Atsedenaldiaren ostean Ligari berriro ekin behar diogu eta non hobeto gure zelaiean baino. Bertara Beasaingo taldea etorriko zaigu lehiatzera, eta ez dira nolanahiko aurkariak izango, liderrak dira eta bi partiduak irabazi ostean. Partidua larunbatean goizeko 10:30tan izango da Allurralden. Ea gure taldeak hazten jarraitzen duen, defentsan hobetu eta 3 puntuak etxean uzten dituen!!!
Bestalde, porrak martxan jarraitzen du nahiz eta asmatzailerik ez izan...
30/9/09
21/9/09
ORDIZIA 3 EUSKALDUNA 5
Euskaldunaren 85 urteetan, Infantilen Ohorezko mailan jokatzen zen lehen partidua ikusi genuen larunbatean. Jokalariak hontaz gehiegi jabetzen ez baziren ere, data historikoa izan genuen larunbatekoa. Eta egia esan, berehala jakin genuen maila hau besteak baina gogorragoa izango zela. Joko aldetik Ordiziarrak oso gainetik hasi ziren eta partiduko 10. minuturako emaitza maldan gora jarri zen. Gure mutilek ezin zuten baloia berreskuratu, eta lortzerakoan, jabetza oso azkar galtzen zuten. Hala ere, minutuak aurrera joan ahala geroz eta hobeto hasi ziren jokatzen eta aukeraren bat ere izan zuten Beñaten hanketan. Eta lehen zatia amaitzear zela, kontraeraso bikain batean Beñatek Ezeizabakarrik utzi zuen atezainaren aurrean et honek ez zuen barkatu. 2-1 atsedenaldira.
Bigarren zatia guztiz bestelakoa izan zen, ordiziarrek presio ona egiten zutenez baina defentsa lerroa oso aurreratua zegoenez, taldearen jokoa baloi jabetzan oinarritu beharrean baloi luzeetan oinarritu zen; eta honek, taldeari aurrera joaten lagundu zion. Horrela iritsi zen berdinketa, lehengo golaren oso antzekoa izan zen jokaldi batean Beñatek Ezeiza atezainaren aurrean utzi zuen eta honek partidua berdindu zuen. Hori gutxi balitz, jarraian, prestaturiko korner batean Sergiok lehenengo zutoinera atera eta Goikok, atezainaren laguntzarekin taldea aurreratu zuen.
Dena ondo zihoala zirudien baina 5 minuturen buruan Ezeiza lesionatu eta kontran zalantzazko penalti bat adierazi zuen epaileak. Hirunako berdinketa eta gu ia jokalari bat gutxiagorekin aldaketa guztiak eginak bait zeuden. Horrela, denek berdinketa hontzat ematen zutenean, Sergiok azen minutuan, falta bat ezin hobeto jaurti eta baloia ekuadran jarri zuen, golazo. Eta ordiziarrak gure aterantz joan zirenenan Ipintzak Iñigoren pasea aprobetxatuz 3-5 ekoa jarri zuen.
Debut bikaina eta partidu zirraragarria, hortaz larunbatekoa. Emaitza honek taldeari bultzada bat eman behar dio lanean jarraitu eta banan ban nahiz talde bezala egunetik egunera hobetzeko.
Hauek izan ziren protagonistak:
Oier, Arregi, Jabi (Aitor 35.min), Ander, Markel, Sergio (kap.), Ezeiza, Igor (35.min), Goiko (Iñaki 50.min), Goros (Ipintza 50.min), eta Beñat (Iñigo 50.min)

Ordizia 3 Euskalduna 5 PUNTUAK
Pasa den larunbateko partiduak alternatiba asko izan zituen eta gauza asko gertatu ziren, jokalarien aldetik ere, guztiek izan zituzten beren momentu honak ere. Askoren lana goraipa genezake hemen, baina beti bezala, hirurentzat izango dira puntuak:
3 PUNTU: EZEIZA (Aste osoa minez, masajistekin etab egon ondoren partidua berdintzeko balio izan duten 2 golak sartu ditu. Amaieran kili kolo bazegoen ere, dena eman du. Hala ere, joko aldetik gehiago eskatu behar zaio datozen partiduetan)
2 PUNTU: MARKEL (Lehen partidu ofiziala zelai haundi batean eta maila ona erakutsi du. Ikasteko asko falta bada ere, hau da bidea)
PUNTU 1: UNZALU (Bigarren zatian sartu eta sendotasuna eman dio taldeari zelai erdian)

16/9/09
Ordizia Vs Euskalduna
Liga hastear da. Bukatu dira frogak eta astebukaera honetan Euskaldunak, lehenengo aldiz bere historia luzean, Infantilen Ohorezko mailan jokatuko du. Partidu hori larunbatean izango da goizeko 10:30tan, eta taldeak, kategoria honi ekiteko gaitasuna duela erakutsi beharko du.
Ligarekin batera, puntuak, porrak... ere hasiko ditugu, blog-ari martxa pixkat emateko asmoz. Beraz badakizue, "comentarios"-en zuen emaitzak jarri. Eta ea norbaitek pasa den urteko txapeldunari irabazten dion...

7/9/09
Euskalduna Vs Real Sociedad
Vs 
Asteazken hontan partidu bikaina ikusteko aukera izango dugu Allurraldeko futbol zelaiean. Euskaldunaren eta Errealaren artekoa, alegia. Partidu hontarako 20 jokalariak deialdian sartuko dira (ezin duenak hemen jar dezala) eta denek izango dute minuturen bat bere maila erakusteko. Aurrean Ander Martinez izango dugu aurkari, eta espero dugu atezain andoaindarrari gol asko sartzea!
Gogoratu partidua arratsaldeko 4:30tan izango dela eta nahiz eta guk etxean jokatu, kamiseta gorriarekin irtengo garela. Animo mutilak, Errealari irabaztera!!
4/9/09
Ostadar Vs Euskalduna
Aurredenboraldia martxan da eta gure taldeak aurrera jarraitzen du partiudak jokatzen. Larunbat hontakoa hirugarrena izango da eta nahiz eta oraindik garaipenik ez iritsi, taldeak geroz eta itxura hobea dauka. Orain arteko emaitzak bi berdinketa izan dira, bai Añorgaren aurka (0-0) eta baita Herrerako Sporting-en aurka ere (2-2). Honetaz gain, lesioek inoiz baino min gehiago egiten ari diote gure taldeari eta partiduetan hori ere nabari da: Ezeiza, Unzalu, Goiko eta Arrutik minutu gutxi jokatu dituzte orain arte. Hala ere, alderdi positiboa Eskolarreko Infantilek ematen ari diren maila ona da. Lehen partiduan, Mathew, Jonai, Gorka Gomez, Oier, Aritz eta Alexek jokatu zuten. Bigarrenenan ordea, Gorka Diez eta Ruben "Rufo"-k partidu aparta jokatu zuten eta ondorioz, beste aukera bat izango dute biharkoan.
Esan bezala, bihar, larunbata goizeko 10etan Mitxelin futbol zelaian Ostadar-en aurkako partidua. Ea hirugarrenean garaipena datorren, baina garrantzitsuagoa dena, taldeak egunetik egunera hobea dela erakusten duen

Suscribirse a:
Entradas (Atom)