Inauterietako atsedenaldia eta gero, lehen itzuliko azken partidua iritsi da. Pasaiako Don Bosco futbol zelaian izango da larunbat hontan goizeko 10:00tan. Guztiak bezala, honakoa ere partidu zail bezain garrantzitsua izango da.
Ea taldeak bere mailarik onena ematen duen!
Eta ea, porran asmatzaile berririk dugun!
26/2/09
22/2/09
ASTEARTEAN BADAGO ENTRENAMENTUA!!!
Atzo, kaleko giroan, asteartean entrenamenturik egongo ez zela esaten aritu ginen arren, gaur bertan esan didate asteazken arratsaldean futbol eskolarreko partiduak egongo direla eta beraz, ez dakit egun hortan entrenatu ahal izango dugunik. Beraz gauzak horrela geratzen dira:
Asteartean entrenamendua normal, 5:30tan. Eta bertan erabakiko dugu denon artean asteazkenean entrenatu ala ez.
Ondo pasa geratzen dira inauteri apurrak
Asteartean entrenamendua normal, 5:30tan. Eta bertan erabakiko dugu denon artean asteazkenean entrenatu ala ez.
Ondo pasa geratzen dira inauteri apurrak
15/2/09
Euskalduna 3 - Ilintxa 1
Asteartean esan genuen bezala, orain arte taldea ondo ari zen lanean, aurreko astekoa despiste bat izan zen eta parentesi bat itxi behar zela argi geratu zen, Oiartzungo partidua baino lehenagoko mailari eutsi behar geniola, alegia. Eta, agian, hori lortu izana da gaurkoan jaso dezakegun gauzarik positiboena. Emaitza oso ondo dago, golak ikusgarriak izan dira eta sortu ditugun gol aukera mordoa ere aipatzeko moduko gauzak dira. Baina garrantzitsuena futbolean, une txarrak azkar pasatzea eta onak ahalik eta luzeenak izatea da eta hori lan eginez lortzen da. Partiduari gogor ekin diogu, lehenengo minutuetan 2 jaurtiketa zutoinetara botaz, bai Mikelek eta baita Iker Alkainek ez dute zorterik izan, baina laster jarri dugu markagailua gure alde. Sergiok eta Dennisek pareta polit bat bota eta urnietarrak baloia eskuadran jarri du, ikusgarria benetan. Esanguratsua ere, taldeak gola sartu eta gero erritmo bera mantendu duela eta gol aukerak sortuz jarraitu duela. Lekua ondo mantendu, presionatu behar zenean atzelariei arazoak sortu eta gol aukerak bata bestearen atzetik iritsi dira. Aipatutako presio horretan baloia zelai erditik aurrera berreskuratu, Dennisek sakonean Josuri eman, honek abiaduraz bikain eraman eta baselina eder batekin Ilintxakoen atezaina gainditu egin du. Beste golazo bat.
Baina Ilintxakoak Igoera Fasean zerbaitegatik daude ere indar eta altuera asko dute gainera, eta horrek zelai erdian sendotasuna eman die lehen zatiko azken 15 minutuetan. Horrela, jaurtiketa geldiezin batean 2-1ekoa jarri dute. Emaitza horrekin atsedenaldira joan garelarik.
Bigarren zatian oso indartsu sartu gara, hasi eta berehala Iker Alkainek sakonean pase eder bat eman dio Dennis-i eta honek ez du barkatu, 3-1. Hortik aurrera hasi dira gure minutu onenak, Legazpiarrak etsita zeuden eta gureek jokaldi onak egin dituzte hegaletatik. Bigarren zatian sartu diren 6 aldaketek ere freskotasuna eta bizitasuna eman diote taldeari eta saiatu bagara ere, ez izan dugu markagailua aldatu. Hori izan daiteke agian taldeari leporatu dakiokeen gauza bakarra. Gaurkoa 5 edo 6 gol sartzeko partidua zela. Hori da hobetu behar duguna.
Patirduko hamaikakoa:
Jorge, Andoni ( Aitor 50.min), Aritz, Imanol, Iker Laskibar (Pablo 60.min), Sergio (Goros 45.min), Mikel (kap.), Ezeiza (Jokin 55.min), Iker Alkain(Goiko 45.min), Dennis eta Josu (Igor 45.min)
Ea aurreko asteko lezioa ondo ikasita dugun, ea asteartean nola entrentatzen dugun...
P.D.: Kevin, Beñat, atzo parranda asko ala? Etxeko partiduak ez ikusteko aitzakiarik ez genuke izan behar, nahiz eta ez jolastu.
Euskalduna 3 - Ilintxa 1 PUNTUAK
Gauza interesgarriak egin dituzte gaurkoan jokalari guztiek. Pentsatzen jartzen bagara denek izan dute momentu aipagarriren bat partiduan zehar. Guk hala ere 3 onenak aukeratu behar ditugu. Hemen ez zaudetenok ere harro egoteko partidua egin duzue; baina hauek dira hautatuak:Puntu 1: Josu: Abuztutik hona ez zuen golik sartu, beraz baloratu egin beharko dugu ezta? Baina bueno, gola oso polita izan da.
2 Puntu: Iker Alkain: Gola bakarrik falta izan du baina ez du importa, 3.golean pase bikaina eman bait dio sakonean Dennis-i.
3 Puntu: AnDoni Alves: Partidu osoa gora eta behera eman du, azkenean txikituta amaitu du baina denetik egiteko denbora izan du: Gol aukerak sortu, beste jaurtiketa pare bat tamalez sartu ez direnak... esandakoa, Moto GP.
Sailkapena beraz:
14 PUNTU: Dennis Torrecilla
12 PUNTU: Aritz Rodriguez
12 PUNTU: Aritz Rodriguez
10 PUNTU: Iker Laskibar
10 PUNTU: Andoni Alonso
8 PUNTU: Jokin Letamendi
7 PUNTU: Unai Gorostidi
7 PUNTU: Mikel Goikoetxea
7 PUNTU: Josu San Martin
6 PUNTU: Iker Alkain
6 PUNTU: Sergio Garcia
6 PUNTU: Mikel Rodriguez
6 PUNTU: Igor Herrero
5 PUNTU: Imanol Igarategi
5 PUNTU: Mikel Ezeiza
5 PUNTU: Beñat Arizaga
3 PUNTU: Asier Pajares
3 PUNTU: Kevin Fondon
2 PUNTU: Jorge Hermoso
2 PUNTU: Jorge Hermoso
2 PUNTU: Manex Iraola
2 PUNTU: Pablo Placencia
PUNTU 1: Aitor Jimenez
Euskalduna 3 - Ilintxa 1 PORRA
Aste hontan (irabazten dugun bakoitzean bezala) asmatzaile dexente izan ditugu porran. Iker Alkain, Jokinen aita eta bere ama. Hortaz sailakpen nagusian emozio gehiago:
2PUNTU: Gorkaren Ama, Iker Laskibar, Imanol , Gorka, Jokinen ama eta June.
PUNTU 1: Goiko, Iker Laskibarren aitona, Jokin,Jokinen aita, Ezeizaren aita, Beñaten ama, Iker Alkain, Iker Alkainen ama, Asier Pajaresen ama, Marian (Iker Laskibarren ama) Josuren aita, Imanolen aita, Aitor, Xabi Artano eta Aritzen familia osoa: bera, Ibon eta Josune!
Datorren asean ere ea asmatzaile gehiago egoten den.
2PUNTU: Gorkaren Ama, Iker Laskibar, Imanol , Gorka, Jokinen ama eta June.
PUNTU 1: Goiko, Iker Laskibarren aitona, Jokin,Jokinen aita, Ezeizaren aita, Beñaten ama, Iker Alkain, Iker Alkainen ama, Asier Pajaresen ama, Marian (Iker Laskibarren ama) Josuren aita, Imanolen aita, Aitor, Xabi Artano eta Aritzen familia osoa: bera, Ibon eta Josune!
Datorren asean ere ea asmatzaile gehiago egoten den.
12/2/09
Euskalduna Vs Ilintxa
Igande hontan goizeko 10:30tan izango da aste hontako partidua. Lagazpiko Ilintxa taldea izango dugu aurrean eta beraiek Igoera Faseko lehen puntuak batu nahi badituzte ere guk ez diegu helburua lortzen utziko. Ea gure futbol txukuna berreskuratzen dugun... hori litzateke eta albisterik onena.
Astero bezala, PORRAko emaitzak hemen jarri
Astero bezala, PORRAko emaitzak hemen jarri
9/2/09
Oiartzun 2 Euskalduna 1
Urteko partidu onenaren ostean... partidu txarrena. Baina hori ez da okerrena. Azken bi partiduak bikainak izan ziren eta sailkapenean gora begira jarri ginen igotzeko itxaropenez, eta bidean utzi ditugun 3 puntu hauek garrantzitsuak izango dira maiatzean. Baina hori ere ez da okerrena. Taldeak baloia hanketan izateko beldurra, indar gutxirekin jokatu izana, defentsan egindako akats larri eta etengabeak, eta jokaldi bakar bat egin ez izatea ere ez da izan asteburu hontan gertatu den gauzarik okerrena. Okerrena da ez dugula ikasten. Infantila bezalako kategoria batean garrantzitsuena ez da sailkapena, ikastea eta egunero hobetzea baizik. Baina ikasi, ez bakarrik teknikoki edo taktikoki, humilak izaten ere ikasi behar da, gogor lan egiten ere ikasi behar da, aurkaria errespetatzen ere ikasi behar da... eta guk ez dugu ikasten. Horregatik partidu bat irabazten dugun bakoitzean taldeak maila asko jaisten du, ez garena garela uste dugulako. Eta emaitza gogor batekin lurrera bueltatzen gaituzte. Eta muturrekoak gero eta gogorragoak izango dira.
Denok dakigu zer gertatu zen larunbatean, eta ez dakienak Mariani eskatzeko partiduaren grabazioa. Horregatik komentario, kronika eta horrelako guztiak soberan daude gaur.
Asteartean entrenatzera, hobe esanda, ikastera eta igandeko partidua prestatzera. Igandean irabazi, eta orduan jakingo dugu ea aste hontan zerbait ikasi dugun ala ez, ea zerbaiterako balio izan duen partidu honek ala ez.
Animo!
Denok dakigu zer gertatu zen larunbatean, eta ez dakienak Mariani eskatzeko partiduaren grabazioa. Horregatik komentario, kronika eta horrelako guztiak soberan daude gaur.
Asteartean entrenatzera, hobe esanda, ikastera eta igandeko partidua prestatzera. Igandean irabazi, eta orduan jakingo dugu ea aste hontan zerbait ikasi dugun ala ez, ea zerbaiterako balio izan duen partidu honek ala ez.
Animo!
Oiartzun 2 Euskalduna 1 PUNTUAK
3 PUNTU: IKER ALKAIN ( Partidu ona jolastu zuen kadeteekin eta gainera gola sartu zuen!)
2 PUNTU: ANDONI ALONSO (Berak ere kadeteekin jokatu zuen eta oso ondo gainera)
PUNTU 1: IKER LASKIBAR (Gure partidutik salba daitekeen gutxienetako bat)
Sailkapena:
14 PUNTU: Dennis Torrecilla
12 PUNTU: Aritz Rodriguez
10 PUNTU: Iker Laskibar
8 PUNTU: Jokin Letamendi
7 PUNTU: Unai Gorostidi
7 PUNTU: Mikel Goikoetxea
7 PUNTU: Andoni Alonso
6 PUNTU: Sergio Garcia
6 PUNTU: Mikel Rodriguez
6 PUNTU: Igor Herrero
6 PUNTU: Josu San Martin
5 PUNTU: Imanol Igarategi
5 PUNTU: Mikel Ezeiza
5 PUNTU: Beñat Arizaga
4 PUNTU: Iker Alkain
3 PUNTU: Asier Pajares
3 PUNTU: Kevin Fondon
2 PUNTU: Jorge Hermoso
2 PUNTU: Manex Iraola
2 PUNTU: Pablo Placencia
PUNTU 1: Aitor Jimenez
2 PUNTU: ANDONI ALONSO (Berak ere kadeteekin jokatu zuen eta oso ondo gainera)
PUNTU 1: IKER LASKIBAR (Gure partidutik salba daitekeen gutxienetako bat)
Sailkapena:
14 PUNTU: Dennis Torrecilla
12 PUNTU: Aritz Rodriguez
10 PUNTU: Iker Laskibar
8 PUNTU: Jokin Letamendi
7 PUNTU: Unai Gorostidi
7 PUNTU: Mikel Goikoetxea
7 PUNTU: Andoni Alonso
6 PUNTU: Sergio Garcia
6 PUNTU: Mikel Rodriguez
6 PUNTU: Igor Herrero
6 PUNTU: Josu San Martin
5 PUNTU: Imanol Igarategi
5 PUNTU: Mikel Ezeiza
5 PUNTU: Beñat Arizaga
4 PUNTU: Iker Alkain
3 PUNTU: Asier Pajares
3 PUNTU: Kevin Fondon
2 PUNTU: Jorge Hermoso
2 PUNTU: Manex Iraola
2 PUNTU: Pablo Placencia
PUNTU 1: Aitor Jimenez
4/2/09
Oiartzun -Euskalduna
Larunbat hontan goizeko 11:00tan Igoera Faseko bostgarren partidua jokatuko dugu Oiartzungo Ugaldetxo futbol zelaian. Bigarren postua mantentzeko 3 puntuak etxera ekarri beharko ditugu eta garrantzitsuena, joko maila onarekin jarraitu behar dugu.
PORRAko emaitzak hemen jarri, sailkapen nagusia gori-gorian dago eta!
PORRAko emaitzak hemen jarri, sailkapen nagusia gori-gorian dago eta!
1/2/09
Lazkao 0 - Euskalduna 2

Bueno bueno... Xabik dagoeneko 7 urte daramatza entrenatzaile bezala infantiletan, eta Gorkarena laugarren urtea da honakoa. Urte asko dira eta partidu askoz gehiago, baina guztiz ados gaude gaurkoa inoiz gure talde batek egin duen partidu onena izan dela.
Abuztu amaiera aldean entrenatzen hasi ginenean balore batzuen bila hasi ginen: tokean oinarritutako jokoa, kasta, prestatutako jokaldiak, defentsa ona... eta gaurkoan guzti horiek ikusi dira. Eta denak bikain. Lehenengo zatia ikusgarria izan da, uneoro baloia gure jabetzan zegoelarik eta konbinazio benetan ikusgarriak ikusi dira. Urte osoko futbol onena gaur Lazkaon ikusi da eta ez gara kasualitatez 0-2ko emaitzarekin iritsi atsedenaldira. Imanolen eta Ezeizaren golak (biak Dennisen paseen ostean) guztiz merezitakoak izan dira.
Bigarren zatian Lazkaotarrak barruan duten guztia eman duten arren (beraien zelaian partidu guztietan gutxienez 2 gol sartu dituzte gaur ezik) ezin izan dute gure defentsarekin, gure atezainarekin... gure taldearekin. Eta berriro ere baloiaren jabe egin garenean jokaldi bikainak iritsi dira. Hala ere emaitza ez da mugitu, baina egia esan markagailuak erakusten zuenarekin denok ginen gustora. Azkenean 0-2, emaitza perfektu bat... eta lanean jarraitzera!
Gaurkoan hauek izan dira protagonistak:
Manex, Jokin (Iker Alkain 35.min) , Aritz, Imanol, Iker Laskibar ( Kevin 45.min) , Sergio ( 55. min Goros), Mikel (kap.)(50.min) , Ezeiza, Goiko, Dennis, eta Josu (Beñat 45.min)
Gaurkoa ondo egon da...
baina ez ahaztu:
BETI HOBETU DAITEKE!!!!!!!!
Lazkao 0 - Euskalduna 2 PUNTUAK

Uste dut gaurkoan komentarioak soberan daudela:
PUNTU 1:Iker Laskibar ( Defentsan perfekto, noiz erasotu behar den jakitea ez da erraza eta hori da ikasi behar duguna)
2 PUNTU: Imanol ( Gure atea hutsean geratu da eta gainera lehen gola sartu du. Zer gehiago eska diezaiokegu?)
3 PUNTU: Jokin (Lastima txartel horia... jolastu dituen 35 minutuak PER-FEK-TU-AK izan dira. Segi horrela)
PUNTU EXTRAK: Pablo eta Aitorrentzat: Noizean behin oso egoera zailetan jolastu behar dira partiduak, eta biek gaur egin dutena izugarrizko meritua dauka. Orain, gurekin gogor entrenatu... eta minutuak lortu!!
14 PUNTU: Dennis Torrecilla
12 PUNTU: Aritz Rodriguez
9 PUNTU: Iker Laskibar
8 PUNTU: Jokin Letamendi
7 PUNTU: Unai Gorostidi
7 PUNTU: Mikel Goikoetxea
6 PUNTU: Sergio Garcia
6 PUNTU: Sergio Garcia
6 PUNTU: Mikel Rodriguez
6 PUNTU: Igor Herrero
6 PUNTU: Josu San Martin
5 PUNTU: Andoni Alonso
5 PUNTU: Imanol Igarategi
5 PUNTU: Mikel Ezeiza
5 PUNTU: Beñat Arizaga
3 PUNTU: Asier Pajares
3 PUNTU: Kevin Fondon
2 PUNTU: Jorge Hermoso
2 PUNTU: Manex Iraola
2 PUNTU: Pablo Placencia
PUNTU 1: Iker Alkain
PUNTU 1: Iker Alkain
PUNTU 1: Aitor Jimenez
Lazkao 0 - Euskalduna 2 PORRA

Asmatzaile gehiago izan dugu aste hontan. Azpimarratzekoa Aitorrek (nahiz eta berak ez jokatu) taldean izan duen fedea eta gure entrenatzailearen ratxa ona. Bi-tik ... bi! Bestela ere ikusten da emaitza logikoagoak jartzen ari garela eta hortaz gehiago asmatzen ari garela. Aste hontako asmatzaileak:
Aitor Jimenez
Gorka (Mister)
Imanolen aita ( El que tuvo...)
Josuren aita (Cinturon negro)
Eta sailkapen nagusia:
2PUNTU: Gorkaren Ama, Iker Laskibar, Imanol , Gorka eta June.
PUNTU 1: Goiko, Iker Laskibarren aitona, Jokin, Jokinen ama, Ezeizaren aita, Beñaten ama, Iker Alkainen ama, Asier Pajaresen ama, Marian (Iker Laskibarren ama) Josuren aita, Imanolen aita, Aitor, Xabi Artano eta Aritzen familia osoa: bera, Ibon eta Josune!
Aitor Jimenez
Gorka (Mister)
Imanolen aita ( El que tuvo...)
Josuren aita (Cinturon negro)
Eta sailkapen nagusia:
2PUNTU: Gorkaren Ama, Iker Laskibar, Imanol , Gorka eta June.
PUNTU 1: Goiko, Iker Laskibarren aitona, Jokin, Jokinen ama, Ezeizaren aita, Beñaten ama, Iker Alkainen ama, Asier Pajaresen ama, Marian (Iker Laskibarren ama) Josuren aita, Imanolen aita, Aitor, Xabi Artano eta Aritzen familia osoa: bera, Ibon eta Josune!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

