Azken bi partiduak galdu ostean, eta igotzeko ia aukera guztiak joan eta gero, gure taldeak burua altxa eta Lazkaoko talde sendoari aurre egin behar zion. Hamaikakoan aldaketa asko egon zen, bai sistema aldetik (2 aurrelarirekin hasi gara jolasten) eta baita jokalari aldetik ere. Orain arte gutxiago jolastu, baina astero lan ona egiten ari diren jokalariek aukera on bat izan zuten igandean gehiago jolastea merezi dutela aldarrikatzeko.
Eta hala izan zen. Nahiz eta baloia kontrolpean ez izan, taldeak bizitasun haundiagoa izan zuen hegaletatik, batez ere Gorosen regate eta Aitorren abiadurari esker. Lehen minutuan bertan eskubitik izan genuen jokaldi batean Igorrek esku eskura izan zuen lehen gola baina ez zuen asmatu. Lehen esan bezala, zelai erdian bi jokalarirekin bakarrik jokatzeak baloia bi areatan gehiago egotea eraman zuen, eta horrek partidu ikusgarriago bat izatera eraman zuen.
Hala ere, Lazkaokoak izan ziren markagailuan aurre hartu zutenak gol ikusgarri batekin, Jorgek ezin izan zuen ezer egin. Baina taldeak ez zuen burua jeitsi eta berehala berdindu zuen norgehiagoka taldeko jokaldi bikain batean. Gorosek erne, bikain lapurtu zelai erdian, aurrera egin zuen atzelari pare bat atzean utziz, eskubiko hegalera ireki zuen eta bertan Aitorrek jaurtiketa-erdiraketa bat egin eta Igorrek barrura bota zuen. Hortaz, berdinketarekin iritsi ginen atsedenaldira.
Bigarren zatian beraiek baino hobeto irten ginen, aldaketek gainera, freskotasuna eman zioten taldeari. Eta gol aukerak bata bestearen atzetik iristen hasi ziren. Iker Laskibarrek atezainarekin bakarrik huts egin zuen, Beñati gola anulatu zioten... eta orduan gertatu zen partiduko jokaldi klabea: Lazkaoko taldeak aukera paregabea zuen markagailuan berriz aurre hartzeko penalti batekin baina atezainek ere jokatzen dute eta Jorgek izugarrizko geldiketa eginez penaltia geratu egin zuen. Horrek taldea aurrera bultzatu zuen berriro ere, eta jokaldi zoragarri baten ostean, Iker Laskibarrek bikain sartu zuen gola, 2 eta 1ekoa jarriz. Aipagarri da aurten taldeak orain arte sartu dituen golen kalitatea: Ezeizaren kañonazoak, Dennisek nahi duenean sartzen dituenak, Goikok Oriokoren aurka eta igande hontan Laskibarrek sartutakoa... talde gutxik sartuko dituzte denboraldi bakarrean hainbeste golazo.
Eta aipatzeko modukoa ere, partidua bukatzear zela Jorgek eginiko geldiketa, eskuadrara zihoan jaurtiketa geratuz. Eta aipamen berezi bat egi nahi dut ditugun atezainak baloratuz. Ematen ari diren maila benetan ona da, atezain onak izatea zaila den kategoria batean. Guk izugarrizko zortea dugu, berdin duelako nor dagoen atean, beti ondo egiten dute eta puntu asko lortu ditugu aurten Manex eta Jorgeri esker. Datorren urtean asko gogoratuko gara zuetaz...
Hortaz, beste 3 puntu lortu ditugu eta laugarren postura igo gara. Datorren astean Oiartzungo taldea izango dugu aurrean eta irabazi ezkero 3.postua esku eskura izango dugu. Ea lortzen dugun!
Hamaikakoa:
Jorge, Jokin (Andoni 35.min), Aritz, Imanol, Iker Laskibar, Ezeiza, Mikel (kap.) (Sergio 45.min), Goros, Aitor (Pablo 45.min), Asier (Dennis 50.min) eta Igor (Beñat 50.min)