Gabonetan murgilduta gaude bete betean eta hemendik ere denoi eguberri zoriontsuak opa nahi dizkizuegu. Egun hauetan familiarekin egon, asko jan eta opariak jasoko ditugu. Eta gure taldera ere Papa Noel jator hau etorri da, opari hauek utzi dituelarik:Enekorentzat: Pipermin pixkat, bizitasuna hartzeko
Jon Arregiri: McDonalds-eko Big Mac horietako bat, gorputz horretan kaloriak barra barra sartzeko
Jabi: Erloju bat, entrenatzera garaiz iristeko
Sergio: Txiribitonen zapatak, beste guztiak txiki geratzen zaizkio eta.
Markel: Gimnasioetako makina bat. Pektoralak lantzeko
Unzalu: Etxetik gehiago pasatzen den hirugarren anai bat
Goros: Gol bat, mesedez, gol bat asko eskatzea ez bada ere!
Igor: Ganorazko neskalagun bat
Iñigo: Koltxoi bat, mantarekin batera bankilloan eroso egon eta lo kuluxka bat botatzeko
Ezeiza: Txubaskero bat, besteena pakean uzteko
Ipintza: Muelle batzuk, gorago iristeko
Oier: Eskailera bat, baloi altuetara iristeko
Beñat: 10 litroko txanpu bote bat, dutxetan haspertu ez dadin
Aitor: Agenda bat, esaten dizkiogun gauzak ez ahazteko
Ander: Txiste liburu bat, barre egiteari ez uzteko
Goiko: Gurpilak dituen motxila horietako bat, daukanak gehiegi pisatzen du eta
Arruti: Bastoi bat, lurrera hainbeste erori ez dadin
Iñaki: Belarritako berri bat, Drenthek galdu zuena adibidez
Christian: Un dizionario castellano-vascuenze
Xabi Artano: Tokatuko den loteria zenbaki bat, hainbeste lan egin ez dezan
Iker Martin: La décima en el Bernabeu
eta Gorkarentzat beste neskalagun bat, baina Igorrena baino hobea mesedez!!!
Eguberrion zoriontsuak denoi eta urte berri on!!!!
















Gaur goizean Oiartzunen jokatutako partiduan, gure taldeak 2-0 irabazio dio Pasaleku Jatetxe-ko taldeari. Norgehiagoka oso gogorra eta lehiatua izan da aukerak bi taldeek izan dituztelarik. Baina Christianen eta Dennisen golek partidua erabaki dute. Hala ere, finalera iritsa bagara jokalari guztien lan bikainagatik izan da. Talde sendoa garela erakutsi dugu uneoro eta gol bakarra sartu digute orain arte.
2002-2003 denboraldian Euskaldunak Infantilen taldea sortu zuen. Zazpi urte igaro dira eta era guztietako emaitzak lortu ditu klubak.



