30/4/09

Euskalduna 3 Pasajes 0

Denboraldia ondo amaitzeko benetan garrantzitsua zen atzokoan partidu ona egitea, ondo jokatu, gol aukerak sortu, golak sartu eta batez ere partidua irabaztea. Eta hori guztia egin zuten gure mutilek. Hasiera hasieratik talde hobea ginela erakutsi genien pasaitarrei, eta konbinaketa bikainak burutuz nahiz hegaletatik erraz sartuz iristen hasi ziren gol aukerak. Partiduaren klabeak hauek izan ziren: Zelai erdian teknikoki askoz hobeak izan eta hortaz baloia zentzuz mugitu eta kalitate handiko paseak eman, hegaletatik abiaduraz min egin eta presioa goi goitik hastea. Atzean arazorik ez genuen izan, esanguratsua, Manexek lehen zati osoan bi baloi ikutu zituela. Lehen gola Kevinen erdiraketa baten ostean Goikok kontrol bikaina eta ondo definitu zuen atezainaren aurrean. Eta bigarrena Igorrek Beñaten pase bat jaso eta gero, ondo kokatu zuen baloia postearen ondo ondoan. Beraz 2 - 0 atsedenaldira.

Bigarren zatiaren hasiera antzekoa izan zen eta bigarren minutuan, Goikok bakarkako jokaldi batean ostean, gol izugarri bat sartu zuen. 3-0 eta ordu erdi aurretik... baina beti dugu zerbait. Azken partidua izanda eta golak sartzeko aukera erraza zela ikusteak jokalariak itsutu zituen. Gol aukerak sortzen jarraitu genuen baina ez joko kolektiboaren bitartez, baizik eta bakarkako jokaldiekin, bakoitzak bere gola sartu nahi zuen eta horrelakoetan ohikoena inorrek golik ez sartzea da. Aldiz taldean jokatzen jarraitu izan bagenu agian 3 edo 4 gol gehiago sartuko genituzke. Baina ez gara gogorregiak izango kontu honekin, normala bait da gola sartu nahi izatea. Partidu berezia zen eta atzokoa.

Amaitu da denboraldia beraz, denboraldi bikaina gainera. Oso helburu altua jarri genuen hasieratik, igotzea alegia, ez dugu lortu baina berdin du anbizio horrek jokalari hobeak izaten lagundu bait gaitu, helburu txikiekin konformatzen ez garen talde bat osatu dugulako eta nahiz eta helburu nagusia ez lortu, beste zerbait eskuratu dugu: Euskaldunak Infantiletan inoiz izan duen talde onena izatea.

ZORIONAK EKIPO

Euskalduna 3 Pasajes 0 PUNTUAK

Bueno, aurtengo azken partidu ofiziala izan denez eta emaitza nahiz jokoa nahiko onak izan direnez gaurkoan puntu dexente "oparituko" ditugu, taldeak maila txukuna eman bait zuen.
Hala ere, lagunarteko partiduren bat jokatzen badugu, puntuak ematen jarraituko dugu beraz, hau oraindik ez dago amaitua!!!

3 PUNTU: Goiko (Zalantzarik gabe jokalari erabakigarriena izan zen. Igoera Fasean eman duen maila aurkariak beldurtzeko modukoa izan da.)

2 PUNTU: Igor (Gola sartzeaz gain pixkanaka zelai erdian jokatzen ikasten ari da, eta hori oso garrantzitsua izango da datorren urtean taldea goraka joan dadin)

2 PUNTU: Goros (Nahiz eta golik ez sartu, denboraldi bikaina burutu du, atzoko lehen zatian nahi izan zuen guztietan alde egin zion lateral pasaitarrari)

2 PUNTU: Mikel (Detalletxo batzuk kenduta benetan partidu ona jokatu du gure kapitainak. Kadeteetan bere maila onenera iritsiko da)

PUNTU1: Iker Alkain (Denboraldia izugarri maila onean amaitu du. Gaixotasunek, lesioek, etab pakean uzten badute oso maila ona emango du berak ere kadeteekin)

PUNTU 1: Aritz eta Imanol "Zipi eta Zape" (Urte osoan bezala oso seguru atzean. 24 gol jaso ditugu 26 partidutan, bien artean 9 gol alde... 2007ko Irailean entrenatzen hasi ginenean ez ziren inor baina gogor lan egiten, 2 urtetan taldeko onenak izaten amaitu dute. ZORIONAK)

Sailkapena:

15 PUNTU: Aritz Rodriguez
14 PUNTU: Dennis Torrecilla
13 PUNTU: Mikel Goikoetxea
13 PUNTU: Andoni Alonso
13 PUNTU: Mikel Ezeiza
12 PUNTU: Beñat Arizaga
12 PUNTU: Unai Gorostidi
11 PUNTU: Iker Laskibar
11 PUNTU: Mikel Rodriguez
10 PUNTU: Iker Alkain
9 PUNTU: Sergio Garcia
9 PUNTU: Imanol Igarategi
8 PUNTU: Igor Herrero
8 PUNTU: Jokin Letamendi
7 PUNTU: Josu San Martin
7 PUNTU: Jorge Hermoso
6 PUNTU: Kevin Fondon
3 PUNTU: Asier Pajares
3 PUNTU : Aitor Jimenez
2 PUNTU: Manex Iraola
2 PUNTU: Pablo Placencia

Esan bezala hau ez da oraindik amaitu, lagunartekoren bat jokatzen badugu puntuak banatuko ditugu. Ea nork eramaten duen saria!!!

Euskalduna 3 Pasajes 0 PORRA

Badugu txapelduna!!! Azken minutuko garaipen bat izan da baina berdinketa denboraldiko azken partiduarekin hautsi egin da, irabazlea nola ez... Gorka!!! Karibera bidaia!!!

Behin betiko sailkapen nagusia beraz:

4 PUNTU:Gorka

3 PUNTU:Josune eta June

2PUNTU: Goiko, Gorkaren Ama, Josuren aita, Aritz, Iker Laskibar, Imanol , Jokinen ama, Marian eta Xabi Artano

PUNTU 1: Iker Laskibarren aitona, Jokin, Jokinen aita, Ezeizaren aita, Beñat, Beñaten ama, Iker Alkain, Iker Alkainen ama, Asier Pajaresen ama, Asier Pajaresen arreba, Unai (Imanolen anaia), Imanolen aita, Imanolen ama, Aitor, Jorge, Josu, eta Ibon (Aritzen aita)

27/4/09

Ilintxa 0 - Euskalduna 2

Jokoan ezer ez dagoen partidu hauetan bi gauza gerta daitezke: Taldeak tentsiorik gabe zelaira irten eta partidu aspergarri bat ikustea edo nahiz eta jokoan ezer ez izan norberak barruan duen guztia eman eta kirolariak partiduak irabazteko duen motibazio hori ateratzea.
Bietatik apur bat izan genuen atzoko partiduan. Lehenengo zatia tentsio gutxikoa izan zen, eta nahiz eta lehen aukera guk izan, atezainak bikain gelditu zuen Igorren jaurtiketa, legazpiarrek izan zuten partidua kontrolpean. Esan bezala, lehen zatia ez zen ona izan gure aldetik, baina taldeak ez zuen harrisku larriegirik pasa bere atean. Urte osoko dinamika alegia, aurrera egitea kosta baina attzean sendo agertu den taldea izan bait gara ia partidu guztietan.
Bigarren zatia bestelakoa izan zen. Baloia eskuratu, eta beste txispa batekin jokatu zuen taldeak. Lehen gola bereheala iritsi zen 2.minutuan talde jokaldi ikusgarri baten ondorioz. Sergiok baloia lapurtu, Iker Alkaini eman hegalera irekiz, honek Beñati pasa eta aurrelairak Goikori ederki utzi zion abiaduraz atzelariei alde egiteko eta Ezeizari benetan pase on bat eman eta gero, gure kañonerok legazpiarren atea txikitu zuen. Markagailua alde zutela, urdinek ereosoago jokatu eta baloia ondo mugituz gol aukerak behin eta berriz sortu zituen. Horrela, ondo eramandako kontraeraso batean, Iker Laskibarrek baloia hegalez aldatu eta Gorosek Ezeizari baloi apropos bat utzi eta gero... 0 eta 2.
Ondorioz taldeak lan on bat egin zuela esan daiteke batez ere kontutan harturik 6 taldekide falta zirela eta urte bat gutxiagoko 5 jokalarik partidu osoa jokatu zutela. Zorionak beraz egindako partiduagatik.
Asteazken hontan denboraldiko azken partidua jokatuko dugu Allurralden, ea partidua ikustera jende asko animatzen den eta joko onarekin eta gol askorekin bukatzen dugun!!

Ilintxa 0 - Euskalduna 2 PUNTUAK

Bigarren zati bikainari bakarrik errreparatuz gero, maila handia eman duten 3 jokalari nabarmendu dira: Asko pentsatu eta gero, bakoitzari hiruna puntu ematea erabaki dugu. Beraz:

3 PUNTU Beñat : Atsedenaldian sartu eta bigarren zati bikain bat jokatu du, aurrelariak egin behar duen lana benetan ondo beteaz. Golaren saria bakarrik falta izan zaio.
3 PUNTU Sergio: Bigarren zatian izaugarrizko erakustaldia eman du, baloi asko lapurtu, ondo mugitu, taldea gorantz eraman... Partidua ikusi duen baten batek asko ikasiko zuen.
3 PUNTU Ezeiza: Aspaldiko partez izan bada ere, bi kañonazo eta partidua erabaki egin du. Honetaz gain, erakustaldi fisiko bat eman du zelai erdian.

Sailkapena:

14 PUNTU: Dennis Torrecilla
14 PUNTU: Aritz Rodriguez
13 PUNTU: Andoni Alonso
13 PUNTU: Mikel Ezeiza
12 PUNTU: Beñat Arizaga
11 PUNTU: Iker Laskibar
10 PUNTU: Unai Gorostidi
10 PUNTU: Mikel Goikoetxea
9 PUNTU: Sergio Garcia
9 PUNTU: Mikel Rodriguez
9 PUNTU: Iker Alkain
8 PUNTU: Jokin Letamendi
8 PUNTU: Imanol Igarategi
7 PUNTU: Josu San Martin
7 PUNTU: Jorge Hermoso
6 PUNTU: Kevin Fondon
6 PUNTU: Igor Herrero
3 PUNTU: Asier Pajares
3 PUNTU : Aitor Jimenez
2 PUNTU: Manex Iraola
2 PUNTU: Pablo Placencia

Ilintxa 0 - Esukalduna 2 PORRA

Aste hontan emaitza asmatzea erreza izan da eta horregatik asmatzaile dexente egon da. Hori ondo dago, horrela, azken partidurako sailkapena gori gorian egongo bait da!!

Asmatzaileak: Xabi, Beñat, Imanolen ama, Josune eta June (Aritzen ama eta arreba),

Beraz sailkapena:

3 PUNTU: Gorka, Josune eta June
2PUNTU: Goiko, Gorkaren Ama, Josuren aita, Iker Laskibar, Imanol , Jokinen ama, Marian eta Xabi Artano
PUNTU 1: Iker Laskibarren aitona, Jokin, Jokinen aita, Ezeizaren aita, Beñat, Beñaten ama, Iker Alkain, Iker Alkainen ama, Asier Pajaresen ama, Asier Pajaresen arreba, Unai (Imanolen anaia), Imanolen aita, Imanolen ama, Aitor, Jorge, Josu, Aritz eta Ibon

Astezkenean dugu Igoera Faseko azken partidua eta beraz, azken porra: Jarri hemen zuen emaitzak eta ea zenek irabatzen duen!!!

22/4/09

ILINTXA - EUSKALDUNA

Bi partidu falta direnean denboraldia amaitzeko eta Aste Santuko oporrak pasa eta gero berriz ere lehiekatara bueltatzen gara igande honetan apirilak 26, goizeko 11,30etan Legazpiko Ilintxa taldearen aurka, Bikuña futbol zelaiean.

Aukera polita izan daiteke berriz ere garaipenen bidera bueltatzeko eta azken partiduan gertatu zen emaitza txarraz ahaztutzeko.

Aurreko asteetan hitzegin bezala taldeak denboraldi bikaina egiten ari da, eta denboraldia borobiltzeko garrantzitsua izango litzateke falta bi diren partiduak irabaztea.

Animo mutilak azken txanpan sartuak gaude eta!!!!!!!!!!!!

Porran ere berdintasun handia dago eta oraindik ez dago irabazlerik. Ea nork asmatzen duen aste hontakoa

16/4/09

Euskalduna 1 - Oiartzun 1 PUNTUAK

Kostata baina hemen daude partiduko puntuak:

3 PUNTU: Iker Alkain (Jokatutako minutu guztietan zehar maila on bat mantendu zuen bakarra bera izan zen)

2 PUNTU: Jorge (Lan asko izateaz gain, kontraeraso bikainak atera zituen eskuz egindako sakeekin)

PUNTU 1: Imanol (Lan asko atzekaldean, eta ia partidu osoan zehar maila ona erakutsi zuen)

Sailkapena:

14 PUNTU: Dennis Torrecilla
14 PUNTU: Aritz Rodriguez
13 PUNTU: Andoni Alonso
11 PUNTU: Iker Laskibar
10 PUNTU: Unai Gorostidi
10 PUNTU: Mikel Goikoetxea
10 PUNTU: Mikel Ezeiza
9 PUNTU: Mikel Rodriguez
9 PUNTU: Beñat Arizaga
9 PUNTU: Iker Alkain
8 PUNTU: Jokin Letamendi
8 PUNTU: Imanol Igarategi
7 PUNTU: Josu San Martin
7 PUNTU: Jorge Hermoso
6 PUNTU: Sergio Garcia
6 PUNTU: Kevin Fondon
6 PUNTU: Igor Herrero
3 PUNTU: Asier Pajares
3 PUNTU : Aitor Jimenez
2 PUNTU: Manex Iraola

Bestalde, porran Josuk bakarrik asmatu zuenez, horrela geratzen zaigu:

3 PUNTU: Gorka
2PUNTU: Goiko, Aritzen ama (Josune) Gorkaren Ama, Josuren aita, Iker Laskibar, Imanol , Jokinen ama, Marian eta June.
PUNTU 1: Iker Laskibarren aitona, Jokin, Jokinen aita, Ezeizaren aita, Beñaten ama, Iker Alkain, Iker Alkainen ama, Asier Pajaresen ama, Asier Pajaresen arreba, Unai (Imanolen anaia), Imanolen aita, Aitor, Xabi Artano, Jorge, Josu, Aritz eta Ibon

1/4/09

Euskalduna - Oiartzun



Hiru partidu falta dira denboraldia amaitzeko eta Aste Santua baino lehen jokatuko den azken partidua Oiartzunen aurka gure zelaian, larunbatean, goizeko 11:30tan. Han gertatu zena egun txar bat besterik ez zela izan erakutsi beharko dugu, 3 puntuak lortu eta hirugarren postua eskuratu!!!

Bestalde, askok galdetu duzue porraren irabazleak zein sari eskuratuko duen. Dagoeneko badugu saria: Kariberako bidai bat 15 egunetarako, gastu guztiak ordainduak!! Beraz animatu azken emaitzak jartzen eta ea nork irabazten duen!!!