10/8/10

Agurra

Azken sarrera honekin, blogean 2 urte hauetan zehar parte hartu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Honen bidez informazioa guztioi gerturatzen saiatu gara, puntuak eman, komentarioak egin... denetik egin dugu eta oso harrera ona izan du, hor irakurtzen egon zaretenei esker.

Bost urte pasa ditut nik infantiletan, Xabik ordea, are gehiago. Eta kadeteetara jauzia emateko garaia iritsi dela uste dugu, baita ere zergatik ez, Euskaldunak urte askotan izan duen belaunaldi onenarekin jarraitzeko asmoz.

Eta begirada atzera botatzen badugu konturatuko gara klub honek kategoria honetan eman duen jauziaz. Oso behean hasi ginen; Infantilen lehen taldea kategoria baxuenean zegoen eta bigarren talderik ez zen existitzen. Bost urteren ondoren, pausoz pauso eta lan gogor baten ondorioz bi taldeak onenen artean uztea lortu dugu. Aurten izan ditu Euskaldunak Infantiletan emaitzarik onenak, besteak beste Tolosa, Añorga eta Lengokoak bezalako taldeei irabaziz. Hori lehen pentsaezina zen, baina hemendik aurrera gure mutilek dinamika berarekin jarraituko duten itxaropenez, lasai goaz.

Gauza asko esan genitzake urte hauei buruz, agian ez dugu garaipen haundiegirik ospatzeko aukerarik izan, kopako finalak, igoerek... alde egin ziguten. Baina zoriontsu egin gaituenak egunez egun zuekin egotea izan da: ikasteko, hobetzeko, ondo pasatzeko ilusioz gainezka ikusteak eman dizkigu indarrak egunez egun zuekin egoteko.

Eskerrik asko baita ere partiduro hor egon zareten gurasoei, zuen lana eta animoak ere oso garrantzitsuak bait dira. Lagunei ere, uneoro laguntzeko prest egon zaretelako. Eta urte hauetan izan ditugun bi direktibei, lehen zinetenei entrenatzen hasteko aukera emateagatik, eta oraingoei konfidantza emateagatik.

Blog honi azken 5 urtetan egon den hamaikako onena jarriz eman nahi genion amaiera, baina hain zen zaila 11 bakarrik hartzea (ezinezkoa ez esateagatik) azkenean postu bakoitzeko bi jokalari jarri ditugula. Zuei eta beste guztiei eskerrik asko, eta laister arte!!

Eta ez ahaztu onena iristear dagoela!!

10/7/10

ZORIONAK Xabi eta Aitziber

Gaur egun haundia da. Pertsona baten bizitzan agian bereziena ezkontza eguna da eta gaur gure Xabi eta Aitziber ezkondu egiten dira. Taldearen errepresentazio txiki bat joango da mezetara baina hemendik jokalari guztien, direnen eta izan direnen, zorionak bidaltzen dizkiegu ezkon berriei.
Era berean, gurasoen eta entrenatzaileen partez zorionak. Urte hauetan zuekin egon diren, Alain, David, Iker Martin, Jauregi, Murua eta beste hainbesteren desio onenak jaso ditzazue hemendik.

Bizitza osorako izan dadila, ondo pasa eztei bidaian eta ea noiz ekartzen dizkiguzuen Artanotxoak!

ZORIONTSU IZAN!!!!!!!!!

Donosti Cup Azken egunak

MUTILAK

EUSKALDUNA - 0
MAPEI - 4

Txapeldunen fasean sartu eta gero bagenekien aurkari zailak izango genituela aurrean baina lehen partiduan txapelketako talde onenaren aurka jokatzea gehiegi izan da gure taldearentzat. Bigarren urtez jarraian Donosti Cupeko garailearen aurka jokatu behar izan dugu eta, nahiz eta ia partidu osoan aurpegia eman detaileek eta zorte txarrak egoera puntualetan erabakai zuten partidua. Hala ere, oso partidu serioa egin zuten gure mutilek eta txapeldunari 20 minutuz dominatu ziotela esan dezakete.

NESKAK

EUSKALDUNA/JAGUARS - 2
ZURRIOLA - 0

Ostegun goizean gure neskek kontsolazio txapelketari ekin zioten ilusion haundiz, eta ondo hasi gainera. Oso partidu ona jokatu zuten eta aurkaria baino gehiago zirela erakutsi zuten uneoro. Zorte txarrak eta punteria faltak ez zien utzi neskei gol gehiago sartzeak. Miriamek eta Kyliek asmatu zuten eta partidua erabakita utzi zuten.

EUSKALDUNA/JAGUARS - 1
INTXAURDI - 2

Txapelketa batetik kanpora joateko modu krudelena izan zen arratsaldekoa; galtzen hasi baziren ere, aukera gehienak gureak ziren eta lehenago edo beranduago gola iritsi behar zela zirudien. Alex-en jaurtiketa bat edo Rian-en falta ikusgarri bat, adibidez, ez ziren gutxigatik sartu. Baina korner batean Itsasnek partidua berdindu zuen eta taldeak konfidantza hartu zuen, hala ere ez zen bigarrena iritsi. Eta guztia penaltietan erabaki behar zela zirudienean, azken minutuan eta Maialeni falta egin ondoren Intxaurdik partidua irabazi zuen. Inondik inora ez zuen merezi gure taldeak horrelako emaitza eta are gutxiago gertatu zen bezala.

Gero, ostegun eta ostirla gauetan afariak disko festak etab izan genituen. Parranda egiteko gogoz zeuden batzuk, baina beste batzuk beti bezala, baloi bat eman eta hor pasa zuten gaua jolasean. Ez zuten futbol nahikoa eduki astean zehar antza.

Aurtengoan ere balorazioa oso positiboa izan dela esan dezakegu, oso giro ona egon da denon artean (inoiz baino hobea) eta gainera Estatu Batuetatik etorritako lau neskek eta amek beraien izugarrizko jatortasunarekin asteari beste alaitasun bat eman diote. Bidai ona izan dezatela eta ea noizbait gure bizitzak elkartzen diren.

Eskerrik asko era berean gurasoei aste osoa hor egoteagatik eta jokalariak alde batetik bestera eramaten aritzeagatik. Guztion artean aste bikain bat pasatzea lortu dugu.

Datorren urterarte!!!

7/7/10

Donosti Cup 3.eguna

MUTILAK

EUSKALDUNA - 1
BETI ONA - 1

Bigarren postua jokoan zegoen arren, partiduko momentu gehienetan tentsio gutxi egon da. Hori bai aukerak bi ateetan ikusi ditugu eta joko onegia egon ez bada ere, partidu interesgarria gozatzeko aukera izan dugu. Aipagarriena Iñakiren barneraketak eskuin hegaletik, eta Danik berriro ere eman duen maila, gainera berak egin du taldearen gol bakarra Igorren pase zehatz bat aprobetxatuz. Azkenean bana, bigarren postua lortu dugu, eta bost urtetan bigarren aldiz txapeldunen fasean sartzea lortu dugu. Urtetik urtera hobetzen ari gara beraz. Bihar dena eman beharko dugu emaitza on bat lortzeko

NESKAK

EUSKALDUNA/JAGUARS - 2
BASAR - 1

Sinesgaitza bada ere, hirugarren partidua jarraian lehen minutuan galtzen jarri dira gure neskak berriro ere. Atzekaldeko despiste batean etorri da gola. Baina gaurkoan gure taldea askoz sendoagoa zen eta aukerak iristen hasi dira. Horrela, Alaitzek behin abisua eman eta gero bigarrenean ez du barkatu eta gol bikain bat eskuratu du. Gero gure jokalari gaztetxoenak, Itziarrek, aukera argi bat huts egin du, beraz berdinketarekin atsedenaldira. Bigarren zatia hasi eta berehala Melinak egundoko gola sartu du bolea bat indartsu joaz; oso jokalari onak dira estatu-batuarrak eta egunetik egunera gure taldeari gehiago laguntzen ari diote. Beraien jarrera ere aipagarria da. Hortik aurrera partidua asko moteldu da, bero gehiegi egiten zuen eta erritmoa asko jaitsi dute bi taldeek. Basar taldekoek falta bat izan dute, baina hor agertu da gure atezain bikaina, dagoeneko "Amazing Anne" deitzen diote amerikarrek. Bihar kontsolazio txapelketan parte hartuko dute eta oso hurrun iristeko aukera izango dute. Animo neskak!

Gauean neskak amerikarrekin batera festa pixkat egin dute, ondo merezitakoa esan beharra dago, eta mutilek atsedena izan dute bihar eta etziko egunak oso luzeak izango bait dira.

Bihar arte denoi

GOLEGILEAK

2- Iñaki
2- Igor
2- Dani
1- Unzalu
1- Goiko
1- Sergio
1- Ipi

1- Alaitz
1- Melina

GOLEKO PASEAK

2- Goiko
2- Igor
1- Beñat
1- Arruti

6/7/10

Donosti Cup 2.eguna

MUTILAK

EUSKALDUNA - 1
SOUNDERS - 3

Ez dugu, inondik inora ere, arratsalde gozo bat igaro gaurkoan. Oso partidu gogorra izango zela bagenekien, indar handiarekin joaten zirela baloiaren bila ere ikusi genuen atzokoan, baina gaur bezain beste gutxitan ikusi da epaile batek emaitzan izan dezakeen eragina. Ez dugu kexuka ibili nahi baina besteak beste bi penalti ez dizkigu adierazi, barruan zegoen baloi bat ez du gol eman eta gure bi jokalarik txartel gorria ikusi dute ostikadarik jo gabe.

Gera gaitezen alderdi positibioarekin: Ipik gola berreskuratu du, Danik min handia egin du aurrekaldean eta Aritz Caballero izugarri aritu da defentsa lanetan eta erasoan ere ausartu da noizbehinka. Arruti ere, partidu zail batean erasoan genuen baliabide onena izan da eta Unzaluk bere maisutasuna erakutsi du berriro ere zelai erdian

Bihar Beti Onaren aurka, garaipena beharko dugu txapeldunen fasean sartzeko. Animo mutilak, erori gara, baina indartsuago zutituko gara!!!

NESKAK

EUSKALDUNA/JAGUARS - 0
VIC RIUPRIMER - 2

Berriro ere lehen minututik jarri da maldan gora partidua, eta berriro ere izugarrizko gol bat jaso eta gero. Baina berriro ere ez dute burua makurtu eta partidu txukun bat jokatu dute gure neskek. Estatu Batuetaik etorritako lau fitxajeek gainera taldeari asko laguntzen diote. Gaur Rian-ek sekulako falta jaurti du baina atezainak gelditu dio, eta Melinak zelai erdian taldearen jokoa bikain mugitu du. Atzo Alex-ek izugarrizko erakustaldia eman zuen alde batetik bestera korrika eta Kylie oraindik ez da gehiegi jokoan sartu aurrera baloi gutxi iritsi zaizkiolako. Bihar taldeak gozatzeko aukera izango du azken sailkatuen aurka. Ea golak eta puntuak iristen diren, animo neskak!!!

GOLEGILEAK

2- Iñaki
2- Igor
1- Unzalu
1- Goiko
1- Sergio
1- Dani
1- Ipi

PASEAK

2- Goiko
1- Beñat
1- Igor
1- Arruti

Donosti Cup 1.go Eguna

EUSKALDUNA - 8
COERVER SELECT - 0

Aurtengoa bostgarren urtea da Euskaldunako Infantilek Donosti Cup txapelketa jokatzen dutena, eta egia esan zaila izango da gaur baino hobeto hastea; 30 segundu nahikoa izan dira Iñakik markagailua irekitzeko Beñaten pase zoragarri bat jaso eta gero. Taldeak sendo jarraitu eta 6.minutuan berriro ere Iñakik, pletoriko, bigarrena egin du oraingoan Goikorena izan den pasea jaso eta gero. Erritmoa moteldu egin da baina atsedenaldira iritsi baino lehen goizeko bi gol onenak ikusi ditugu, Unzalurena, baloi zail bat eskuadran jarriz eta Goikok ederki gozatu duen bolea batean. 4-o atsedenaldira.

Bigarren zatia lasai hasi da eta bosgarren gola ez da 20.minutura arte iritsi, Igorrek egin du, gero Sergiok taldeko jokaldi ikusgarri baten ostean, hurrengoa Igorrek berriz Aritzen burukada baten ondoren eta Danik azkena, ez du etsi eta azkenean saria lortu du gure golegile txikiak.

Bihar Estatu Batuarren aurka, ez digute horrenbeste erraztasun jarriko

EUSKALDUNA / JAGUARS - 0
BELGICA GIRLS 1

Nahiz eta galdu oso irudi ona eman du gure taldeak Philadelphiatik etorritako lau nesken laguntzarekin. Belgikako neskak selekzio bat ziren eta benetan jokalari apartak zituzten, lehenengo minutuan sartu digute gola baina gure neskek ez dute burua makurtu eta borrokan jarraitu dute. Bihar eta etzi gehiago gozatzeko partiduak izago dituzte, gaurkoan erruz lan egin behar izan dute eta.

INAUGURAZIO EKITALDIA

Nesken partiduaren ondoren Donostiara joan gara, gustora afaldu indarrak berreskuratzeko eta Anoetara joan gara. Hor aritu gara, saltoka, abesten, dantza egiten...denetik. Umeak bezala pasa dugu hain umeak ez garenok ere. Ikusgarria da Hasiera Ekitaldia eta ez gara nekatzen Anoetatik Euskaldunako ikurrinarekin paseatzeaz. Hamaika t´erdiak arte egon gara, eta oso nekatuta bukatu dugu eguna, orain denok lotara joango gara, indarra hartu eta bihar futbolean jarraitzeko. Indar berriturik esnatu eta dauzkagun zale bikain hauei beste alaitasun bat emateko gure golekin eta gure jokoarekin.

Ondo lo egin neska mutilak, bihar gehiago!

GOLEGILEAK

2 Iñaki
2 Igor
1 Unzalu
1 Goiko
1 Sergio
1 Dani

GOLEKO PASEAK

2 Goiko
1 Beñat
1 Igor

25/6/10

Donosti Cup: Entrenamenduak

Datorren astean 3 entrenamendu izango ditugu, guztiak goizez, horrela arratsaldea libre izango duzue nahi duzuena egiteko. Egunak hauek izango dira:

Ekainak 28 Astelehena: 11tan
Ekainak 30 Asteazkena: 11tan
Uztailak 2 Ostirala: 11tan

21/6/10

2010-2011 Kadeteak

Jokalari hautatuak eta urtean zehar eramango dituzten zenbakiak

1- Jorge Hermoso

2- Iker Alkain

3- Iker Laskibar

4- Mikel Rodriguez

5- Imanol Igarategi

6- Aritz Rodríguez

7- Dennis Torrecilla

8- Mikel Ezeiza

9- Josu San Martín

10- Mikel Goikoetxea

11- Iñaki Manrique

12- Andoni Alonso

13- Manex Iraola

14- Sergio Garcia

15- Jokin Letamendi

16- Jonathan Arizala

17- Unai Gorostidi

18- Igor Herrero

19- Beñat Arizaga

20- Ander Unzalu

21- Mikel Arruti

Aurredenboraldia Abuztuak 23an Astelehena hasiko da, goizeko 10:30tan

Entrenatzailea eta Koordinatzailea: Gorka Otaegi 667 27 28 17

Urtean zehar entrenamendu egunak:

Astelehena 20:00tan

Asteazkena 18:30tan

Osteguna 20:00tan

Jokalari hautatuak eta urtean zehar eramango dituzten zenbakiak

1- Eneko Guedejo

2- Ion Arregi

3- Ion Garcia

4- Iñigo Alkorta

5- Pablo Placencia

6- Aitor Otaegi

7- Aitor Jiménez

8- Moisés Durán

9- Iñigo Martinez

10- Enrique Fraile

11- Jabi Mendizábal

12- Zakarias Yerrou

13- Unai Ormazabal

14- Andoni Garcia

15- Ander Rojo

16- Patxi Sueskun

17- Christian Garcia

18- Kevin Fondon

19- Josu Fernández

20- Iñigo Perez

Aurredenboraldia Abuztuak 23an Astelehena hasiko da, goizeko 10:30tan

Entrenatzailea: Mikel Mauleon

Koordinatzailea: Gorka Otaegi 667 27 28 17

Urtean zehar entrenamendu egunak:

Astelehena 20:00tan

Osteguna 18:15tan

2010-2011 Alebinak

Jokalari hautatuak:

1- Lander Amado

2- Eneko Lazkoz

3- Andoni Guedejo

4- Xabi Majó

5- Eneko Idígoras

6- Iñigo Espín

7- Mikel Olasagasti

8- Manu Olazábal

9- Unai Zubillaga

10- Unai Igarategi

11- Mikel Carredano

12- Koldo Ormaetxea

13- Iker Hernández

14- Ruben Calvo

15- Iñaki Palacios

16- Gartxot Unibaso

* Beste guztiek Futbol Eskolan parte hartzeko aukera izango dute

Aurredenboraldia Irailak 6 Astelehena 17:00tan

Entrenatzailea: Guillermo Miguel

Koordinatzailea: Gorka Otaegi 667 27 28 17

Urtean zehar entrenamendu egunak:

Astelehena 17:00tan

Osteguna 17:00tan

Futbol Eskolako entrenamendu eguna (Irailak 23tik aurrera)

Osteguna 17:00tan

16/6/10

Donosti Cup 2010 Egutegia

Aurten Donosti Cup txapelketan tokatu zaigun taldea inoiz baino nazioartekoagoa izango da. Bertan, Estatu Batuetatik eta Australiatik datozen aurkariak izango ditugu aurrean. Ea lan txukuna burutzen dugun eta emaitza historiko onena lortzen dugun!!

Uztailak 5 Astelehena 12:00tan Oiartzun-en

Coerver Select (Australia) - Euskalduna

Uztailak 6 Asteartea 16:30tan Puio futbol zelaian, Donosti

Euskalduna - Sounders (USA)

Uztailak 7 Asteazkena 17:00tan Cesar Benito, Donosti

Euskalduna - Beti Ona


Animo mutilak!!!! Lehen postuaren bila!!!!!

11/6/10

Donosti Cup 2010: Zerrenda Ofiziala

Hau da behin betiko zerrenda. Denei abisatu zaie eta azkenean joango dirren jokalariak interes gehien jarri dutenak dira. Beraz, hauek joango dira eta zenbaki hauek erabiliko dituzte:

1- Eneko
2- Christian Garcia
3- Goros
4- Unzalu
5- Aitor Gaztañaga
6- Aritz Rodriguez
7- Arruti
8- Ezeiza
9- Beñat
10- Igor
11- Dani
12- Arregi
13- Manex Iraola
14- Sergio
15- Iñigo Martinez
16- Aitor Otaegi
17- Iñaki
18- Goiko
19- Ipi
20- Aritz Caballero

Erne blogari, aurrerago entrenamenduen egunak jarriko ditugu eta!!!

9/6/10

Donosti Cup AZKEN ABISUA!!!!

Donosti Cup txapelketarako jokalarien izenak emateko epea ostiral hontan amaitzen da eguerdiko 12tan. Aurten inoiz baino jende gehiago dago animatuta jolasteko eta taldea osatzeko arazoak edukitzen ari gara. Horregatik, baldintza batzuk jarriko ditugu taldea osatzeko.
Hauek izango dute lehentasuna:

Bigarren urteko guztiek jokatu ahal izango dute garaiz apuntatzen badira. Hauek apuntatu dira orain arte:

Eneko Guedejo
Cristian Garcia
Ion Arregi
Unai Gorostidi
Ander Unzalu
Mikel Goiko
Sergio Garcia
Mikel Ezeiza
Iñaki Manrique
Mikel Arruti
Igor Herrero
Beñat Arizaga
Iñigo Martinez
Aitor Otaegi

Guztira 14. Hauei, taldea hobetzeko jeitsiko ditugun bi kadete gehitu behar dizkiegu. Eta gero lehen urtekoak sartuko dira, berdin dio zein taldetan jokatu duten, A edo B. Hauek daude apuntatuta

Aitor Gaztañaga
Iker Ipintza
Dani Sanchez
Aritz Caballero

Beraz guztira 20; Norbaitek gehiago joan nahi badu esan diezagula eta zozketaz erabakiko da zeintzuk doazen lehenengo urtekotik.

Eskerrik asko

7/6/10

FROGAK

Datorren denboraldirako taldeak osatzeko frogak hasten dira gaur. Baina igandeko egunkarian gaizki jarrita zegoenez, jende askok ez du argi noiz diren. Beraz, hemen jarriko dizkizuegu frogen egunak eta orduak, eta honi kaso egin.

Kadeteak: Ekainak 7-9 eta 11 (Astelehena, Asteazkena ta Ostirala) 18:00tan
Infantilak: Ekainak 15 eta 17 (asteartea eta osteguna) 18:00tan
Alebinak: Ekainak 14-16-18 (Astelehena, asteazkena eta ostirala) 17:00tan

Taldeen zerrendak Ekainak 21ean jarriko dira zelaian bertan

Abisatu jendeari, denek argi izan dezaten noiz joan behar diren

Eta ez ahaztu kamisetak itzultzea!!!

5/6/10

Entrenamenduetara asistentzia

Bazkarian esan genuen Iñaki izan zela entrenatzera gehien etorri zena. Egia esan, urte osoan Iñaki eta Ipiren artean pike bat egon da eta azken asteetan gure deabrutxoak kale pare bat egin dituenez, ba, denok Iñakik irabazi zuela pentsatu genuen. Baina badago rubia bat gure taldean ixil ixilik dabilena lanean, eta inor konturatu gabe bera izan da entrenamendu gehienetara etorri dena. Hau da sailkapena:

GUZTIRA 101 ENTRENAMENDU

1- GOROS: 99
2- IÑAKI: 98
3- IPI: 97
4- BEÑAT: 97
5- IGOR: 95
6- IÑIGO: 90
7- SERGIO: 89
8- JABI: 88
9- ANDER: 87
10- ENEKO: 85
11- EZEIZA: 85
12- GOIKO: 82
13- ARREGI: 73
14- MARKEL: 71
15- AITOR: 67
16- OIER: 67
17- ARRUTI: 64
18- UNZALU: 63
19- CHRISTIAN: 54
20- ALEX: 53 (60tik)

31/5/10

Jokatutako Minutuak

Aste honetan zehar hainbat estadistika emango dizuegu, beraz erne blogari!

Jokatutako minutuak:

1- SERGIO: 2230
2- EZEIZA: 2190
3- ANDER: 1965
4- GOROS: 1940
5- GOIKO: 1845
6- MARKEL: 1720
7- IPI: 1485
8- IGOR: 1470
9- ARREGI: 1440
10- AITOR: 1375
11- BEÑAT: 1320
12- IÑAKI: 1305
13- ENEKO: 1225
14- IÑIGO: 1185
15- OIER: 1085
16- JABI: 1045
17- UNZALU: 860
18- CRISTIAN: 835
19- ARRUTI: 695
20- ALEX: 560

Denboraldi osoan zehar esan dizuegu beste urteetan baino askoz gehiago jokatzen ari zinetela, hori egiaztatzeko, hona aurreko urteko estadistikak:

1- Imanol 1910 ; 2- Aritz 1755 ; 3 Dennis 1655 ; 4 Ezeiza 1600 ; 5 Mikel R. 1495 ; 6 Laski 1355 ; 7- Manex 1080 ; 8- Sergio 1030 ; 9- Goiko 1010 ; 10- Beñat 900 ; 11- Jorge 895 ; 12- Goros 865 ; 13- Kevin 810 ; 14- Josu 805 ; 15- Andoni 800 ; 16- Igor 760 ; 17- Alkain 755 ; 18- Jokin 710 ; 19- Aitor Jimenez 565 ; 20- Pablo 405 ; 21- Pajares 400

Orain gehiago baloratuko duzue guztiok egindako denboraldia

DONOSTI CUP-era bidean!!

Kostata baina azkenean lortu dugu Donosti Cup txapelketan parte hartzeko lekutxo bat egitea.
Txapelketa Uztailak 5ean hasiko da eta ikusiko duzue: IZUGARRI ONDO PASAKO DUGU!!!

"Comentarios"-en jarri behar duzue jokalari bakoitzak joateko asmoa duzuen ala ez. Osatuko dugun taldea bi infantilen artean izango da.

Aloña Mendi 2 Euskalduna 1 PUNTUAK

3 PUNTU: Goiko eta Goros (Lehenengo zatian eskubiko hegala espektakularra izan zen, Goiko nahi izan zuen bezala sartu zen eta gainera gola egin zuen. Goros beti bezala, perfekto. Biak saririk gabe geratu ziren bazkarian baina besteek bezainbeste merezi zuten. Temporadon biek)

2 PUNTU: Unzalu eta Arruti (Oso zorte txarra izan dute biek lesioekin, eta denboraldi amaiera oso ondo bukatu badute ere, seguraski partidu gehiago jokatzen jarraitzea gustatuko litzaieke. Datorren urtean lesioek errespetatzen badiete izugarrizko denboraldia burutuko dute)

PUNTU 1: Beñat eta Igor (Beñatek detalle onak utzi zituen baina batzutan gauzak gaizki atera zitzaizkion zailegiak egin nahi izateagatik. Une bakoitzean zer egin behar den ikasten duenean geldiezina izango da. Igor aurten alde batetik bestera mugitu dugu, eskubian, ezkerrean, erdian, bankilloan... Datorren urtean postu fijoa izango du eta horrek bere maila onena erakusten lagunduko dio.)

27/5/10

Aloña Mendi Vs Euskalduna

Amaitu dugu denboraldia, azken egunetan gogorra egin zaiguna baina meritu haundikoa. Abuztua amaiera ezkeroztik lan itzela egin eta gero taldeak izugarri hobetu du, eta baita jokalari guztiek ere. Hala ere, oraindik beste partidu bat dugu jokatzeko, Oñatin izango da (horrela tokatu zaigu, zozketaz) igandean goizeko 11tan. Egin behar duguna erraza da: Hara joan, irabazi, gero bazkaldu eta denboraldia bikain amaitu.

Animo mutilak, oporrak gertu dira eta!!!!!

24/5/10

Euskalduna 8 Vasconia 0

Gauzak okerrago jarri ezin zirenean (atezainik gabe, 12 jokalarirekin...) talde honek berriro erakutsi zuen berdin dela zailtasunak izatea, lan eginez eta ilusioz egoera zailak positiboak bihurtu daitezkeela. Larunbat hontakoa izugarria izan zen. Hasiera hasieratik gainetik pasa zitzaion gure taldea Vasconiari. Zentzuz jokatuz abiadura emanez baloiari, ezkerretik, eskubitik nahiz erditik sartuz... golak bata bestearen atzetik etorri ziren. Horrela, Arrutik hiru izugarrizko partidu batean, Beñatek beste bi, Ezeizak, Igorrek eta Aitorrek sartutako golek (egindako lanaren saria jaso zuen Gaztañaga txikiak) urteko goleada haundiena osatu zuten.

Baina ez gara gogoratu behar golak sartu zituztenetan bakarrik. Golak iritsi baziren, atzetik lan bikaina burutu zelako da eta. Hemendik nabarmendu nahi ditugu: Goikoren eskuzabaltasuna 3 partidutan atezain jartzeagatik, taldeagatik sakrifikatuz alegia; Gorosen konstantzia eta erregulartasuna, beti ondo jokatzea zailena bait da; Ander Arratibelen aurrera pausoa titular postua berreskuratu duenetik; Unzaluk ere sufritzen ikasi du aurten baina inork baino futbol gehiago dauka bere hanketan eta une gozoagoak iritsiko zaizkio etorkizunean; Sergio bikain berriro ere, Alex txapelketara ohitzen, datorren urtean askoz gauza gehiago aterako zaizkio; Eta Iñigo, triste joan zen golik sartu ez zuelako, eta horrek anbizioa erakusten du, bere neurrian oso balore ona dena.

Larunbat hontan azken partidua, eta denboraldi ahaztezin bati amaiera emango diogu.

Zorionak mutilak, eta segi horrela!

Euskalduna 8 Vasconia 0 PUNTUAK

4 PUNTU: Arruti (Eskubitik nahi izan zuen bezala sartu zen, jokaldi ikusgarriak egin zituen eta hiru gol... Partidu perfektua atera zitzaion, beraz hiru puntu + propina)

3 PUNTU: Beñat (Beste bi gol eta garrantzitsuena dena, taldearentzat jokatu zuen)

2 PUNTU: Aitor (Oso ondo defentsan eta aurrean zuen aurkaria oso ona zela kontuan izanda horrek meritu haundia dauka. Oraindik gola ospatzen ari da)

PUNTU 1: Ezeiza (Gol bat eta hiru goleko pase. Eta hori, berak dioen bezala, ez zuela korrika egin)

19/5/10

Euskalduna Vs Vasconia

Kopako azken partidua eta denboraldiko azken aurrekoa hemen dugu dagoeneko. Denok denboraldia amaitzeko gogoz gaude baina ondo amaitu behar dugu, eta nahiz eta joaneko partiduan 1-5 irabazi gure joko onena erakutsi beharko dugu hiru puntuak lortzeko. Motibazio bezala, partidua arratsaldez jokatuko da 16:30tan Ubitarten, espero dugu zale asko eta giro ona egotea garaipena urte osoan gurekin egon direnei eskeintzeko.

18/5/10

Hondarribi 2 Euskalduna 2 PUNTUAK

3 PUNTU: Unzalu (Baloiak lapurtu eta jokatzeko orduan erakustaldi bat eman du. Zelaiean ondo kokatua egon da eta gainera oso baloi gutxi galdu ditu)

2 PUNTU: Iñigo (Denboraldi amaiera aparta egiten ari da, atzoko partiduan ere gol erabakiorra sartu zuen laugarren postua lortzeko)

PUNTU 1: Goros (Oso aurkari gogorra zuen aurrean baina gehiago izan zen uneoro. Beste partidu borobil bat burutu du kapitainak)

13/5/10

Hondarribi Vs Euskalduna

Kopa amaitzeko bi partidu falta ditugu eta gogorrena zalantzarik gabe igande hontakoa izango da, 11:30tan jokatuko da Hodarribiko Ondartza futbol zelaian (belar artifizialekoa)goizeko 11:30tan eta laugarren postua egongo da jokoan. Azken ahalegina eta barruan duen guztia eman beharko du taldeak etxera emaitza positibo bat ekartzeko.

11/5/10

Euskalduna 3 Dunboa 2 PUNTUAK

Aste honetan, uste dut, gehienak ados egongo zaretela

3 PUNTU: Ipi (Bigarren zatian sartu eta bi golekin partiduari buelta eman zion, eta zelako golak! Hori gutxiren esku dago.)

2 PUNTU: Jabi (Inoiz baino serioago eta konzentrazio handiarekin jokatu zuen. Horregatik atera zitzaion bere urteko partidurik onena)

PUNTU 1: Beñat (Egiten duen lana taldeak izugarri eskertzen du, lastima jokoz kanpo gehiegitan erori izana)

7/5/10

Euskalduna Vs Dunboa

Dagoeneko eragozpen guztiak pasata zeudela uste genuenean... beste sorpresa bat. Igande honetan atezainik gabe dago taldea! Partidua goizeko 11tan izango da Ubitarten eta taldeak erakutsiko du, berriro ere, gertatzen ari zaizkigun desgrazia guztiei aurre egiten dakiela.
Animo mutilak, lortuko duzue!!

5/5/10

Ostadar 2 Euskalduna 1 PUNTUAK

Barkatu atzerapena baina inoiz baino gehiago kostatu zaigu partiduko puntuak ematea:

3 PUNTU: Unzalu (Sartu eta segurtasun haundia eman zion taldeari atzekaldean. Dena erraz egin zuen eta hori askotan zailena izan ohi da)

2 PUNTU: Goiko (Partiduko jokaldi ikusgarrienaren protagonista izan zen eta urteko gola zentimetro batzuengatik ez zuen sartu)

PUNTU 1: Iñaki (Min haundia egin zuen eskuin hegaletik, berriro ere)

30/4/10

Ostadar Vs Euskalduna

Denboraldia amaitzeko 4 apartidu falta ditugu eta taldeak goiari eusten dio. Igande hontan beste froga gogor bat izango dugu Ostadarren aurka. Partidua goizeko 11:00tan jokatuko da Usurbilgo Harane futbol zelaian, oso aproposa da futbolean ondo jokatzeko zelai hau, beraz, ea beste 3 puntu lortzen ditugun!!!

26/4/10

Euskalduna 2 Sporting Herrera 4

Talde honek edozein ezbeharri aurre egin diezaiokela erakutsi du orain arte, baina larunbat hontakoa gehiegizkoa izan zen. Lehen zatiarekin geratu behar gara. Taldeak izugarrizko joko erakustaldia eman zuen, bai defentsan, bai kontraerasoan, hegaletatik nahiz erditik jokatzen, konbinazio ikusgarriak eginez... baina azkenaldian gertatzen ari den bezala punteria gutxirekin. Ezeizak bere kañonazoak bota zituen baina denak gutxigatik kanpora joan zitzaizkion, Igor bikain aritu zen aurrean eta ia dena ondo egin zuen, iñakik sakontasuna eman zion jokoari eskuin hegaletik eta Ipi... izugarriak egin zizkien Herrerako kankailuei. Eskubitik... ezkerretik... hankapetik... alde guztietatik alde egin zuen gure deabru txikiak. Eta bigarren zatia hasi bezain laster taldea aurreratu zuen gol izugarri batekin, batzuek Messi ikusi zuten, Messipi!!!

Baina orduan hasi ziren ezbeharrak: Iñaki bizkarreko minez, Ander eta Alexek txorkatilean mina zutelarik, Segio eta Ezeizak ere gehiago ezin zutela... Zelai erdia deagertu egin zen eta Herrerako talde onak hori aprobetxatu eta 3 gol egin zituen. Aulkitik sartu zirenek eta hasieratik eutsi ziotenek ezin izan zuten gehiago egin.

Gera gaitezen lehen zatiarekin, plazer bat izan bait zen gure taldea ikustea. Eta horrelako gehiago egin ditzakeela erakutsiko du datozen asteetan.

Goiko postuak gertu jarraitzen dute beste taldeek ere huts egin dute eta aste hontan, beraz, borrokan jarraitzea besterik ez zaigu geratzen. Eta ea zortea aldeko jartzen zaigun!!

Animo mutilak, bikain ari zarete eta!!

24/4/10

Esukalduna 2 Sporting 4 PUNTUAK

3 PUNTU: Ipintza (Magia egin du gaurkoan gure txikitoak, baloia hartu duen bakoitzean regateak ondo atera zaizkio eta sartu duen gola txapela kentzeko modukoa izan da)

2 PUNTU: Igor (Motibazio egokiarekin jokatu du aurrelari bezala: golean ondo egon da, presioan asko lagundu du eta pase onak sartu ditu. Kontutan hartzeko moduko partidua, datorren urteari begira batez ere.)

PUNTU 1: Alex (Minez jolastu du baina ondo aritu da eutsi duen bitartean. Nabari da ondo entrenatzen duenean, gero beste maila bat ematen duela )

22/4/10

Euskalduna Vs Sporting Herrera

Futbol zelaia estrenatu zenetik 12 urte pasa eta gero lehenengo aldiz eta ofizialki gradak eta aldagelak estrenatuko ditugu larunbat honetan. Partidua eguerdiko 13:30tan izango da igandean jende asko falta zitzaigulako, beraz, bokadiloarekin joan beharko gara Ubitarte futbol zelai berrira. Berriro ere, jokalari garrantzitsuak faltako ditugu baina talde honek zerbait erakutsi badu edozein egoera txarretik indartsu ateratzeko gai dela da. Hori dela eta, hiru puntuak etxean geratu behar dira!!!

20/4/10

Orioko 1 Euskalduna 2 PUNTUAK

3 PUNTU: Oier (Azken hilabeteetan oso gutxi jokatu du lesioak, oporrak... direla eta. Igandean oso ziur ikusi genuen atepean eta denboraldiko bigarren penaltia geratu zuen)

2 PUNTU: Beñat (Oso indartsu hasi du partidua eta gola sartzeaz gain penaltia ere bere burukada bati esker etorri da.)

PUNTU 1: Christian (Penaltiaren jokaldian oso ondo igo da eta erdiraketa ikusgarria jarri du. Ea lesioa ez den ezer)

17/4/10

Orioko Vs Euskalduna

Orain dela ez asko jokatu genuen oriotarren aurka elurragatik atzeratutako partidua eta nahiko segidan tokatzenzaigu itzulerako partidua. Igande hontan izango da eguerdiko 12tan eta espero dugu joko eta emaitz aldetik joaneko partiduko antza izatea biharkoak ere. Taldekideak berreskuratzen goazen einean ea taldeak ere goraka egiten duen.
Gainera aste hau garrantzitsua da, gure aurkari nagusiek beraien artean jokatzen dute eta.
Animo mutilak!!!

13/4/10

Euskalduna 1 Lengokoak 0

Orain dela ez hainbeste urte, Lengokoak-eko agintariek eskatzen zuten infantiletan beraien taldeak Euskalduna bezalako taldeen aurka ez jokatzea, txapelketa desprestigiatzea zelako. Gaur egun nola aldatu dira gauzak, larunbat honetan gure talde humila Lengokoak talde "haundia"-ren gainetik pasa zen. Zortea lagun izan bagenu 10.minutuan dagoeneko 3-0 joango ginateke baina ez genuen golik sartu eta hori izan zen agian akatsik haundiena. Baliteke gure taldeak inoiz baino gol aukera gehiago sortu izana: Golaz gain, beste bi gol baliogabetuak, hainbat kontraeraso eta atezainaren aurrean huts egindako lau!!!

Jendeak esan dezake agian joko aldetik ez zela partidu ikusgarria izan, presio askokoa eta jarraian pase gutxi ikusi zirelako. Baina gure taldeak egin zuena eta egiten ari dena behar bezala baloratzeko ikus dezagun non dauden Lengokoak eta Añorga bezalako taldeak bai jubeniletan eta bai kadeteetan. Eta gero begiratu nola doazen Infantiletan, bertan bakarrik ikusiko dugu gure taldea hauei aurre egiten eta partiduak irabazten.

Orain aurrera egin behar dugu, eta taldeak jarraitu behar du erakusten nahiz eta jokalari asko falta (larunbatean beste bost), errendimenduan ez dela hori nabaritzen eta partidu onak egiteko kapaz dela.
A! Eta bukatzeko Markel: Hospitalean zinenean esan genuen garaipen guztiak zuretzat izango zirela, oraingoz... bitik bi. Eta golik jaso gabe biak!!

Hurrengo geltokia, Orioko

Euskalduna 1 Lengokoak 0 PUNTUAK

3 PUNTU: Ezeiza (Izugarrizko erakustaldia eman zuen zelai erdian, indarrez aurkari guztiak aurretik eraman zituen eta gol aukera arriskutsuenak bere oinetatik atera ziren. Gola ere berak sartu zuen penaltiz)

2 PUNTU: Jabi (Nahiz eta ate aurrean ez asmatu min haundia egin zien donostiarrei ezker hegaletik, penaltia berari egin zioten gainera)

PUNTU 1: Ander (Markelen istripua eta gero aurrera pauso bat eman du, atzeko lerroaren ardura hartu eta bere maila onenera itzula da. )

7/4/10

Inkestak

Orain arte egindako galderetan gehienek asmatu duzue, azken honetan baina, erdiak besterik ez du asmatu erantzuna. Errealak 82-83 denboraldian Txapeldunen Liga (orduan Europako Kopa deitzen zen) jokatu zuen eta final erdietara iritsi zen. Bertan Hamburgo talde alemaniarrak eliminatu zuen jokoz kanpo sartutako gol bati esker; orduan ere, arbitroak aurka. Gero, Hamburgok irabaziko zuen finala Juventusen aurka, beraz, Erreala irabazteko zorian egon zela esan genezake!

Datozen bi asteetako galdera honakoa da: Bost jokalariren izenak emango ditugu, bostek dagoeneko urte dexente dauzkate eta futbola uztear daude baina sekulako ibilbidea izan dute titulu asko irabaziaz. Horietako bat Urrezko Baloia da, aurten Messik irabazi duena eta urteko jokalari onenari ematen zaiona, baina: Emandako bost izenetatik batek ez du irabazi, ba al dakizue nor den?

29/3/10

Zarauzko txapelketarako entrenamenduak

Kaixo ekipo, eta zorionak atzoko garaipenagatik, baina... hobeto jokatu behar da e!!!
Zuen zalantzei erantzunda hau da aste santurako plana:

Zarauzko txapelketa jokatu behar duten guztiek, astearte eta asteazkenean izango dute entrenamendua 11:00 tan. Baina gehiegi ez garenez gure taldeko baten batek etorri nahi badu jende gehiago egoteko, ba biziki eskertuko diogu.

Gure entrenamenduetara datorren asteartean Apirilak 6an itzuliko gara arratsaldeko 5tan, eta hortik aurrera beti bezala, Lengokoak-en aurkako partidua larunbatean izango bait da goizeko 11:30tan

Bukatzeko, gure taldekoek 2 zenbakitik 11ra dituzuen kamisetak itzuli behar dituzue, Zarauzko txapelketa jokatzeko behar ditugu eta. Baten batek Markelena lortzen badu eskertuko diogu. Asteartean edo asteazken goizean eraman entrenamentura, edo beste norbaiti eman.

Edozein zalantza baduzue, lasai deitu!!!

Ondo pasa oporrak!!!

Euskalduna- Beti Ona PUNTUAK

Gaurkoak puntuak honako jokalariei ematea pentsatu dugu:

3 Puntu: Iñaki. Lehen golan jokaldi eta erdiraketan parte hartu du, eta bigarren gola berea izan da. Zer gehiago eskatu!!!

2 Puntu: Iñigo. Bere golak lasaitasuna eman dio taldeari, eta noski beti bezala egiten duen lanak eskertzen du taldeak.

1 Puntu: Ipi: Normalean jolasten ez duen posizio batean jokatu eta benetan ongi egin ditu bere lanak.

Euskalduna 2 - Beti Ona 0


Partidua irabazi eta golik ez jasotzea izan da partiduak eman duen hoberena. Joko aldetik ordea taldeak ez du erakutsi astean landu eta ikasten deguna (joko motza, hegaletara baloiak ireki, zelai erdian baloia ez eraman eta paseak ez hutsegitea, presioa....). Lehen zati guztian taldeak ez ditu 3 pase jarrain ematerik izan. Gol aukera gutxi izan ditugu, baina kontutan hartu behar dugu iritsi direnak hegaletan bukatzen ziren jokaldiak zirela, beraz zein garrantzitsua den baloia hegaletera jolastea!!!! Futbolean gol aukera bat sortzea oso zaila izaten da beti, eta gehienbat erdi kanpotik jolasten denean. Zelaia handia egiten dugunean eta hegaletatik jolasten denean errazagoak dira aukerak egin eta golak egitea.

Beste alde batetik oso garrantzitsua da baloia ez galtzea. Lehen zatian erdi kanpoan baloi asko galdu ditugu azken pasea eman nahi izateagatik, eta askotan hobeto izaten da laterala edo atzeko lerroarekin jolastu eta berriz ere jokaldia hastea.

Baina lasai mutilak, hau ere ikasiko dugu, eta egunez egun jokalari hobeak izaten ikasiko dugu eta!!!!

Argi dago taldeak partidu honetarako baja dexente zeuzkala. Orain arte lesioak nahiko ondo portatu dira taldearekin, baina oraingoan 2-3 jokalari lesionaturik zeuden, eta beste 2-3 jokalari kili-kolo. Gure taldearentzat ordea hau ez da arazo, parte hartzen duen jokalariek ondo egingo dutela badakigulako.
Gaurkoan, lehenengo gola partidua hasi eta berehala iritsi da Iñigok ezker hegaletik iritsita, Iñakik eskubi hegaletik bakarkako jokaldi eta erdiraketari errematea egin ondoren.

Bigarren gola, Ezeizak ongi ateratako korner baten ondorioz iritsi da, lehen jaurtiketa langan jo eta Iñakik bigarren jokaldian sareetara bultzatu du baloia.

Gaurkoan honako jokalariek hartu dute parte:

Eneko, Arregi (Christian), Ipi, Ander, Aitor, Ezeiza, Igor (Goiko), Goros(Unzalu), Iñaki, Iñigo (Jabi), Arruti (Beñat).

26/3/10

Euskalduna Vs Beti Ona

Aste bateko jaia izan eta gero, eta indarberriturik, beste partidu bat datorkigu. Oraingoan, Beti Onaren aurka igandean goizeko 12tan. Berriro ere taldeak sentsazio onak berreskuratu nahiko ditu eta joko onaren bitartez beste hiru puntu gehitu.
Gainera, aste hontan motibazio berezi bat izango dugu: garaipena eta sartzen ditugun gol guztiak Markeli eskeiniak izango dira eta.
Aupa Euskalduna!

22/3/10

ANIMO MARKEL !!!!!!!!

Astebukaera hontan Markelek istripu bat izan zuen eskiatzen ari zen bitartean eta orain hospitalean dugu. Gure aldetik esan dezakegun gauza bakarra da talde osoa, eta baita klub osoa ere zurekin dagoela, hemendik indarrak bidaltzen dizkizugula lehen bait lehen osatzeko.
Taldeak zure dizdira eta grina faltan botako ditu, baina itzuliko zara Markel itzuliko zara, aurten ez bada hurrengoan eta itzultzen zarenean inoiz baino indar gehiagorekin egingo duzu. Itzultzen zarenean... geldiezina izango zara!!

Ordurarte, besarkadarik haundienak zure lagunen partetik

Animo Markel, eta laister arte!!!!

17/3/10

Zarauzko Txapelketa

Apirilaren 3an Zarautzen Aste Santuko txapelketa jolastuko da eta bertar berriro ere gonbidatuak izan gara. Pasa den urtean bai infantiletan eta baita alebinetan (batez ere) Euskaldunako taldeek izugarrizko itxura ona eman zuten, eta aurten errepikatzeko asmoz joango gara.

Guri infantila dagokigu eta jakin beharra dugu ea zenbat jokalarirekin konta dezakegun. Horregatik jarri hemen DENOK ea joango zareten ala ez.

Hau da deialdia:

1- Oier Escudero
2- Aritz Caballero
3- Endika Huizi
4- Gorka Diez
5- Markel Iruin
6- Aitor Gaztañaga
7- Christian Garcia
8- Martin Mendizabal
9- Dani Sanchez
10- Alex Ceballos
11- Iker Ipintza
12- Gorka Gomez
13- Imanol Garciabueno
14- Jonai Venero
15- Matthew Wesney
16- Ander Arratibel
17- Xuban Zabalo
18- Oier Garcia
19- Ruben Piron

Eta aurkariak zozketatu egin dira:

Zarautz (antolatzaileen aurka)
Arnedo (Errioxako herri bat)

Zorte on!!!!

13/3/10

Behobia 2 Euskalduna 0 PUNTUAK

Aste hontan ez dago kronikarik, esan beharrekoak aurrez aurre hitz egin behar ditugu eta. Ez da kasualitatea konbibentziatan izandako bi partiduak galdu izana.

3 PUNTU: Beñat (Bigarren zatian sartu eta dena ondo egin du, arriskua sortu duen bakarra izan da, baina noski, laguntzarik gabe ezin zuen ezer egin.)

2 PUNTU: Goros (Jokalari haundiak beti partidu onak egiten dituztenak dira. Beti ondo entrenatzen dutenak eta dena ematen dutenak. Gaurkoan ere guztioi erakutsi digu taldeko onena dela.)

2 PUNTU: Arregi (Bere lana ondo bete du, eta hori gaur gutxik esan dezakete.)

PUNTU 1: Jabier, Aitor, Igor, Iñigo, Arruti, Iñaki eta Ipi (Lan doblea egin behar izan dute, beraiena, eta lo zeudenena)

Urte batzu barru jokalari guztiek parranden eta futbolaren artean erabaki beharko dute. Atzo askok parrandaren alde egin zuten, eta emaitza hau izan da.

12/3/10

Euskalduna 4 Orioko 2

Partidu polita ikusi ahal izan duguna gaur arratsaldean, oso polita. Erritmo handikoa, amaiera arte emozioz beterikoa, interesgarria eta gol aukera askokoa. Partidua ikustera etorri direnek hotza pasatuko zuten baina ez dira aspertu.

Hasiera hasieratik ikusi ahal izan da gure taldearen nagusitasuna, joko aldetik batez ere eta ez, fisikoagatik. Gaurkoan indar eta altuera gutxiagoko taldea genuen baina mugikortasun eta bizitasun gehiagokoa. Horrela, 6.minutuan Igorrek Sergioren pasea ez du alperrik galdu eta gure taldea aurreratu du. Erritmo berarekin jarraitu du partiduak eta batez ere gure extremoek min handia egin dute. Inoiz baino inspirazio haundiagoarekin zeuden bai Iñigo eta baita Igor ere, jokaldi apartak burutu dituztelarik, hala ere, ez dugu asmatu bigarrena egiten. Eta barkatzen duenak zigorra jasotzen duenez beraiek behin gerturatu eta gola egin dute. Gure taldeak erasoan oso joko ona burutu badu ere (baliteke urte osoko onenetakoa), defentsa lanetan zelai barruan zeuden guztiek izan dituzte despisteak.


Bigarren zatia antzekoa izan da, aukerak sortu eta sortu bigarren gola Arrutik egin duen arte. Berriro ere, taldea baloia ondo mugitzen ari zen, alde batetik bestera, eta sakonean inoiz baino min gehiago eginez. Hortik aurrera 15 minutu nahiko kaxkarrak izan dituzte gure mutilek, atzean akats ugari eginez eta zelai erdian baloia menperatzeko kapaz ez zirelarik. Hala ere, kontraeraso batean Iñakik baloia lapurtu dio atezainari eta baloia kanpora atera ez bada ere, epaileak baliogabetu egin du eta 3-1ekoa izango zena ez da iritsi. Bai ordea berdinketa, nahiz eta oriotarrek falta bat baloia mugimenduan zegoela atera arbitroak ez die ezer esan eta hortik gola iritsi da. Larriena epailea egindako akatsaz konturatu dela da, baina beranduegi zen gola baliogabetzeko. Kontua da horrelako akatsengatik ez ditugula puntu gehiago. Gaurkoan ere bi puntu lapurtuko zizkigutela zirudien, baina Iñaki berriro ere, baloi ezinezko batera iritsi da eta Beñati baloi aproposa jarri dio gure taldea berriro aurreratzeko. Moto batekin atera da Iñaki zelaira bigarren zatian, baina inor ez da konturatu. Hori da korrika egitea! Eta partiduaren hondarrean Sergiok baloia despejatu... eta hara! Eskuadratik sartu da gola.


Ospakizun hortan atera dute gure taldeko batzuek barruan gordeta zeukaten guztia. Orioko taldeak bidegabekeri batengatik partidu garrantzitsu bat irabazi zigun pasa den urtean. Eta gaur zelaian zeuden 4 jokalarik ez dute ahaztu. Agian horregatik egin dute hain partidu ona. Beñat, Sergio eta Igorrek gola, eta Gorosek beti bezala sekulako partidua.


Hauek gaurko protagonistak:

Oier, Arregi, Jabi, Markel, Ander, Sergio (kap.), Goros, Alex (Iñaki 40.min), Igor, Iñigo (Ipi 45.min) eta Arruti (Beñat 50.min)


Garaipena garrantzitsua izan da, eta talde osoak gure kañonero-ri eskeini nahi dio, azken egunak zailak izan dira eta beretzat.

11/3/10

Euskalduna 4 Orioko 2 PUNTUAK


Puntu bereziak aste hontan ere, puntuak nortzuk merezi zituzten pentsatzen jarri garenean izen gehiegi bururatu zaizkigu eta. Gainera, bada baten bat puntu extrak merezi dituena...

PUNTU 1: Iñigo (Beste batzuetan baino txispa gehiagorekin ikusi zaio, ondo buruz burukoan eta erremate postuetara ondo iritsiz. Jokaldi ikusgarri bat ere egin du lehen zatian)

2 PUNTU: Goros (Ohituta ez dagoen postu batean jokatu du baina beti bezala dena eman du, motzean ondo jokatuz, pase onak emanez beti apoioren bat emanez eta gogor defendituz. Gol aukera argi bat izan du baina... ze uste zenuten, sartu egingo zuela?)

3 PUNTU: Iñaki (Bigarren zatian sartu eta partidua erreboluzionatu du, abiaduraz oriotarren defentsa txikitu egin du eta goleko 3 pase eman ditu, nahiz eta epaileak bat baliogabetu. Hori da aukera aprobetxatzea)

4 PUNTU: Igor (Gol bat sartu du, eskubitik jokaldi zoragarriak burutu ditu, gero, zelai erdian ere ondo konbinatzea lortu du... Bere bizitzako partidurik onena jokatu du eta orain sasoi onari eutsi behar dio)

9/3/10

Euskalduna Vs Orioko

Ostegun honetan jokatuko da elurteagatik atzeratutako partidua. Arratsaldeko 6:30etan izango da eta bigarren postura hurbiltzeko aukera bikaina izango da. Beraz, ondo jokatuz, gol gutxi jasotzen jarraituz... lortuko dugu!

8/3/10

Infantil Txikiak, geldiezin: 9-0

Lehen postuan sendo jarraitzen dute gure infantil gaztetxoenak, atzoko partidua azken sailkatuaren aurka jokatzen zuten eta hasiera hasieratik beraien nagusitasuna erakutsi zuten. Lehen minutuan Aritzek hasi zuen gol festa, eta guztioi erakutsi zigun lateral jokatuta ere golak sartu daitezkeela, e Goros! Bigarrena Rufok egin zuen berehala eta orduan hasi zen Daniren erakustaldia. 15 minututan 5 gol sartu zituen, horietako bat ikusgarria benetan eta dagoeneko 23 daramatza. Lehen zatia amaitzear zela, Xubanek abiaduraz baloia hartu eta zortzigarrena egin zuen, 8-0 atsedenaldira.

Bigarren zatia nahiko aspergarria izan zen, tentsiorik gabekoa markagailuan zegoen errenta nahikoa bait zen. Euskaldunak aukera garbiak izan zituen, huts egindako penalti bat eta Rufok zutoinera bota zuen poste bat besteak beste. Bederatzigarren eta azken gola Andonik egin zuen, urruneko jaurtiketa geldiezin batean.

Beraz, lehen postuari sendo esuten dio gure infantilen bigarren taldeak eta datorren astean Landetxa bisitatzera joango dira, gol gehiago sartu eta sailkapen buruan jarraitzeko asmoz

Euskalduna 0 Añorga 0

Oso partidu gogorra izango zela aurreikusten genuen eta hala izan zen. Kasualitatea badirudi ere aurredenboraldiko lehen partiduko emaitza bera izan da honakoa ere, nahiz eta bi taldeen hamaikakoak oso desberdinak izan.

Lehen zatian konbinazio interesgarriak ikusi genituen gure taldearen eskutik, hegaletara ondo irekiz eta baloia alde batetik bestera abiaduraz eta zehaztasunez mugituz. Berri txarra 20.minutuan iritsi da, Goikok mina hartu eta aldatu behar izan dugunean. Baina taldeak ez du itxura aldatu eta joko aldetik berdin jarraitu du. Atsedenaldira golik gabe iritsi gara, eta aukera gutxirekin bi ateetan.

Bigarren zatian baloi jabetza galdu du gure taldeak eta joko aldetik ere behera egin du, metro asko atzera joan da eta gehiago kostatu zaio konbinaketak egitea. Hala ere, kontraerasoan sekulako mina egin du, abiaduraz atezainaren aurrean geratuz eta horietako batean atezain añorgatarrak eskuz geratu du areaz kanpo baina epaileak ez du ikusi. Beste akats garrantzitsu bat gure aurka, eta dagoeneko badira... Bitartean gol bat sartu dugu nahiz eta Iñigo jokoz kanpo egon eta partiduko aukerarik garbiena azken minutuan iritsi da Ezeizak jaurtiketa ezinezko bat langara bidali du, eta nahiz eta barrura sartu dela iruditu zaigun, gero aldaratzea sartzeko kapaz ez gara izan. Beraz amaieran 0-0.

Eneko, Goros, Arregi (Jabi 65.min), Sergio, Aitor (Ander 65.min), Markel, Ezeiza, Goiko (Igor 20.min), Iñaki (Alex 35.min), Ipi (Iñigo 45.min) eta Beñat (Arruti 45.min)

Euskalduna 0 Añorga 0 PUNTUAK

Taldearen maila ona izan da orokorrean. Baina gaurkoan bi jokalari nabarmendu behar ditugu, bi hauek izan bait dira partidua jokatu duten 35 jokalarietatik gehien nabarmendu direnak.

3 PUNTU: Markel (Azken 6 partidutan 5 gol jaso ditugu, eta gehienbat talde lanari esker izan bada ere, berak atzekaldean sortzen zaizkigun arazoak erraz konpontzen ditu)

3PUNTU: Ezeiza (Zelai erdian izugarrizko erakustaldia eman du eta bera izan da gola sartzetik gertuen egon dena. Ez da kasualitatea, azken asteetan askoz hobeto entrenatzen ari bait da.)

5/3/10

Euskalduna Vs Añorga

Oso partidu garrantzitsu bezain erakargarria astebukaera honetan Allurrale zelaian jokatuko dena. Ordutegiak jartzen dutenek ordea, ez omen dute berdin pentsatzen; larunbatean eguerdiko 13:15etan izango da eta Añorga izango da aurkaria. Esan bezala, bigarren postua dago jokoan baina badirudi Kadete B-ko partidua garrantzitsuagoa dela (azkena, azkenaurrekoaren aurka), hauek igandean 11:30tan jokatuko dute eta.
Kontuak kontu, posible den laguntza guztia eskertuko dugu zaleen aldetik eta ahalik eta partidu hoberena jokatu.
Animo mutilak!!!!

27/2/10

Infantil Txikiak, bikain berriro ere

Aurrera pauso galanta gaur goizean Infantil Txikiak eman duena. Sailkapeneko bigarrenaren aurka jokatzen zuten eta berehala erabaki dute partidua. Oso gogor ekin diote partiduari eta 5 minutu bete baino lehen 2 gol sartu dituzte, biak Danirenak, baina bigarrena taldeko jokaldi eder baten ostean. Aritzek pase gurutzatu bikain bat eman dio Xubani, urnietarrak Dani bakarrik ikusi du eta honek ez du barkatu. Hortik aurrera lana asko erraztu da eta Andonik korner bat itxia aterata, atezainaren laguntzaz hirugarrena egin du. Aipagarria ere Andonik jarri dituen korner eta faltak, arrisku haundia sortuz. Horrela iritsi dira atsedenaldira.

Bigarren zatia Beti Onako taldeak indartsu hasi du partidua berdindu nahian baina bai Imanolek atean eta baita Otaegi nahiz Patxik zentral modura segurtasun itzela eman diote taldeari. Euskaldunak kontraerasoetan egin du min eta horrela iritsi da laugarrena; Danik jokaldi zoragarria beste behin eta Gorka Gomezek ate barrura bultza du baloia, merezitako gola Gorkarena. Beraz Beti Ona 0 Euskalduna 4, eta hurrengo fasea esku eskura.

Hemendik azpimarratu nahi dugu talde osoa burutzen ari den denboraldia, bigarren urtekoek indarra eta segurtasuna ematen diote taldeari, eta txikiak izugarri dabiltza; guztiak daude prest datorren urtean Ohorezko mailan jolasteko.

Baina banan bana hartuz gero, lehenik eta behin Dani aipatu behar dugu, dagoeneko 18 golekin (erraz esaten da) Euskaldunako kategoria guztiak kontatuta bera da golegile nagusia. Aritz ere, lateral bezala postu berrira oso ondo ohitu da bai erasoan nahiz defentsan. Endika, langile sutsua eta beti entrenatzeko prest, ere oso ondo; Xubanen abiadurak defentsa lerroak apurtzen ditu eta Gorka "Didi" kapitaina denboraldi borobila betetzen ari da nahiz eta gaurkoan zorte gehiegirik ez izan.

Esan bezala, denok izugarri ondo, segi horrela gogor lanean eta ikusiko duzue: oraindik hoberena etortzeke dago!!

20/2/10

Tolosa 2 Euskalduna 0

Badira partiduak nahiz eta galdu, ondorioak onak izaten direla taldearentzat. Gaurkoa horietako adibide bat da. Gaur egin dezakegun irakurketa nagusia honakoa da: Lehen gola 5.minutuan jaso dugu eta bigarrena luzapenean. Tarte horretan, 65 minutu, Tolosako taldeak ez du gol aukera bakar bat ere sortu; kornerretan bakarrik egin dute mina. Lehen zatia Tolosak dominatu du baina esan bezala ez du gol aukera garbirik sortu, guk ordea aukera bakarra izan dugu baina Sergiok ez du falta sartzen asmatu.

Bigarren zatia aldiz gurea izan da, 35 minutuetan baloia beraien zelaian egon delarik. Hala ere, guk ere ez dugu gol aukera garbirik izan, gerturaketa batzuk besterik ez. Horrela iritsi gara azken minutuetara, gehiago arriskatzea erabaki dugun arte. Eta kontraeraso batean legez kanpoko jokaldi batean aurkariak baloia eskatu dio Aitorri, eta honek, begiratu gabe pasatzen utzi egin du. Hori falta da baina epaileak ez du adierazi, eta bigarrena sartu digute.

Aipatzekoa da, bi taldeen arteko desberdintasuna ez dela joko aldekoa ezta ez zirela teknikoki gehiago. Fisikoa baizik, altuera eta indar aldetik gehiago ziren eta horrek izugarrizko zailtasunak sortu dizkio gure taldeari. Baina urteen buruan fisikoa berdindu egiten da eta teknikak, mugitzeak, jokatzen jakiteak, etab. dira garrantzitsuenak. Beraz, animo eta lanean jarraitzea!

Jokalari hauek hartu dute parte gaurkoan:

Eneko, Goros (Ander 65.min), Arregi (Alex 65.min), Markel, Aitor, Sergio, Goiko, Ezeiza, Iñaki (Iñigo 45.min), Ipi (Jabi 55.min) eta Beñat (Arruti 35.min)

Tolosa 2 Euskalduna 0 PUNTUAK

Oso partidu gogorra eta zaila izan da gaurkoa, denek eman dute barruan zuten guztia baina puntuak horrela banatuko ditugu:

3 PUNTU: Igor (Kadeteekin joan da mesede bat egitearren eta 10 minutu besterik ez dute atera. Hala ere denbora aprobetxatu du eta goleko pase bat eman du. Ezin zaio gehiago eskatu, debut bikaina.)

2 PUNTU: Sergio (Lan asko izan du batez ere lehen zatian bere aurreko biek gehiegi ez bait diote lagundu, eta ondo bete du. Txartelaren jokaldian zuhurragoa izan behar zuen.)

2 PUNTU: Aitor (Benetan partidu ona jokatu du atzekaldean. Sasoi onean dago eta taldeak asko eskertzen du hori. Bigarren golean gertatutakoa ez da bere errua izan, epailearen akats bat baizik.)

PUNTU 1: Arruti (Aurrean bizitasuna eman dio taldeari eta Tolosakoei arazoak sortu dizkie.)

18/2/10

Tolosa Vs Euskalduna

Azken lau partiduak irabazi ostean, agian urte osoan izango dugun norgehiagoka zailena jokatuko dugu larunbatean. Tolosarrak ligan oso fin ibili ez baziren ere, kopan indartsu dabiltza eta jokatutako partidu guztiak irabazi dituzte bat izan ezik. Hala ere, talde honek erakutsi du edonori irabaz diezaiokela serio eta kontzentrazio haundiarekin jokatzen badu.
Larunbatean izango da, Usabal futbol zelaian eta goizeko 11:30tan. Beraz badakigu, a tope eta ea emaitza positiboren bat ekartzen dugun Andoainera!

15/2/10

Vasconia 1 Euskalduna 5 PUNTUAK

Beste behin, eta partidua erraz irabazten den gehienetan bezala, puntuak askok merezi dituzte. Aipatzekoa da bost goletatik 3 lehenengo urtekoek lortu zituztela eta hori ez da batere erraza. Hala ere, puntuak era honetan banatzea erabaki dugu:

3 PUNTU: Iñigo (Bigarren zatian sartu da eta bere abiadurarekin min handia egin du. Gol on bat sartu du eta beste bat sartu badu ere epaileak baliogabetu egin dio.)

2 PUNTU: Ipi (Zati bakarra jokatu du eta deabrukeriak egin ditu ezker hegalean. Azken bi partiduak oso ondo jokatu ditu eta badirudi bere maila berreskuratu duela)

PUNTU 1: Ander (Nahiz eta lehen zatian zalantzak izan, bigarrenean dena ondo egin du. Eta Vasconiako aurrelariak oso arriskutsuak ziren)

7/2/10

Euskalduna 3 Hondarribi 1

Partidu gogorra aurreikusten zen eta hala izan zen. Lehen minututik geratu zen argi oso lehiatua izango zela norgehiagoka; lehen zatian zelai erdiko joko asko eta aukera gutxi izan ziren. Esanguratsuenak hondarribitarren falta bat langara joan zena Enekok nahikoa ikutu eta gero. Gure aldetik Beñatek area kanpotik izan zuen bolea bat eta Ezeizak nahiz Beñatek berriro ere sareetara botatzen asmatu ez zuten beste bat. Orokorrean lehen zatia dominatu genuen baina atera argi iristeko arazoak izan genituen. Aipagarriena defentsa lerroak egin zuen lana, eta entrenatutako mugimenduak eta kolokazioa ona izan zela, ea horrela jarraitzen dugun.

Bigarren zatia guztiz bestelakoa izan zen, ez jokoagatik, baloiak gurea izaten jarraitu zuelako, baizik eta golengatik. Hirugarren minutan hasi zen gol festa, atzeko lerroan despiste bat Hondarribiko aurrelari txikiak ez zuen desaprobetxatu. Oso jokalari ona zen Hondarribiko 10 zenbakia. Baina gure taldeak, beste behin, ez zuen burua makurtu eta berdinketaren bila hasi zen. Horrela, 10.minutuan Unzalu eta Beñaten arteko jokaldi on baten ostean Jabik (behingoagatik kaso egin eta ondo irekita ) partidua berdindu zuen. Hortik aurrera gure taldea jaun eta jabe izan zen, zelai erdia dominatu eta abiadurarekin jokatuz, baloia minutu gehienak Hondarribiko areatik gertu egon zelarik. Horietako baloi bat Ezeizak boleaz sekulako gola sartu zuen, urteko onenetako bat, eta gainera oso garrantzitsua. Aldaketa guztiak egin genituen eta 5 minuturen faltan Arrutik ezinezkoa zirudien baloi bat puntarekin ikutu eta partidua erabaki zuen, 3-1.

Atzokoa denboraldiko arbitro onena izan zen zalantzarik gabe baina denbora gehiegi gehitu zuen, hala, 39.minutuan Markelek egindako penalti argia adierazi zuen baina Enekok sekulako geldiketa egin zuen. Hurrengo partiduak zailak izango dira oso eta gure atezainak bere maila hoberena erakutsi beharko du. Gure konfiantza badu behinik behin.

Aipatzekoa da ere, atzokoan oso gauza zaila den zerbait gertatu zela: Denek, zelaira irten ziren 16 jokalariek, benetan partidu ona jokatu zutela. Guztiek burutu zuten oso lan ona eta horregatik lortu genituen 3 puntuak.

Eneko, Arregi, Jabi (Ipi 45.min), Sergio (kap.), Markel, Unzalu (Alex 45.min), Goros, Igor (Iñaki 45.min), Ezeiza, Beñat (Arruti 50.min) eta Aitor (Ander 55.min)