31/5/09

GIROA ETA UMORE ONA, PARTIDUKO GARAILEA!!!


Larunbata goizean Allurralde futbol zelaiean gertaturikoa ez dugu errez ahaztuko bai jokalari, guraso eta entrenatzaileok.

Futbola ardatz harturik, jokalari, entrenatzaile, eta gurasoak goizetik elkartu eta futbol partida bat jokatu genuen. Guraso eta entrenatzaileen taldeak gorriz zelairatu ziren, jokalarien taldea berriz urdinez. Guraso eta entrenatzaileen taldeak derrigorrezko estiramentu saioak egiten zuten bitartean, jokalarien taldeak garaipenaren ospakizuzen estrategia prestatzen gelditu ziren aldagelatan.



11,30 etan ekin zitzaion partiduaria, eta lehen gola gurasoen taldeak sartu zuen. Hortik denbora gutxira jokalarien taldeak 1-1 berdindu zuten, eta deskantsura denbora gutxi falta zela 2-1ekoa sartu zuten gurasoen taldeak. Bigarren zatia hasi eta berehala 2-2koa sartu zuten jokalarien taldekoa, eta 2-4 aurreratu ere. Baina orduan hasi zen "BOMBA GORKA" bere erakusketarekin eta 5 minututan bi gol sartuaz 4-4 berdintzea lortu zuen gurasoen taldeak. Markagailu honekin partiduaren bukaerara iritsi zen partidua.


Ondorioz penalti jaurtiketetan erabaki zen partiduaren garailea, eta nola ez "GURASO-ENTRENATZAILEEN" taldeak lortu zuen garaipena.
Hala ere partiduaren irabazle bakarra bertan sorturiko giro ona dela esan daiteke.

Ondoren guraso, entrenatzaile eta jokalari guztiak (denetara 70 pertsona inguru) Errekaburun elkartu ginan egunaz eta denboraldian lorturiko emaitzak eta giro ona ospatzera. (eskerrik beroenak antolaketan, eta bazkarian lan egindako guztioi!!!!!!!!).
Eguneko argazkiak blogean daude sartuak!!!!!
ZORIONAK GUZTIOI ETA LAISTER ARTE!!!!!!!!


29/5/09

ARRISKU ALTUKO PARTIDA DEKLARATU DA

Bihar larunbata, maiatzak 30, goizeko 11:30etan partida berri bat izango du Euskaldunako Infantil taldeak Allurraldeko futbol zelaiean.

Oraingo honetan gurasoek nahiz entrenatzaileak izando dira arerioak, eta arrisku altuko partida bezala deklaratu dute, ziurtasun neurri bereziak izango direlarik.

Gurutze Gorria ere bertan egoteak ez litzate txarra izango, guraso batek baino gehiago akaso beren beharra izan dezake eta karrera bat egin ondoren!!!!!!!!

Taldeko jokalari batzuen gurasoek partidua jokatuko dutela ziurtatu dute, eta urte osoan beren semeei ikusitako akats guztiak ez egiten saiatuko dira.

Bi entrenatzaileak fisikoki puntu onean iritsi dira partidu egunera eta ziur beren joko ona erakusteko kapazak izango direla.

Jokalariak, biharko ez dute entrenatzailerik izango, beraiek bakarrik moldatu beharko dute. HORI ERRONKA!!!!!!

Animo guztiei eta talderik hoberena irabaz ditzala neueketa.

Partidua jokatu eta gero jokalari nahiz guraso guztiak bazkari bat ospatuko dute herriko elkarte batean. (ESKERRIK ASKO SUKALDARI NAHIZ PARTIDU-BAZKARIAN ANTOLAKETAN IBILI ZARETEN GUZTIOI ERE!!!!).

Jokalariak urdinez jokatuko dute, guraso-entrenatzaileak berriz gorriz.

7/5/09

Laugarren Postua: Emaitza Historikoa

2002-2003 denboraldian Euskaldunak Infantilen taldea sortu zuen. Zazpi urte igaro dira eta era guztietako emaitzak lortu ditu klubak.
Kopa lau aldiz jokatu da, pasa den urtean emaitza onena lortu zelarik finaleraino iritsi eta gero. Beste hiru denboralditan (04-05 ; 06-07 ; 08-09) Igoera Fasera iritsi da.

Aipatzekoa da Igoera Fasea jokatu den 3 urte hauetan Euskaldunak Liga erregularra lehenengo postuan amaitu zuela: 2004-2005ean ez zuten zorte handiegirik izan eta azkeaurreko postuan amaitu zuten. 2006-2007an ordean, nahiz eta talde ona izan 17 jokalari bakarrik izateak taldeari kalte egin zion eta bostgarren postuan amaitu zuten. Horren ondorioz, 20 jokalariko taldeak egitea erabaki zen.

Eta aurten ia urte osoan igoerarekin amesten egon bagara ere, gure akatsek eta erregulartasun faltak laugarren postuan utzi gaituzte. Hala ere, azpimarratu behar da aurtengoa izan dela Euskaldunak Infantiletan inoiz lortu duen emaitza onena eta horregatik, egindako lanarekin harro sentitu behar garela.

Zorionak denoi egindako denboraldi bikainagatik eta ea datorren urteko Infantilek gu baino gorago amaitzen duten!!!