29/12/08

Itxura ona eman zuen taldeak Galdakaon



Esperientzia bikaina bizi izan du taldeak astebukaera hontan. Talde haundiek parte hartzen duten txapelketa batean parte hartu eta gainera partidu bat irabaztea lortu dugu.

Hasiera ordea, gogorra izan zen. Lehenengo partiduan, Culturalen aurka urduri atera ziren jokalariak zelaira eta 3. minutuan markagailua kontran jarri zen. Hala ere, aukerak izan zituen taldeak berdintzeko; Dennisek bi jaurtiketa bikainetan eta Aritzi anulatutako gol batean egon zitekeen berdinketa baina ez zen hala izan eta Durangokoek partidua erabaki zuten.

Horrela, bigarren partidura Ermuari irabazteko premiarekin iritsi ginen final laurdenetara sailkatu nahi bagenuen, eta gure mutilek izugarrizko partidu bat jokatuta, helburua lortu zuten. 1-0ekoa Ezeizaren kañonazo baten ondorioz etorri zen, bigarrena Aritzek, landutako korner batean, eta bukatzear zela Iker Laskibarrek 3-0ekoa jarri zuen markagailuan.

Baina final laurdenetan gauzak bestelakoak izan ziren, Romo talde boteretsua genuen aurrean eta goitik behera gailendu ziren bizkaitarrak, 4-0 baina gustora taldeak orokorrean eman zuen itxurarekin.

Esan beharra dago txapelketa Athletic-ek irabazi zuela, bigarren postua At.Madridentzat izan zela eta hirugarrena Errealarentzat. Hiru talde hauek erakutsi zuten futbol maila benetan ikusgarria izan zen eta partidu benetan zoragarriak jokatu zituzten.

Bukatzeko, jokalari eta entrenatzaileok eskerrak eman nahi dizkizuegu:

- Gurasoei: Astebukaera osoan gurekin egoteagatik eta zale bikainak izateagatik
- Direktibari: Txapelketa jokatzeko erraztasun guztiak emateagatik eta bertara guztiok (koordinadorea ezik) gerturatu zinetelako.
- Marzol, Murua, Jauregi eta Patxaranes-i: Animatzera joateagatik
Eta esker bereziak eman nahi dizkiogu Bixkairi, barari esker jokatu dugulako txapelketa hau.

Eskerrik asko denoi, datorren urtean gehiago.

28/12/08

Fitxaje berria Euskaldunako Infantiletan













Denok dakigu azken urteotan kanpotar ugari etortzen ari dela gurera bizitzera. Baina zuetako askok ez duzue jakingo eguberri hauetan Senegalko familia bat etorri dela Andoainera. Famili horretako seme gazteenak Sylvain N'Diaye izena du eta 12 urte dauzka. Pasa den udako Donosti Cup txapelketan Senegalko selekzioarekin jokatu zuen (goian argazkiak) eta bere familia ikustera etorri zenean liluratuta geratu ziren gure lurraldearekin eta Andoainera etortzea erabaki dute. Sylvainek futbolean jolastu nahi zuenez eta bere maila gure jokalariena baino askoz hobea denez, ez dugu arazorik izan fitxatzeko. Beraz igoera faserako 22 izango gara eta laguntza bikaina izango dugu.

Bukatzeko, Senegalen frantsesez hitz egiten dute eta Sylvain-ek ez daki erderaz; dagoeneko klase partikularrak jasotzen ari da baina Urtarriletik aurrera eta Ekaina arte bai jokalari guztiek baita entrenatzaileek ere frantseseko klase partikularrak jasoko ditugu berarekin hobeto ulertzeko. Klase hauek antrenamenduak amaitzerakoan emango dira.

Animo mutilak Sylvainekin igoko gara eta!!!

25/12/08

Galdakaoko Txapelketa



Ostiral hontan Abenduak 26, Euskaldunak lehenengo aldiz Galdakaoko Asier Vesga txapelketa jokatuko du. Bertan talde haundiak bilduko dira, Erreala, At. Madrid, Getafe, Gijongo Sporting eta beste hainbat.

Gu ilusioz beterik goaz, ahalik eta ondoen pasatzera, partidu onak jokatzera eta batez ere andoaingo eta Euskaldunaren izena ahalik eta goren uztea.

Bihar egun handia da eta gure mailarik onena emango beharko dugu!!!!

22/12/08

IGOERA FASEA

Gaur arratsaldean igoera fasea jokatuko duten bi taldeak osatu dira, eta gurea hau da:


Euskalduna
Orioko
Aloña Mendi
Pasajes
Intxaurrondo
Lazkao
Ilintxa
Oiartzun

Urtarrilaren 11an hasiko dira partiduak

Eta ez diogu inori beldurrik izan behar, geure burua ondo prestatuz gero.

Ordizia 1 Euskalduna 1 PUNTUAK

PUNTU 1: Iker Laskibar ( Lan bikaina ezker hegalean, bai denfentsan baita erasoan ere)

2 PUNTU: Jokin (Lateral bezala gutxitan jokatu duen arren, aipagarria izan da egin duen partidua)

3 PUNTU: Aritz ... Ole tus huevos!!!

Sailkapen nagusia:

14 PUNTU: Dennis Torrecilla
12 PUNTU: Aritz Rodriguez
7 PUNTU: Unai Gorostidi
6 PUNTU: Mikel Rodriguez
6 PUNTU: Igor Herrero
5 PUNTU: Andoni Alonso
5 PUNTU: Jokin Letamendi
5 PUNTU: Iker Laskibar
5 PUNTU: Mikel Ezeiza
4 PUNTU: Sergio Garcia
4 PUNTU: Josu San Martin
3 PUNTU: Asier Pajares
3 PUNTU: Kevin Fondon
3 PUNTU: Imanol Igarategi
3 PUNTU: Beñat Arizaga
2 PUNTU: Jorge Hermoso
PUNTU 1: Mikel Goikoetxea
PUNTU 1: Manex Iraola

Ordizia 1 Euskalduna 1


Partidu berezia zen aste hontakoa; ligako azkena, eta lehen postua jokoan zegoen. Ordiziako taldeak joan den urtean Infantileko Ohorezko mailan jokatzen zuen eta aurtengo helburua maila hori berreskuratzea dute. Horregatik zen hain garrantzitsua beraientzat lehen postua lortzea. Gureak ordea, lidergoari eutsi nahi zioten, denboraldiko lehen zati honi amaiera bikaina emateko asmoz. Beharra ilusioaren aurrean hortaz. Eta urdinen ilusioa gailendu zen.

Golak ospatzeko modua ikusi besterik ez zegoen. Ordiziarren artean tentsioa zegoen bitartean, andoaindarrek DENEK Beñaten gola ospatu zuten, eserlekuan zeuden jokalari guztiak zelai barruan gola ospatzen gutxitan ikusi da, horrek erakusten du gola guztiena zela, konbokatuak zeudenak, ez zeudenak, entrenatzaileak, gurasoak, zaleak... denok bat. Denok liderrak.

Partiduak denetarik izan zuen, joko ona noizean behin, kalitatezko jokaldiak, sarrera gogorrak, tentsioa bai zelai barruan bai zelaitik kanpo ere... denetik. Eta ordiziarrak aurretik jarri baziren ere, 10 minuturen faltan, eta Aritzen izugarrizko jokaldi baten ostean Beñatek berdinketaren gola lortu zuen. Hortik aurrera hortzak estutu eta emaitzari eutsi besterik ez zegoen. Eta helburua lortu zuten, lehen postua, alegia.

Partidua jokalari hauek atera zuten aurrera:

Jorge (Manex 35.min.), Jokin (Aitor 50.min), Iker Laskibar, Aritz (kap.), Imanol, Goiko (Mikel 35.min), Dennis, Sergio (Ezeiza 35.min), Iker Alkain (Goros 50.min), Igor (Pablo 50.min) eta Asier (Beñat 35.min)

Urtarriletik aurrera igoera fasea jokatzera, humiltasunez baina izugarrizko ilusioarekin.

Gogor lan eginez, ametsak errealitate bihur daitezkelako

17/12/08

Ordizia - Euskalduna


Larunbat hontan goizeko 11tan ligari amaiera emango dion partidua jokatuko da. Ordiziako Altamira instalazio ikusgarrietan izango da eta lehenengo postua izango dugu jokoan. Beraz, denboraldiko lehen zati honetan jarri dugun helburua lortzeko aukera bikaina dugu.


Jarri hemen zuen PORRAko emaitzak sailkapen nagusia gori-gorian dago eta!!!

13/12/08

Euskalduna - Lazkao PUNTUAK

Beste partidu batzuetan puntu gutxiago eman ditugun bezala, gaurkoan gehiago emango ditugu; denok zerbait merezi bazenuten ere, 4 hauek aukeratu ditugu partiduko onenak bezala:

PUNTU 1
MIKEL RODRIGUEZ
Oso zaila da baloia aurkarien areatik gertu mantentzea
eta berak lortu egin du, sakontasua eman dio taldeari
eta gola ez du gutxigatik sartu
2 PUNTU
UNAI GOROSTIDI
Lehen zati ikusgarria jokatu du, eskubitik nahi zuena egin du
eta taldearen jokaldi onenak bere hanketatik etorri dira

3 PUNTU
IGOR
Gora iristen ziren baloiak bikain jeitsi eta babestu egin ditu,
lerro artean pase zoragarriak eman ditu eta taldearen jokoa hobetu egin du.

4 PUNTU
DENNIS
Ingalaterran esaten duten bezala "Hat-Trick Hero".
Nahiz eta jokoan gehiegitan ez azaldu, bere golek partidua erabaki egin dute.

Eta Sailkapen nagusia horrela dugu orain:

14 PUNTU: Dennis Torrecilla
9 PUNTU: Aritz Rodriguez
7 PUNTU: Unai Gorostidi
6 PUNTU: Mikel Rodriguez
6 PUNTU: Igor Herrero
5 PUNTU: Andoni Alonso
5 PUNTU: Mikel Ezeiza
4 PUNTU: Sergio Garcia
4 PUNTU: Iker Laskibar
4 PUNTU: Josu San Martin
3 PUNTU: Asier Pajares
3 PUNTU: Kevin Fondon
3 PUNTU: Imanol Igarategi
3 PUNTU: Beñat Arizaga
3 PUNTU: Jokin Letamendi
2 PUNTU: Jorge Hermoso
PUNTU 1: Mikel Goikoetxea
PUNTU 1: Manex Iraola

Euskalduna 4 - Lazkao 0


Euskaldunako zaleek gure jokalariekin harro egoteko arrazoiak dituzte, gaur goizean sekulako partidua jokatu bait dute. Nahiz eta eguraldiak gehiegi ez lagundu taldeak joko erakargarria konbinaketa onak eta jokaldi ikusgarriak burutu ditu eta Allurraldera gerturatu diren zaleek partidu polit bat ikusteko aukera izan dute.

Lazkaoko taldea, talde ona da. Atzean nahiko seguru aritzen direnak eta erasoan oso jokalari arriskutsuak dituena. Baina gaurkoan gure mutilek goierritarrak baino gehiago direla jokoarekin erakutsi dute. Aipatzekoa da gaurkoa izan dela Lazkaok golik sartzen ez duen lehen partidua, eta horrek, talde osoak egin duen lan bikaina erakusten du. Hala ere lehen 10 minutuetan beraiek dominatu dute eta aukera batzuk izan dituzte. Baina pixkanaka pixkanaka gureak baloiaren jabetzarekin egin dira eta euren zelaian sartu ditugu, jokoak hobera egiten zuen minutuek aurrera egiten zuen heinean eta horrela, 25. minutuan Igorrek baloia Dennisi eman eta area kanpotik gol on bat sartu du. Orduan iritsi dira gure taldearen minutu onenak. Batez ere eskubiko hegaletik sartuz min handia egin diegu. Igorren pase onek eta Gorosek eman duen sakontasunak min asko egi die arerioei.

Bigarren zatiaren hasiera oso antzekoa izan da eta nahiz eta hasieran sustoren bat izan, Igorren jaurtiketa batean 2-0ekoa etor zitekeen, ez du sartu, baina gol aukera hori garrantzitsua izan da Dennisi erakutsi egin bait dio nola sartu behar zen bigarren gola: atezainaren gainetik, oso aurreratua zegoelako. Eta horrela izan da, Dennisek aurtengo denboraldiko golik onena sartu du segurenik, baloia atezainaren gainetik loratuz. Hori gutxi balitz, berehala korner baten erretxazean, Goikok bikain erabaki du partidua, 3-0 eta gozatzera.

Aipatzekoa da, aldaketek taldearen maila jeitsi beharrean, mantendu dutela, eta gainera fresko zeuden jokalariek txispa gehiago eman diotela taldearen erasoari. Horrela, beste korner batean Imanolen burukada barrura zihoan baina Lazkaoko jokalari batek eskuarekin geratu duenez, epaileak penaltia adierazi behar izan du. Dennisek jaurti, 4-0ekoa jarri du markagailuan eta aurtengo lehen hat-trick-a lortu du. Garaipen hau garrantzitsua da oso, taldeak bigarren postua ziurtatu egin duelako eta Ordiziaren aurka berdinketa lortzea nahikoa izango delako liga lehen postuan amaitzeko.

Hauek izan dira gaurko protagonistak: Jorge, Andoni (Iker Alkain 50.min), Aritz, Imanol, Kevin (Pablo 60.min), Goiko (Sergio 50.min), Mikel (kap), Ezeiza (Asier 60.min), Dennis (Aitor 65.min), Goros (Josu 45.min) eta Igor (Beñat 45.min)

Zorionak mutilak, gauean afaltzera eta asteartean berriro lanera, hobetzera!

Euskalduna - Lazkao PORRA

Aste hontan beste 3 asmatzaile izan ditugu, eta sailkapen nagusian beste bi lider:

Asmatzaileak: - June (Aritzen arreba)
- Iker Laskibar
- Josuren osaba

Sailkapen nagusia:

2PUNTU: Gorkaren Ama, Iker LAskibar eta June
PUNTU 1:Goiko,Iker Laskibarren aitona, Imanol, Jokin, Jokinen ama, Aritz, Aritzen aita, Aritzen ama, Ezeizaren aita, Ezeizaren amona, Beñaten ama, Iker Alkainen ama, Asier Pajaresen ama eta Xabi Artano

7/12/08

AFARIA


Datorren larunbatean, taldeak ondo merezita duen afaria izango du. Afaria Aterpe jatetxean izango da, plazan dagoena eta 9:30tan hasiko da. Bertan, plater konbinatuak, bokatak, hamburgesak, etab dauzkate eta prezioak ez dira oso altuak. Gainera bertan Barcelona - R.Madrid partidazoa ikusteko aukera izango dugu.
Bakoitzak berea ordaindu beharko du
12tatik aurrera afaria amaitutzat ematen dugu eta bakoitzak bere etxera joan beharko du.
Igor eta Dennis guk eramango ditugu Urnietara
P.D.: Afaria jokalari eta entrenatzaileentzat bakarrik da, bueno, neskalaguna daukanak ere eraman dezake!

Euskalduna - Lazkao


Datorren larunbatean, Azaroaren 13an goizeko 11tan izugarrizko partidua izango dugu Allurralde kiroldegian. Gure taldeak 2 aste daramatza jokatu gabe eta sekulako gogoekin ekingo dio partidu honi. Beraz zale guztiei dei egiten diegu zelaira azaltzeko eta gure taldeari animatzeko.
Aupa Euskalduna!!
Bestalde, PORRAren emaitzak ere hemen jarri, eta zorte on!