31/1/10

Dunboa 1 Euskalduna 2 PUNTUAK

Ez da oso partidu ona izan eta horregatik puntuak ematea zaila dago gaurkoan, hala ere, partiduari zerbait desberdina eskeini dioten jokalariak aukeratu ditugu puntuak ematerako orduan.
3 PUNTU: Ezeiza (Itzuli da eta %100ean dagoela erakutsi du, bigarren zatia oso motibatuta hasi eta partidua erabaki du.)

2 PUNTU: Sergio (Zelai erdian nagusitasuna erakutsi du. Faltak eta kornerrak ez ditu ohi bezain ondo atera baloiaren egoeragatik batik bat)

PUNTU 1: Jabi (Atzean lanik ez eta aurrera askotan jo du. Lekua hartzen eta erne egoten ikasiko balu taldeko jokalari honenetakoa izango litzateke)

28/1/10

Dunboa Vs Euskalduna

Ostadarren kontrako partidu eta emaitz onaren ostean, beste emaitz on bat eta golik jaso gabe etxera joateko aukera bikaina dugu igandekoa. Irundarrak, nahiz eta atzeko postuetan egon, ondo jokatzen dakien talde bat da, igandean ikusiko duzuen bezala. Partidua goizeko 10:30tan izango da Artia futbol zelaiean. Baina lasai gurasoak, ez garela goizegi geratuko.

Eta ea porrako emaitzen bat asmatzen dugu, ez dela hain zaila!!!!

23/1/10

Euskalduna 4 Ostadar 0

Oso partidu garrantzitsua zen gaurkoa, 3 puntu baino gehiago balio duten horietakoa. Hiru puntu baino gehiago zegoela jokoan diogu taldeak hoberantzko dinamika erakutsi nahi zuelako, golik jaso nahi ez zuelako eta berriro ere ondo jokatu nahi zuelako. Eta guztia lortu dugu, lehen minututik azkeneraino partiduaren jabe izan gara eta aukerarik ez diegu eman lasartearrei.

Hala ere, aurre hartzeko aukera garbiena Ostadarrek izan du, area ertzean zegoen falta bat langara bota dutelako. Baina hori bakarrik. Hortik aurrera zelai erdian nagusitu eta aukerak iristen hasi dira, horietako asko Beñaten mugimendu onen ondorioz. Ez du zorterik izan ordea eta gutxigatik joan zaizkio kanpora. Taldeak erasotzen jarraitu du gehienbat eskubikaldetik, baina ezkerretik etorri da lehen gola. Falta Sergiok oso ondo atera eta Goikok buruz eskuadran jarri du, gol zoragarria. Gure mutilek konformatu beharrean erasotzen jarraitu dute eta horietako batean Beñati penaltia egin dio atezainak. Sergiok beti bezala, lasai sartu du nahiz eta atezainak igarri.

Bigarren zatiak berdin jarraitu du, baloia eta gol aukerak gureak izan dira. Ipi deabru txikia zelaian sartu da eta bizitasuna eman dio erasoari nahiz eta batzuetan berekoiegi jokatu duen. Hirugarren gola ere estrategia jokaldian etorri da, kornerra oso itxia atera du Sergiok eta aske geratu den baloia Iñakik sartu, sumatzen zuen bai aldatu behar genuela eta ondo amaitu nahi zuen partidua. Hortik aurrera batez ere zelai erdian hutsune asko utzi dituzte lasartearrek eta kontraeraso aproposak burutu ditu taldeak, golak sartzeko balio izan ez badute ere. Partiduko 50.minutuan Beñatek partiduko gola sartu du area kanpoan baloia hartu eta bi aldiz pentsatu gabe atezainaren gainetik jarri du. Merezitako saria, oso lan ona burutu bait du.

Eta nahiz eta azken minutuetan apur bat sufritu, gure atea lehen aldiz hutsean utzi dugu, agian hori izan da datu positiboena. Taldeak defentsa lanetan konfiantza har dezan.Azkenean 4-0, ez dago batere gaizki kopako 6 partidutan 8 gol besterik jaso ez dituen talde bati 4 gol sartzea.
Ez dago batere gaizki "adituen" ustez organizazio txarra eta defentsa kaxkarra duen talde honentzat.

Partiduko protagonistak hauek izan dira:

Oier, Arregi, Goros (Jabi 50.min), Aitor (Ander 50.min), Markel, Sergio, Ezeiza (Alex 45.min), Goiko, Iñaki (Iñigo 45.min), Igor (Ipi 35.min) eta Beñat (Arruti 50.min)

Esan bezala, partidua irabazi da, golik ez da jaso eta joko ona erakutsi du taldeak. Baina partidu hau pasa da, eta hurrengora begira jarri behar gara dagoeneko, ondo entrenatzea ikastea eta hobetzea delako garrantzitsuena. Egunetik egunera jokalari hobeak izatea da eta garaipenik handiena.

Euskalduna 4 Ostadar 0 PUNTUAK

Futbolak ere boladak ditu, eta aste batzuetan jokalari batzuk egoten dira besteak baino hobeto, gero hori aldatzen delarik. Urte osoan zehar denoi iristen zaizkigu gure momentuak. Horiek aprobetxatzea eta ahalik eta gehien luzatzea da sekretua. Gaurkoan asko nabaritu dira ratxa hauek, eta horregatik puntuak aurreko asteetako antzekoak izango dira:



3 PUNTU: Beñat (Aurrean mugitzen ikasi dugu eta oso zuhur jokatu du min asko eginez. Lehen zatian 2 aukera garbi huts egin baditu ere ez du etsi eta penaltia probokatzeaz gain gol ikusgarria sartu du. Partidu bikaina)








2 PUNTU: Arregi (Konzentrazio haundiarekin eta gogor jokatu du, bere hegala ondo itxi du eta taldeak ez du golik jaso. Izugarri maila ona erakusten ari da azkenaldiotan)




PUNTU 1: Iñaki (Ondo irekita jokatu du eta erraztasunez sartu da bere hegaletik. Merezitako
gola sartu du gainera. Ematen ari den maila ona ere ez da kasualitate hutsa, egunero egunero entrenatzen bait du ondo)

21/1/10

Euskalduna Vs Ostadar

Aspaldiko partez, bigarren partidua jokatuko dugu jarraian larunbat hontan. Andoainen izango da goizeko 11tan eta taldeak sailkapenean goraka joan nahi duela erakutsi beharko du joko onarekin eta ondo defendituz. Orain arte lasartearren aurka jokatu ditugun bi partiduak oso positiboak izan dira, ea inertzia horrekin jarraitzen dugun!!

17/1/10

Sporting Herrera 3 Euskalduna 1 PUNTUAK

Gaurko partidua, nahiz eta emaitza ona ez izan joko aldetik irudi ona eman du taldeak, horretaz gain jokalari askok lan txukuna egin dute. Hala ere, ez da besteen gainetik nabarmendu den inor egon. Horregatik gaur puntuak beste modu batera emango ditugu:

2 PUNTU: Beñat (Atsedenaldian sartu da zelaian ta ondo eutsi du taldea erasoan, baloiak aurpegiz ondo utziz eta mugimendu onak eginez. Jaurtiketa arriskutsu pare bat ere egin ditu baina ez du zorterik izan)

2 PUNTU: Alex (Bigarren zatian sartu da ere, eta taldeari asko eman dio. Hala ere oraindik asko dauka ikasteko eta taldearen jokoa ulertzeko)

2 PUNTU: Sergio (Kornerretan eta faltetan erdiraketa bikainak jarri ditu, eta baloi bat langara bota du. Penaltia ere ondo bota du)

2 PUNTU: Goros (Ez du golik sartzen baina berdin du. Erdian, ezkerretan ta eskubitan jokatu du, eta toki guztietan ondo baino hobeto)

2 PUNTU: Goiko (Indar asko erakutsi du zelai erdian eta akzio tekniko benetan ikusgarri batzu ere utzi ditu. Lastima azkarregi hustu egin dela eta amaieran ezinean egon dela. Gola ere gertu izan du)

14/1/10

Sporting Herrera Vs Euskalduna

Lehenengo Ostadarrekoen gripea izan zen. Gero haizea, aurrerago izotza, eta pasa den astean elurra. Horrela lau partidu suspenditu dizkigute aurten. Zer gertatuko ote da igande hontan? Tsunami bat? Lurrikara bat? Auskalo, baina gauzak dauden bezala ikusita partidua normal jokatzearekin konformatzen gara. Ez da erraza izango gainera, Herrera beti zelai konplikatua izaten bait da. Beraz guztiok barruan daukagun onena eman beharko dugu 3 puntuak etxera ekartzeko. Ez ahaztu partidua igande hontan izango dela goizeko 11:45tan.

8/1/10

Euskalduna Vs Orioko

Joan den urtekoa oraindik gogoan daukagula datoz oriotarrak. Gauzak, baina, askoz aldatu dira. Beraien jokalari onenak orain kadeteetan daude eta gureak hemen jarraitzen dute. Partidua ordutegi estelarrean izango da, larunbata eguerdiko 12tan eta gure taldeak bere maila erakutsi beharko du, puntuak etxean gera daitezen. Helbura joan den asteetako berdina da: Ondo jolastu eta golik ez jaso. Oraingoan lortuko dugu!

4/1/10

Beti Ona 1 Euskalduna 1 PUNTUAK

3 Puntu: ARREGI (Zelaiean eman zituen minutuak perfektuak izan ziren, aurkariari aurreratuz, baloiak moztueta gero zentzu jokatuz, eta gainera egur pixkat eman zuen ere)

2 Puntu: GOROS (Gustora sentitzen ari da zelai erdian. Ondo jokatzeaz gain, atezainen sake asko eraman zituen eta hori gure taldeak asko eskertzen duen zerbait da)

Puntu 1: IPINTZA (Nahiz eta jokoan gehiegi sartu ez gola berak egin zuen eta beste bat legez kanpo utzi zioten. Gol asko kentzen ari dizkiote epaileek arrazoirik gabe)