkari batzuk egiten duten bezala, aurten partidu bakoitzeko, 3, 2 eta puntu 1 emango zaie jokalari hoberenei.
Orain arte pretenporadako bi partidu jokatu ostean, honela dago sailkapena
3 puntu GOROSTIDI
3 puntu DENNIS
2 puntu MIKEL
2 puntu LASKIBAR
1 puntu JOKIN
1 puntu BEÑAT

11/9/08

1º INFANTILA 2008-2009 DENBORALDIKO EGUTEGIA

Gipuzkoako Futbol federakundea, 2008-2009ko partiduen egutegia kaleratu du. Hona hemen gure multzoko egutegia.
Ea igoera fasea jokatzeko saria lortzen dugun!!!!!!!!!

Jaurdunaldia: 1 (14/09/2008)
BILLABONA K.E. - MUNDARRO LA SALLE
IDIAZABAL K.E. - EUSKALDUNA S.D.
ORDIZIA K.E. - Deskantsua
URNIETA K.E. - LAZKAO K.E.

Jaurdunaldia: 2 (21/09/2008)
MUNDARRO LA SALLE - URNIETA K.E.
EUSKALDUNA S.D. - BILLABONA K.E.
Deskantsua - IDIAZABAL K.E.
LAZKAO K.E. - ORDIZIA K.E.

Jaurdunaldia: 3 (28/09/2008)
MUNDARRO LA SALLE - EUSKALDUNA S.D.
BILLABONA K.E. - Deskantsua
IDIAZABAL K.E. - LAZKAO K.E.
URNIETA K.E. - ORDIZIA K.E.

Jaurdunaldia: 4 (05/10/2008)
EUSKALDUNA S.D. - URNIETA K.E.
AITZGORRI Goierri F.T. - Deskantsua
LAZKAO K.E. - BILLABONA K.E.
ORDIZIA K.E. - IDIAZABAL K.E.

Jaurdunaldia: 5 (12/10/2008)
EUSKALDUNA S.D. - Deskantsua
MUNDARRO LA SALLE - LAZKAO K.E.
BILLABONA K.E. - ORDIZIA K.E.
URNIETA K.E. - IDIAZABAL K.E.

Jaurdunaldia: 6 (19/10/2008)
URNIETA K.E. - Deskantsua
LAZKAO K.E. - EUSKALDUNA S.D.
ORDIZIA K.E. - MUNDARRO LA SALLE
IDIAZABAL K.E. - BILLABONA K.E.

Jaurdunaldia: 7 (26/10/2008)
Deskantsua - LAZKAO K.E.
EUSKALDUNA S.D. - ORDIZIA K.E.
MUNDARRO LA SALLE - IDIAZABAL K.E.
BILLABONA K.E. - URNIETA K.E.

Jaurdunaldia: 8 (02/11/2008)
MUNDARRO LA SALLE - BILLABONA K.E.
EUSKALDUNA S.D. - IDIAZABAL K.E.
Deskantsua - ORDIZIA K.E.
LAZKAO K.E. - URNIETA K.E.

Jaurdunaldia: 9 (09/11/2008)
URNIETA K.E. - MUNDARRO LA SALLE
BILLABONA K.E. - EUSKALDUNA S.D.
IDIAZABAL K.E. - Deskantsua
ORDIZIA K.E. - LAZKAO K.E.

Jaurdunaldia: 10 (16/11/2008)
EUSKALDUNA S.D. - MUNDARRO LA SALLE
Deskantsua - BILLABONA K.E.
LAZKAO K.E. - IDIAZABAL K.E.
ORDIZIA K.E. - URNIETA K.E.

Jaurdunaldia: 11 (23/11/2008)
URNIETA K.E. - EUSKALDUNA S.D.
MUNDARRO LA SALLE - Deskantsua
BILLABONA K.E. - LAZKAO K.E.
IDIAZABAL K.E. - ORDIZIA K.E.

Jaurdunaldia: 12 (30/11/2008)
Deskantsua - EUSKALDUNA S.D.
LAZKAO K.E. - MUNDARRO LA SALLE
ORDIZIA K.E. - BILLABONA K.E.
IDIAZABAL K.E. - URNIETA K.E.

Jaurdunaldia: 13 (14/12/2008)
Deskantsua - URNIETA K.E.
EUSKALDUNA S.D. - LAZKAO K.E.
MUNDARRO LA SALLE - ORDIZIA K.E.
BILLABONA K.E. - IDIAZABAL K.E.

Jaurdunaldia: 14 (21/12/2008)
LAZKAO K.E. - Deskantsua
ORDIZIA K.E. - EUSKALDUNA S.D.
IDIAZABAL K.E. - MUNDARRO LA SALLE
URNIETA K.E. - BILLABONA K.

DORTSALEN BANAKETA


Aste honetan hasten dugu denboraldia, irailak 14, igandea, Idiazabalen aurka goizeko hamaiketan Idiazabalgo Arizkorreta futbol zelaiean.

Batzuk lehenengo aldiz jarriko duzue Euskaldunaren kamiseta, beste batzuk lehenengo aldiz jokatuko duzue futbol zelai handian, eta beste batzuk berriz bigarren urtez jokatzeko aukera izango duzue, baina ziur gaude denok ilusio berdinarekin ekingo diogula denboraldiari.

Gorka eta Xabi entrenatzaileak ere ilusio berarekin ekingo diogu denboraldiari, eta ziur gaude maiatza iristean, denok nahi dugun nahian lortuko dugula, eta noski futbolaz gozatu.


Hona hemen aurtengo taldea osatzen duten jokalarien zerrenda eta dortsalak

1- MANEX (Manex Iraola Huizi)

2 - AITOR (Aitor Jiménez Rivera)

3 - ARITZ (Aritz Rodriguez Etxeberria)

4 - MIKEL (Mikel Rodriguez Olaizola)

5 - JOKIN (Jokin Letamendi Herce)

6 - IMANOL (Imanol Igarategi Nuñez)

7 - LASQUIBAR (Iker Lasquibar Hernández)

8 - IOSU (Iosu San Martin Gonzalo)

9 - PAJARES (Asier Pajares Corchete)

10 - DENNIS (Dennis Torrecilla Aseginolaza)

11 - IKER (Iker Alkain Balda)

12 - GOROSTIDI (Unai Gorostidi Saralegi)

13 - JORGE (Jorge Hermoso García)

14 - SERGIO (Sergio García Nieto)

15 - BEÑAT (Beñat Arizaga Iribarren)

16 - GOIKO (Mikel Goikoetxea Paradela)

17 - IGOR (Igor Herrero Modenes)

18 - EZEIZA (Mikel Ezeiza Monfort)

19 - KEVIN (Kevin Fondón García)

20 - ANDONI (Andoni Alonso Lazkano)

21 - PABLO (Pablo Placencia Solana)


Entrenatzailea: Gorka Otaegi

Delegatua: Xabier Artano

7/9/08

Aupa ekipo!!!!


Gaurtik aurrera Euskalduna infantilaren bloga martxan jartzen dugu, bertan jokalariak, entrenatzaileak eta nahi duen guztiak parte hartzeko asmoz. Bloga honen asmoa, jokalari eta partiduen segimendua egitea izango da eta nola ez jokalariak ere beraien artean komentarioak egitea.
Guzti honetan garrantzitsuena jokalariak beraien iritzia uztea izango da, entrenamenduetan gertatzen dena, partiduetako gora-beherak, ...
Argazkiak ere jarriko ditugu beraz, kontuz ibili eta guapo jarri edozei momentutako argazkiren bat jarri dezakegulako.
Animo mutilak eta jarrai dezagun horrela!!!!!!!

Hemendik aurrera denok idaztera!!!!!!



AUPA EUSKALDUNA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!