10/8/10

Agurra

Azken sarrera honekin, blogean 2 urte hauetan zehar parte hartu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Honen bidez informazioa guztioi gerturatzen saiatu gara, puntuak eman, komentarioak egin... denetik egin dugu eta oso harrera ona izan du, hor irakurtzen egon zaretenei esker.

Bost urte pasa ditut nik infantiletan, Xabik ordea, are gehiago. Eta kadeteetara jauzia emateko garaia iritsi dela uste dugu, baita ere zergatik ez, Euskaldunak urte askotan izan duen belaunaldi onenarekin jarraitzeko asmoz.

Eta begirada atzera botatzen badugu konturatuko gara klub honek kategoria honetan eman duen jauziaz. Oso behean hasi ginen; Infantilen lehen taldea kategoria baxuenean zegoen eta bigarren talderik ez zen existitzen. Bost urteren ondoren, pausoz pauso eta lan gogor baten ondorioz bi taldeak onenen artean uztea lortu dugu. Aurten izan ditu Euskaldunak Infantiletan emaitzarik onenak, besteak beste Tolosa, Añorga eta Lengokoak bezalako taldeei irabaziz. Hori lehen pentsaezina zen, baina hemendik aurrera gure mutilek dinamika berarekin jarraituko duten itxaropenez, lasai goaz.

Gauza asko esan genitzake urte hauei buruz, agian ez dugu garaipen haundiegirik ospatzeko aukerarik izan, kopako finalak, igoerek... alde egin ziguten. Baina zoriontsu egin gaituenak egunez egun zuekin egotea izan da: ikasteko, hobetzeko, ondo pasatzeko ilusioz gainezka ikusteak eman dizkigu indarrak egunez egun zuekin egoteko.

Eskerrik asko baita ere partiduro hor egon zareten gurasoei, zuen lana eta animoak ere oso garrantzitsuak bait dira. Lagunei ere, uneoro laguntzeko prest egon zaretelako. Eta urte hauetan izan ditugun bi direktibei, lehen zinetenei entrenatzen hasteko aukera emateagatik, eta oraingoei konfidantza emateagatik.

Blog honi azken 5 urtetan egon den hamaikako onena jarriz eman nahi genion amaiera, baina hain zen zaila 11 bakarrik hartzea (ezinezkoa ez esateagatik) azkenean postu bakoitzeko bi jokalari jarri ditugula. Zuei eta beste guztiei eskerrik asko, eta laister arte!!

Eta ez ahaztu onena iristear dagoela!!