29/1/09

Lazkao - Euskalduna


Larunbat honetan eguerdiko 12tan Igoera Faseko laugarren partidua jokatuko dugu Lazkaon. Joan den asteko partidu bikain eta garaipenaren ondoren, taldea maila horri eusteko lanean ari da gogor eta ziur barruan duten guztia emango dutela zelai zail horretan emaitza positibo bat ekartzeko Andoain aldera.

PORRAn gero eta asmatzaile gehiago dago, eta sailkapenaren buruan zuetako lau zaudete. Ea apostu hoiek!

Hemendik ere animo mezu bat bidali nahi diogu Asier Pajaresi, golpe bat jaso eta gero min hartu duelako eskuko behatz batean eta bi aste pasa beharko ditu futbolean jolastu gabe. Animo Asier bi aste azkar pasatzen dira eta!!!

25/1/09

Euskalduna 2 Aloña Mendi 0

Igoera faseko lehen bi partidutan emaitza onik atera gabe geratu izanak garaipena lortzeko beharra sortu du baina horrek jokalariak beldurtu beharrean, gureak hazi egin ditu eta benetan partidu serioa jokatu dute gaurkoan.

Aloña Mendikoak ere talde sendoa dira eta batez ere bigarren zatiaren hasieran erakutsi dute, oso joko ona eginez. Baina lehen zatia guztiz urdinena izan da joko ona eginez, atzean serio eta gogor jokatuz eta gol aukerak sortuz. Horietako bi Igorrek izan ditu bat zutoinera bota eta bestea barrura zihoanean aurkari batek ateko marran bertan atera duena. Horietaz gain, Aritzen burukada bat eta Goikoren barnekaldi bat eskubitik izan dira aukera aipagarrienak.

Esan bezala, bigarren zatiaren hasieran Aloña Mendik baloia hartu eta nahiz eta aukera garbiegirik ez izan gure arean sartuta eduki gaituzte. Baina 15 minutu besterik ez dira izan eta hortik aurrera, baloia eskuratu eta berriz aukera garbiak sortzen hasi gara, Dennisen falta bat eta Aritzen burukada bat langara joan dira. Baina garrantzitsuena zelai erdian egon den nagusitasuna izan da. Bai Sergiok eta baita Goikok euren nagusitasuna erakutsi dute bata teknikoki eta bestea fisikoki. Bikain biok. Taldea ondo ari zen baina golik ez zen iristen, orduan iritsi da Dennis eta bi falta barrura bota ditu, partidua erabakiz. Hori daukate bera bezalako jokalariek, nahiz eta partidu bikainik jokatu ez taldeari 3 puntuak emateko kapaz direnak.

Partiduko protagonistak hauek izan dira:

Manex, Iker Alkain (Aitor 65.min), Aritz, Imanol, Iker Laskibar (Kevin 50.min), Mikel (kap) (Goros 50.min), Sergio, Ezeiza, Goiko, Dennis (Asier 65.min) eta Igor (Beñat 35.min)

Datorren astean Lazkaon dugu beste partidu zail bat. Ea garaipena lortzen dugun, baina garrantzitsuena, ea astean zehar lan dinamika on honekin jarraitzen dugun.

Euskalduna 2 Aloña Mendi 0 PUNTUAK


Aste hontan ere askok merezi izan dituzue puntuak baina beti bezala 3 aukeratu behar izan ditugu. Hauek izan dira, gure ustez, partidu finena burutu dutenak
PUNTU 1: Iker Alkain (Urteko bere lehen puntua, benetan merezitakoa izan da)

2PUNTU: Sergio (Egin duen partidua ez da kasualitatea izan, bikain ari bait da lanean)

3 PUNTU: Goiko ( Aloña Mendiko entrenatzaileak gure taldeko jokalari onena 16a dela esan du, zerbaitegatik izango da)

Sailkapen nagusia:

14 PUNTU: Dennis Torrecilla
12 PUNTU: Aritz Rodriguez
8 PUNTU: Iker Laskibar
7 PUNTU: Unai Gorostidi
7 PUNTU: Mikel Goikoetxea
6 PUNTU: Sergio Garcia
6 PUNTU: Mikel Rodriguez
6 PUNTU: Igor Herrero
6 PUNTU: Josu San Martin
5 PUNTU: Andoni Alonso
5 PUNTU: Jokin Letamendi
5 PUNTU: Mikel Ezeiza
5 PUNTU: Beñat Arizaga
3 PUNTU: Asier Pajares
3 PUNTU: Kevin Fondon
3 PUNTU: Imanol Igarategi
2 PUNTU: Jorge Hermoso
2 PUNTU: Manex Iraola
PUNTU 1: Pablo Placencia
PUNTU 1: Iker Alkain

Euskalduna 2 Aloña Mendi 0 PORRA

Aste hontan gutxik parte hartu duzue porran eta agian horregatik bi asmatzaile bakarrik egon dira. Gorka eta Imanol. Ea datorren astean jende gehiago animatzen den!

Sailkapen nagusia horrela dago:
2PUNTU: Gorkaren Ama, Iker Laskibar, Imanol eta June
PUNTU 1:Goiko,Iker Laskibarren aitona, Gorka, Jokin, Jokinen ama, Aritz, Ibon (Aritzen aita), Josune (Aritzen ama), Ezeizaren aita, Beñaten ama, Iker Alkainen ama, Asier Pajaresen ama Marian (Iker Laskibarren ama) eta Xabi Artano

23/1/09

EUSKALDUNA - ALOÑA MENDI Igandea 11:30tan

Igoera faseko hirugarren partidua hemen da. Aurreko asteko partidua ahaztu eta 3 puntuak Andoainen geratzeko barruan daukagun guztia eman beharko dugu!

Eta ea porran punteria hobea duzuen!

18/1/09

ORIOKO 1 EUSKALDUNA 0

Pentsatzekoa zen bezala benetan partidu zaila genuen aste hontan. Orioko taldeak aurten dagoeneko 92 gol sartu ditu eta jokatutako partidu guztiak irabazi egin ditu bi ezik; beraien zelaian gainera, gure aurka jokatu arte partidu guztietan 4 gol edo gehiago sartu dtuztelako. Horregatik gure taldeak dena eman behar zuela argi zegoen, emaitza on bat eskuratzeko. Eta taldeak dena eman zuen nahiz eta partidua galdu eta gol aukera gutxi sortu.

Tentsio haundiko partidua izan zen, leia asko eta joko gutxikoa eta horrelakoetan gertatzen den bezala detaile batek erabaki zuen partidua; detaile batek eta kontzentrazio akats batek, gehitu beharko genuke. Ez bait da posible gure taldeak zelai erditik aterata 30 segundutan gol bat jasotzea, eta ez da lehen aldia aurten. Beraz hortaz pentsatu beharko genuke.

Hortik aurrera, baloi jabetza bi taldeek bazuten ere lehen zati osoan ez ginen gure zelaitik irteteko kapaz izan. Eta Dennisek falta batean gol aukera bakarra izan bazuen ere honek lekutara bidali zuen.

Bigarren zatian nahiz eta beraiek gehiago zirela uneoro erakutsi, guk susto batzuk eman genizkien eta beraien zelaian gehixeago barneratu ginen. Lan hortan aipagarriak izan ziren aldaketek taldeari eman zioten txispa. Batez ere Goikok extremo lanetan eta Josuk aurrean eman zioten abiadura. Sergiok taldeari eman zion baloi jabetza ere esanguratsua izan zen. Baloratzeko modukoak dira bera bezalako jokalariak, gutxi jolastu baina entrenamenduetan dena eman eta kexatu gabe gogor ari dena lanean.

Azkenean 1-0, taldearen itxura ona izan bazen ere ez zen nahikoa izan talde sendo honi irabazteko.

Manex, Andoni (Aitor 60.min), Aritz, Imanol, Kevin (Asier 60.min), Mikel (kap.) (Sergio 50.min), Dennis, Ezeiza (Jokin 65.min), Iker Alkain (Goiko 40.min), Iker Laskibar eta Beñat (Josu 45.min)

Datorren igandean Aloña Mendi izango dugu aurkari, beste partidu gogor bat (Igoera fasekoak gogorrak dira denak) eta taldeak egiten dakiena erakutsiko du, ziur nago, gure mutilak entrenamenduetan ematen ari diren maila benetan altua delako eta hain ondo lan egiten duten taldeek azkenean saria jasotzen bait dute.

Orioko - Euskalduna PUNTUAK


Partidu zail honetan jokalari guztiek egindako lanagatik denei puntu bana ematekotan egon gara, baina azkenean beti bezala emango ditugu. Hauek dira aste hontako puntuak:

3 PUNTU: Goiko
2 PUNTU: Josu
PUNTU 1: Manex

Eta sailkapen nagusia:
14 PUNTU: Dennis Torrecilla
12 PUNTU: Aritz Rodriguez
8 PUNTU: Iker Laskibar
7 PUNTU: Unai Gorostidi
6 PUNTU: Mikel Rodriguez
6 PUNTU: Igor Herrero
6 PUNTU: Josu San Martin
5 PUNTU: Andoni Alonso
5 PUNTU: Jokin Letamendi
5 PUNTU: Mikel Ezeiza
5 PUNTU: Beñat Arizaga
4 PUNTU: Sergio Garcia
4 PUNTU: Mikel Goikoetxea
3 PUNTU: Asier Pajares
3 PUNTU: Kevin Fondon
3 PUNTU: Imanol Igarategi
2 PUNTU: Jorge Hermoso
2 PUNTU: Manex Iraola
PUNTU 1: Pablo Placencia

14/1/09

Orioko - Euskalduna

Igoera Faseko bigarren partidua Orion jokatuko da larunbat hontan arratsaldeko 16:00tan. Taldea izugarrizko gogoz dago joan den larunbatekoa egun txar bat besterik izan ez zela erakusteko. Baina partidu hau benetan gogorra izango da, beraz, denok dena eman beharko dugu!!
Jarri hemen zuen porrako emaitzak

11/1/09

Euskalduna 1 Intxaurrondo 1

Igoera faseko lehen partidua genuen atzo, denbora asko generaman une hau itxaroten, baina auskalo zein arrazoirengatik taldeak ez zuen bere maila eman, ezta gutxiago ere. Nahiz eta partidua dominatzen hasi eta baloiaren jabe izan, aukera gutxi sortu ditu taldeak partidu hasieran batez ere zelai erdiak ez duelako batere partidu ona jokatu, baloia zuenari laguntza gutxi emanez, eta taldeak baloia ez zuenean presio ahula eginez eta hanka beldurrez sartuz, hortan donostiarrek lezio bat eman digute, askoz kasta gehiago erakutsiz. Horrela 15.minutuan zelai erdian baloi bat galdu ostean Intxaurrondokoek aurre hartu dute markagailua. Lehenengo zati benetan txar bat egin eta gero atsedenaldira partidua maldan gora zegoela joan gara atsedenaldira.
Bigarren zatian jokoak apur bat hobera jo duen arren, konbinazio gutxi ikusi dira eta hortaz gol aukera gutxi ere. Hala ere, hor zegoen gure kañonero, bi jaurtiketa jarraian egiteko: lehenengoa zutoinera, baina bigarrena barrura : 1-1. Hortik aurrera, Dennisen falta bat eta epaileak gaizki adierazitako bi jokoz kanpo (Asierri eta Imanoli) izan dira taldeak gola sartzeko egin dituen hurbilketa nagusiak. Gaizki hortaz Igoera faseko estreinaldia.

Atzoko partidua hauek jokatu zuten:

Jorge, Jokin (Iker Alkain 35.min), Pablo (Goiko 45.min), Aritz, Imanol, Mikel (kap.) (Sergio 45.min), Dennis, Ezeiza (Aitor 60.min), Goros (Josu 35.min), Iker Laskibar eta Beñat (Asier 50.min)

Datorren astean Oriora goaz, eta partidu benetan gogorra izango da hangoa. Igotzeko ametsak (oraingoz) alde batera utzi eta zer garen argi izateko garaia irisi da; eta zer gara? Ba gogor eta taldean jokatzen ez duenean inorri partidurik irabazteko gai ez den talde bat. Hala ere, bakoitzak bere %100 ematen duenean eta taldean besterik ez duenean pentsatzen, edonori irabazteko kapaz ere bagara. Galde diezaiotela bestela Añorga, Ordizia edo Ermuakoei.

Euskalduna - Intxaurrondo PUNTUAK

Atzo taldeak ez zuen partidu ona jokatu eta horrek eragina izaten du jokalari guztiengan; horregatik aste hontan puntuak ematea lan zaila izn da. Hala ere, meritu gehien egin dituztenak hauek direla uste dugu:

3 PUNTU: Iker Laskibar: Lehengo zatiko eraso gehienak ezkerretik iritsi dira, eta arrisku gehiena berak sortu du. Lateral bezala ere ondo aritu da

2PUNTU: Beñat: Ez du ia gol aukera bat ere izan partidu osoan baina egin duen lana aipagarria izan da bai presioan, desmarkeetan, etab.

Puntu 1: Pablo: Animo, pixkanaka pixkanaka hobetuz goazela.

Sailkapen nagusia:
14 PUNTU: Dennis Torrecilla
12 PUNTU: Aritz Rodriguez
8 PUNTU: Iker Laskibar
7 PUNTU: Unai Gorostidi
6 PUNTU: Mikel Rodriguez
6 PUNTU: Igor Herrero
5 PUNTU: Andoni Alonso
5 PUNTU: Jokin Letamendi
5 PUNTU: Mikel Ezeiza
5 PUNTU: Beñat Arizaga
4 PUNTU: Sergio Garcia
4 PUNTU: Josu San Martin
3 PUNTU: Asier Pajares
3 PUNTU: Kevin Fondon
3 PUNTU: Imanol Igarategi
2 PUNTU: Jorge Hermoso
PUNTU 1: Mikel Goikoetxea
PUNTU 1: Manex Iraola
PUNTU 1: Pablo Placencia

Euskalduna - Intxaurrondo PORRA

Irabazten ez dugun partidu bakoitzean bezala, aste honetan ere porra ia inork ez du asmatu. Atzo denok irabatze espero genuen eta horregatik 1-1ekoapertsona bakarrak jarri zuen. Zorionak Marian puntu bat zuretzat!
Sailkapen nagusia horrela dugu:
2PUNTU: Gorkaren Ama, Iker Laskibar eta June
PUNTU 1:Goiko,Iker Laskibarren aitona, Imanol, Jokin, Jokinen ama, Aritz, Ibon (Aritzen aita), Josune (Aritzen ama), Ezeizaren aita, Beñaten ama, Iker Alkainen ama, Asier Pajaresen ama Marian (Iker Laskibarren ama) eta Xabi Artano

7/1/09

Igoera fasea hastera doa

Larunbat hontan hasiko dugu hainbeste itxaron dugun igoera fasea. Lehenengo partidua Andoainen izango da eta Intxaurrondoren aurka jokatuko dugu. Goizeko 10:30tan hasiko da eta espero dugu gure taldea partidu horretarako prest egotea!

Beraz hemen jarri zuen porrako emaitzak