
Pufff! A ze partidua. Inork ez zuen uste horren zaila izango zenik, horregatik diogu beti erne eta serio ibili behar garela partidu guztietan, hala ere gaurko partidua nola jarri den urnietarrek ametsetan ere ez zuten espero. Egia esan gu, gure jokoa egiten hasi gara, baloia ikutzen eta hegaletatik sartu nahian baina zelaiaren baldintzak ez zuen gehiegi laguntzen eta azken pasean huts egiten genuenez aukerak ez ziren iristen. Urnietakoak ez ziren gure ate inguruetara gerturatzen baina, gaurkoan gure atzelariek ez dute egunik onena izan eta huts pare baten ostean 2 minututan bi gol sartu dizkigute
30.minutua zen eta partidua oso maldan gora zegoen baina urdinek hortzak estutu eta garrantzitsuena, ez dute amore eman. Horrela berehala iritsi da gure lehenengo gola Dennisek korner bat bikain atera eta Aritzek buruz oso ondo gurutzatu du, gol ederra. Eta hurrengo jokaldian Ezeizak baloia area ertzean jaso... eta 2-2. Cañonero!!!
Bigarren zatiak ez du joko gehiegirik izan, Urnietarrak gure areara gehiago iritsi badira ere, guk kontraerasoetan partidua gure alde jartzeko aukerak izan ditugu, baina oso geurekoiak izan gara eta ez genituen gure taldekideak bakarrik ikusten, alde horretatik asko dauka hobetzeko taldeak.
Berdinketarekin etxera itzuliko ginela zirudien, baina partiduko 73.minutuan Aritzek alboko sakea luze atera Dennisek atzeraka jo eta hor zegoen Asier Pajares. Ez du barkatu, bikain gurutzatu du, eta eromena iritsi da. Taldeari lidergoan jarraitzeko hiru puntuak eman dizkio gol horrek, benetan garrantzitsua. Zorionak denoi!
Hauek izan dira gaurko protagonistak:
Jorge, Aitor (Andoni 35.min), Jokin (Iker Laskibar 35.min), Aritz, Imanol, Sergio (Asier 35.min) Mikel (kap.), Ezeiza (Igor 60.min.), Iker Alkain (Goros 45.min), Kevin (Pablo 60.min) eta Dennis
Asteartean jai baina asteazkenean gogor lanera, asko dugu hobetzeko eta!!!