30/10/09
Euskalduna Vs Ostadar
Partidua BERTAN BEHERA geratu da Ostadarreko jokalari asko gripeak jota daudelako
29/10/09
Sanse 4 Euskalduna 0 PUNTUAK
3 PUNTU: Markel (Lan asko izan genuen atzekaldean eta berak bikain konpondu zituen uneoro sortzen ziren arazoak. Egunetik egunera izugarri hobetzen ari da)
2 PUNTU: Eneko (Goletan ezin izan zuen ezer egin eta gainera segurtasuna eman zion taldeari)
PUNTU 1: Ipintza (Berdinketa izan zitekeen jaurtiketa zoragarri bat egin zuen, baina langara joan zen)

21/10/09
SANSE Vs EUSKALDUNA
Ez da broma. Larunbat honetan goizeko 9tan jokatuko da partidua Felix Garin futbol zelaian. Futbol zelai hau Grosen dago, Ategorrietara bidean kurba egiten duen puntuan. Ordua aitzakitzat hartu gabe, dena eman eta nahikoa esna joan beharko dugu partidu txukun bat egin ahal izateko. Hala ere a zer nolako ordua Infantilen Ohorezko mailako partidu bat jokatzeko.Animo porrarekin, Xabi fuerte hasi zaigu eta aurtengoan
19/10/09
Euskalduna 3 Tolosa 1
"Ez dira gehiago, eman ezazue bakoitzak barruan duen %105". Hori izan zen atsedenaldian emandako aholkurik aipagarriena. Esan eta egin, 3 minututan emaitza alde genuen.
Partidua zaila izango zela bagenekien aldez aurretik, urteko zailenetakoa segururenik, baina gure jokalariek erakutsitako motibazioa eta kontzentrazioa apartak izan ziren. Lehenengo zatia oso parekatua izan zen, baloia bi areatara iristen zelarik baina bi aukera garbienak Tolosako aurrelariak izan zituen. Gureak defentsan sendo ari ziren eta zirrikiturik ez zuten uzten baina baloia berreskuratzean azkarregi iritsi nahi zuten areara eta zuzenegi jokatuz erreztasunak eman zizkien atzelariei. Talde ona da oso Tolosakoa, horregatik, lehen zatia amaitzear zela, gure atzekaldeko koordinazio akats txiki bat nahikoa izan zuten jokaldi on bat egin eta taldea aurretik jartzeko. 0-1 atsedenaldira.
Hortik aurrera esandakoa; bigarren zatia beste bizitasun batekin hasi zuten gure mutilek eta lehen minutuan Sergiok falta bat atera, Iñigok atzera buruz jo eta Ezeizak ezkerrez baloia birrindu zuen bolea bikain batekin, dale cañonero! Hori gutxi balitz, 3.minutuan kontraeraso on batean Ezeizak Iñakiri sakonean eman eta honek ez zuen barkatu laguntza pixkat izan bazuen ere. Hortik aurrera lehia asko egon zen, intentsitate haundiz persionatuz eta noizean behin konbinaketa on batzuk ere ikusi ziren. Ondorioz Tolosakoek aukerarik ez zuten sortu baloia jokoan zegoenean eta faltak baliatu zituzten arriskua sortzeko. Horietako bat barrura zihoala zirudien baina Oierrek bikain atera zuen behatz puntekin.
Amaiera aldean gure taldeak izan zituen aukera onenak, horietako batean Sergiok baloia areatik metro batzutara hartu eta 3-1ekoa jarri zuen jaurtiketa sinestezin batekin. Horrela bukatu zen partidua, baten batek inoiz ahaztuko ez duena suposatzen zuenagatik.
Oso ondo dena, bai, baina orain aurrera begiratu behar da, lanean jarraitu eta asteartean entrenamenduei berriro ekin, datorren asteko aurkaria oraindik ere zailagoa izango bait da.
Partiduko hamaikakoa:
Oier, Aitor (Christian min.60), Ander, Markel, Goros (Arregi 65.min), Sergio (kap.), Ezeiza, Igor (Iñaki 35.min) Goiko, Ipintza (Jabi 50.min) eta Iñigo (Beñat 50.min)

Euskalduna 3 Tolosa 1 PUNTUAK
Partidu bikaina jokatu ostean denei 3 puntu emateaz hitz egin zen, hala ere horrelako partidu gehiago egongo direlakoan, beti bezala banatuko ditugu. Dena den, jakin dezazuela guztiok merezi dituzuela puntuak aste hontan:
3 PUNTU: Goros (Lateral bezala ez dago ohituta baina izugarrizko partidua jokatu zuen, atzean seguru eta aurrera ere jo zuen zenbaitetan. Detalle tekniko ikusgarriak ere utzi zituen)
2 PUNTU: Oier (Golean ezin izan zuen ezer egin. Beste jokaldi guztietan segurtasun handiz aritu zen, eta geldiketa ezinezko bat ere egin zuen partidua 2-1 zihoanean)
PUNTU 1: Aitor (Pixkanaka pixakanaka martxa hartzen ari da lehiaketari, larunbatean akatsik ez zuen egin eta erraz jokatu zituen baloiak)

15/10/09
EUSKALDUNA Vs TOLOSA
Maila berrira igotzeak, aurrean Gipuzkoako talde onenak izatea suposatzen du. Orain arte partidu lehiatuak izan baditugu ere, orain datozen biak benetan gogorrak izango dira. Horietako lehena Tolosa da, Andoainen izango da partidua eguerdiko 12:30tan eta jokalari bakoitzak duen 100% eman beharko du partidua aurrera ateratzeko. Animo ba, gogor lan egin dezagun geratzen diren bi entrenamenduetan partidu on bat egin ahal izateko!
Bestalde, Porrako emaitzak hemen jarri behar dira, eta partidua hasi baino lehen noski, bestela ez du balioko.

14/10/09
Urola 1 - Euskalduna 3 PUNTUAK
Denboraz gaizki gabiltza eta horregatik ez gara kronikarik egiten ari, hala ere, ahal bezain laister itzuliko gara lehengora. Hona aste hontako puntuak:
3 PUNTU: Ander Arratibel (Partidua guk dominatu bagenuen ere, Urolakoak zelai erditik pasatzeko asmoa erakusten zutenean hor zeuden gure atzelariak baloia berreskuratu eta erdilariei erraz emateko)
2 PUNTU: Igor (Zelai erdiari erritmoa eman zion eta pase onak sartu zituen sakonean)
PUNTU 1: Pistolero Pajares eta Ipi Deabru txikia (gol on bat bakoitzarentzat)
Eta porran asmatzaile bakarra: Xabi (ohiturari jarraituz, entrenatzaileok dugu punteria hoberena)

7/10/09
UROLA Vs EUSKALDUNA
Ligak aurrera jarraitzen du eta gure taldeak aukera ezin hobea izango du aste honetan azken partiduko emaitza kasualitatea besterik izan ez zela erakusteko. Hirugarren partidua Zumarragan izango da Urolaren aurka 11:00tan Argixao futbol zelaian, eta gure mutilak etxetik kanpo daramaten dinamika ona jarraitzeko asmoz irtengo dira zelaira. Orain arte, partidu guztiak kontutan izanda, etxetik kanpo 3 garaipen (Ostadar, Urnieta eta Ordizia) eta berdinketa bat (Herrerako Sporting) eskuratu ditu. Ea gure taldearen beste progresio txiki bat ikusten dugun!
Porran asmatzea zaila gertatzen ari da aurtengoan, ea punteria hori!!

Euskalduna 0 Beasain 2 PUNTUAK
Pasa den asteburuko emaitza oso ona izan ez bazen ere gauza positiboak ikusi izan ahal ziren, taldearen defentsa jokoa, presioa, kolokazioa...
Gure ustez zelai erdiak lan ona egin zuen eta hori da saritu duguna:
3 PUNTU: Unzalu (Izugarri baloi piloa berreskuratzeaz gain, gero erraz eta ondo jokatu zituen. Eta hori izan ohi da askotan zailena)
2 PUNTU: Sergio (Askoz hobeto jokatu badezake ere, zelai erdian jokalari garrantzitsua izan zen taldearentzat. Jaurtiketa arriskutsu batzu ere egin zituen)
PUNTU 1: Ezeiza (Partiduan sartzea kostatu zitzaion baina amaieran esnatu eta gol aukera asko sortu zituen. Hala ere, ezin dira beti bi gol sartu)

Suscribirse a:
Entradas (Atom)