28/12/09

Eguberri on!!

Gabonetan murgilduta gaude bete betean eta hemendik ere denoi eguberri zoriontsuak opa nahi dizkizuegu. Egun hauetan familiarekin egon, asko jan eta opariak jasoko ditugu. Eta gure taldera ere Papa Noel jator hau etorri da, opari hauek utzi dituelarik:

Enekorentzat: Pipermin pixkat, bizitasuna hartzeko
Jon Arregiri: McDonalds-eko Big Mac horietako bat, gorputz horretan kaloriak barra barra sartzeko
Jabi: Erloju bat, entrenatzera garaiz iristeko
Sergio: Txiribitonen zapatak, beste guztiak txiki geratzen zaizkio eta.
Markel: Gimnasioetako makina bat. Pektoralak lantzeko
Unzalu: Etxetik gehiago pasatzen den hirugarren anai bat
Goros: Gol bat, mesedez, gol bat asko eskatzea ez bada ere!
Igor: Ganorazko neskalagun bat
Iñigo: Koltxoi bat, mantarekin batera bankilloan eroso egon eta lo kuluxka bat botatzeko
Ezeiza: Txubaskero bat, besteena pakean uzteko
Ipintza: Muelle batzuk, gorago iristeko
Oier: Eskailera bat, baloi altuetara iristeko
Beñat: 10 litroko txanpu bote bat, dutxetan haspertu ez dadin
Aitor: Agenda bat, esaten dizkiogun gauzak ez ahazteko
Ander: Txiste liburu bat, barre egiteari ez uzteko
Goiko: Gurpilak dituen motxila horietako bat, daukanak gehiegi pisatzen du eta
Arruti: Bastoi bat, lurrera hainbeste erori ez dadin
Iñaki: Belarritako berri bat, Drenthek galdu zuena adibidez
Christian: Un dizionario castellano-vascuenze

Xabi Artano: Tokatuko den loteria zenbaki bat, hainbeste lan egin ez dezan
Iker Martin: La décima en el Bernabeu
eta Gorkarentzat beste neskalagun bat, baina Igorrena baino hobea mesedez!!!
Eguberrion zoriontsuak denoi eta urte berri on!!!!

15/12/09

Galdakaoko Txapelketa

Aurten ere, bigarren urtez jarraian eta aurreko urtean emandako irudi onari esker Galdakaoko Txapelketara gonbidatu gaituzte. Txapelketa hau Abenduak 28, 29 eta 30ean jokatuko da (batez ere 28an) baina txapelketara joan baino lehen direktibak gurasoekin bilera bat egin nahi du guztia ondo zehazteko.

Bileraren behin behineko eguna eta ordua datorren asteartea Abenduak 22 arratsaldeko 19:00tan Kultur etxean izan daiteke. Baina konfirmatzeko, zuen gurasoak (aita edo ama) joan daitezkeen jakin beharko genuke.

Beraz hemen jarri, joan daitezkeen ala ez. Baina jarri lehen bait lehen.

Eskerrik asko!!

12/12/09

Euskalduna 7 Behobia 1 PUNTUAK

Betikoa, partidu on bat jokatu eta gero hautagai asko daude puntuak eramateko. Espero dugu horrelako partidu gehiago egotea puntuak denon artean banatzeko. Gaurkoan:

3 PUNTU: Beñat (Aurrelari batetzat oso garrantzitsua da golak sartzea eta berak gaur bi egin ditu 20 minututan. Ez dago batere gaizki)

2 PUNTU: Ezeiza (Lehenengo bi golen paseak eman ditu eta hurrengo biak berak sartu ditu, horietako bat zoragarria. Zelai erdian nagusitasuna erakutsi du eta dena eman du amaiera arte)

PUNTU 1: Igor (Agian ez da ikusi egin duen lana baina baloi asko berreskuratu ditu eta hori asko eskertu du taldeak. Horregatik ez da gehiegitan areara iritsi. Taldeko lana egin du eta hori ere baloratu behar da)

11/12/09

Euskalduna 1 Tolosa 5

Zigor gogorra atzo arratsaldean jasotakoa, batez ere bi ateetan izan ziren aukerak kontutan hartuta. Bi taldeek aukera kopuru antzekoak izan geniten baina, berriro ere, atzean erakutsitako biguntasunak gol asko jaso arazi zizkigun. Opari asko egiten ditu taldeak eta batzuetan gauzak ondo irteten badira ere, Tolosa bezalako talde batek ez ditu horrelakoak barkatzen. Hori gutxi balitz estrategia jokaldiak hobetu beharrean, geroz eta okerrago defenditzen ditugu. Ondorioz, bost gol kontran, defentsan taldeak urte osoan egin duen partidu txarrenean. Alde positiboa, bigarren zatian sartu diren jokalariek taldeari eman dioten txispa.

Hauek dira atzoko puntuak:

3 Jabi (Aurrelari bezala jokatuz, partidua erreboluzionatu du eta gol bat sartu du)

2 Iñigo (Mugimendu onak egin ditu erasoan, ez du zorterik izan hala ere gola sartzerako orduan)

Puntu 1 Iñaki (Sasoi onean dago, inoiz baino azkarrago eta min asko egiten du aurrean nahiz hegalean)

Baina orain partidu hau lehen bait lehen ahaztu eta biharkorako zentratu beharko gara, helburu bezala, golik ez jasotzea- Eta taldeak goraka egingo du horrela.

Berandu gabiltzanez, Behobiaren partidurako PORRA hemen jarriko dugu.

Ez ahaztu larunbatean dela goizeko 11tan

10/12/09

Euskalduna Vs Tolosa

Partido zail bezain interesgarria gaur arratsaldeko 6:30tan jokatuko dena Allurraldeko kiroldegian. Haizeagatik geratu behar izan zen partidua da gaurkoan jokatuko dena eta bertan Tolosa izango dugu aurkari. Igandeko emaitz eta joko positiboarekin konfidantzaz beterik, gure taldeak gogor ekin beharko dio puntuak etxean gera daitezen. Eta ez ahaztu... %105!

7/12/09

Añorga 3 Euskalduna 4

Partidu zirraragarria atzo goizean ikusi ahal izan genuena, gol ugarikoa eta emozio handikoa lehen minututik azkeneraino. Maldan gora jarri zitzaigun partidua berehala, berriro ere, lehen minutuan korner baten ondorioz lehen gola jaso bait genuen. Hala ere, taldeak ohi duen bezala, ez zuen burua makurtu eta bost minutu pasa baino lehenago Goikok berdinketa jarri zuen markagailuan Ezeizaren pase diagonal on bat jaso eta gero. Hain da zelai txikia Añorgakoa ezer gutxi eginda area ingurura gerturatzen direla talde guztiak, eta estrategia jokaldiak (kornerrak, alboko sakeak...) oso garrantzitsuak direla. Eta hala, partiduko bigarren kornerrean Añorgak bigarren gola sartu zuen, falta argia eginez baina. Baina geuk ere gure landutako faltak ditugu eta horietako batean Igorrek bigarren postean baloia sareetara bidali zuen. Partiduko 16. minutua zen, pentsa. Norgehiagoka lasaitu egin zen baina denok atsedenaldian pentsatzen ari ginenean Añorgak hirugarren gola sartu zuen area kanpotik sekulako ezkerkada eskuadran jarriaz.

Bigarren zatia askoz hobeto hasi zuen gure taldeak, presio gogorragoa eginez eta indartsuago jokatuz, hartara, Añorgak ez zuen atera jaurtiketa bat ere bota, eta hori meritu handikoa da. Partidua aurrera zihoan eta nahiz eta gureak nagusi izan jokoan ez zuten ate aurrean asmatzen. Hamar minutu falta ziren Unzaluk baloi bat lapurtu eta Goiko atezainaren aurrean bakarrik utzi zuenean, honek ez zuen barkatu. Orduan hasi ziren añorgakoak presaka golaren bila aurreko 25 minutak denbora galtzen pasa eta gero. Hori gutxi balitz, entrenatzaileak bere aurrelariari arean baloia hartu eta kontaktua somatzerakoan botatzeko esan zion, lotsagarria. Baina, 36.minutuan, justizia egiteko, Sergiok baloia hartu, sakonean Goikori eman eta honek partidua erabaki zuen; 3-4 grande Goiko!!

Jokalari hauek parte hartu zuten partidu epiko honetan:
Eneko, Christian (Arregi 60.min), Goros (Arruti 65.min), Markel, Ander (Aitor 35.min), Sergio (kap.), Ezeiza, Igor (Unzalu 45.min) Goiko, Ipintza (Jabi 50.min) eta Iñigo (Iñaki 45. min)

P.D.: Eskerrik beroenak Iker Laski, Marian, Jorge eta bere aitari animatzera joateagatik. Detalle polita izan zuten, beste batzuek ikasi zezaketen...

Eta orain sekzio berria: Hemen partiduan izan ditugun alderdi positibo nahiz negatiboak azalduko ditugu:
+ Faltak defenditzen oso ondo ikasi du taldeak.
+ Zelai hortan 3 puntuak talde gutxik aterako dituzte
+ Bigarren zatian sartu ziren jokalari guztiek taldearen maila hobetu zuten
+ Azken 4 partidutan 13 gol sartu ditu taldeak
+ Horietako 6 Goikok, a ze ratxa!

- Kornerrak hobeto defenditu behar ditugu
- Hasieratik hasi behar zuen taldeak bigarren zatiko izpirituarekin jokatzen
- Noiz amaituko da partidu bat golik jaso gabe?

6/12/09

Añorga 3 Euskalduna 4 PUNTUAK

Gaur puntuak emateko aitzaki asko genituen: Igorren gola, Enekoren geldiketa ezinezko bat, Unzaluk zelai erdiari eman dion sendotasuna, Arrutiren debuta, Jabi extremo bezala ere ondo... baina hauek aukeratu ditugu:

4 PUNTU: Goiko (Hitzak soberan daude, hiru gol eta horietako bat azken segunduan. Hiru puntu + propina)

3 PUNTU: Ezeiza (Zelai erdian indar erakustaldia emateaz gain lehen bi golen paseak eman ditu. Ez du zorterik izan urrutiko jaurtiketetan)

2 PUNTU: Iñaki (Bere abiadurarekin izugarrizko arazoak sortu ditu añorgako atzelariengan)

PUNTU 1: Christian (Atzean ondo eta erasoan ere ausartu da. Penalti argi bat egin diote baina epaileak ez du adierazi)

3/12/09

Añorga Vs Euskalduna

Igandean eguerdiko 12tan izango da kopako hirugarren (guretzat bigarren) partidua. Berriro ere etxetik kanpo jokatzea tokatzen zaigu, oraingoan Añorgako Rezola futbol zelai txikian. Ea taldea zelaiaren neurrietara behar bezala egokitzen den eta puntuak pilatzen hasten den!