29/3/10

Zarauzko txapelketarako entrenamenduak

Kaixo ekipo, eta zorionak atzoko garaipenagatik, baina... hobeto jokatu behar da e!!!
Zuen zalantzei erantzunda hau da aste santurako plana:

Zarauzko txapelketa jokatu behar duten guztiek, astearte eta asteazkenean izango dute entrenamendua 11:00 tan. Baina gehiegi ez garenez gure taldeko baten batek etorri nahi badu jende gehiago egoteko, ba biziki eskertuko diogu.

Gure entrenamenduetara datorren asteartean Apirilak 6an itzuliko gara arratsaldeko 5tan, eta hortik aurrera beti bezala, Lengokoak-en aurkako partidua larunbatean izango bait da goizeko 11:30tan

Bukatzeko, gure taldekoek 2 zenbakitik 11ra dituzuen kamisetak itzuli behar dituzue, Zarauzko txapelketa jokatzeko behar ditugu eta. Baten batek Markelena lortzen badu eskertuko diogu. Asteartean edo asteazken goizean eraman entrenamentura, edo beste norbaiti eman.

Edozein zalantza baduzue, lasai deitu!!!

Ondo pasa oporrak!!!

Euskalduna- Beti Ona PUNTUAK

Gaurkoak puntuak honako jokalariei ematea pentsatu dugu:

3 Puntu: Iñaki. Lehen golan jokaldi eta erdiraketan parte hartu du, eta bigarren gola berea izan da. Zer gehiago eskatu!!!

2 Puntu: Iñigo. Bere golak lasaitasuna eman dio taldeari, eta noski beti bezala egiten duen lanak eskertzen du taldeak.

1 Puntu: Ipi: Normalean jolasten ez duen posizio batean jokatu eta benetan ongi egin ditu bere lanak.

Euskalduna 2 - Beti Ona 0


Partidua irabazi eta golik ez jasotzea izan da partiduak eman duen hoberena. Joko aldetik ordea taldeak ez du erakutsi astean landu eta ikasten deguna (joko motza, hegaletara baloiak ireki, zelai erdian baloia ez eraman eta paseak ez hutsegitea, presioa....). Lehen zati guztian taldeak ez ditu 3 pase jarrain ematerik izan. Gol aukera gutxi izan ditugu, baina kontutan hartu behar dugu iritsi direnak hegaletan bukatzen ziren jokaldiak zirela, beraz zein garrantzitsua den baloia hegaletera jolastea!!!! Futbolean gol aukera bat sortzea oso zaila izaten da beti, eta gehienbat erdi kanpotik jolasten denean. Zelaia handia egiten dugunean eta hegaletatik jolasten denean errazagoak dira aukerak egin eta golak egitea.

Beste alde batetik oso garrantzitsua da baloia ez galtzea. Lehen zatian erdi kanpoan baloi asko galdu ditugu azken pasea eman nahi izateagatik, eta askotan hobeto izaten da laterala edo atzeko lerroarekin jolastu eta berriz ere jokaldia hastea.

Baina lasai mutilak, hau ere ikasiko dugu, eta egunez egun jokalari hobeak izaten ikasiko dugu eta!!!!

Argi dago taldeak partidu honetarako baja dexente zeuzkala. Orain arte lesioak nahiko ondo portatu dira taldearekin, baina oraingoan 2-3 jokalari lesionaturik zeuden, eta beste 2-3 jokalari kili-kolo. Gure taldearentzat ordea hau ez da arazo, parte hartzen duen jokalariek ondo egingo dutela badakigulako.
Gaurkoan, lehenengo gola partidua hasi eta berehala iritsi da Iñigok ezker hegaletik iritsita, Iñakik eskubi hegaletik bakarkako jokaldi eta erdiraketari errematea egin ondoren.

Bigarren gola, Ezeizak ongi ateratako korner baten ondorioz iritsi da, lehen jaurtiketa langan jo eta Iñakik bigarren jokaldian sareetara bultzatu du baloia.

Gaurkoan honako jokalariek hartu dute parte:

Eneko, Arregi (Christian), Ipi, Ander, Aitor, Ezeiza, Igor (Goiko), Goros(Unzalu), Iñaki, Iñigo (Jabi), Arruti (Beñat).

26/3/10

Euskalduna Vs Beti Ona

Aste bateko jaia izan eta gero, eta indarberriturik, beste partidu bat datorkigu. Oraingoan, Beti Onaren aurka igandean goizeko 12tan. Berriro ere taldeak sentsazio onak berreskuratu nahiko ditu eta joko onaren bitartez beste hiru puntu gehitu.
Gainera, aste hontan motibazio berezi bat izango dugu: garaipena eta sartzen ditugun gol guztiak Markeli eskeiniak izango dira eta.
Aupa Euskalduna!

22/3/10

ANIMO MARKEL !!!!!!!!

Astebukaera hontan Markelek istripu bat izan zuen eskiatzen ari zen bitartean eta orain hospitalean dugu. Gure aldetik esan dezakegun gauza bakarra da talde osoa, eta baita klub osoa ere zurekin dagoela, hemendik indarrak bidaltzen dizkizugula lehen bait lehen osatzeko.
Taldeak zure dizdira eta grina faltan botako ditu, baina itzuliko zara Markel itzuliko zara, aurten ez bada hurrengoan eta itzultzen zarenean inoiz baino indar gehiagorekin egingo duzu. Itzultzen zarenean... geldiezina izango zara!!

Ordurarte, besarkadarik haundienak zure lagunen partetik

Animo Markel, eta laister arte!!!!

17/3/10

Zarauzko Txapelketa

Apirilaren 3an Zarautzen Aste Santuko txapelketa jolastuko da eta bertar berriro ere gonbidatuak izan gara. Pasa den urtean bai infantiletan eta baita alebinetan (batez ere) Euskaldunako taldeek izugarrizko itxura ona eman zuten, eta aurten errepikatzeko asmoz joango gara.

Guri infantila dagokigu eta jakin beharra dugu ea zenbat jokalarirekin konta dezakegun. Horregatik jarri hemen DENOK ea joango zareten ala ez.

Hau da deialdia:

1- Oier Escudero
2- Aritz Caballero
3- Endika Huizi
4- Gorka Diez
5- Markel Iruin
6- Aitor Gaztañaga
7- Christian Garcia
8- Martin Mendizabal
9- Dani Sanchez
10- Alex Ceballos
11- Iker Ipintza
12- Gorka Gomez
13- Imanol Garciabueno
14- Jonai Venero
15- Matthew Wesney
16- Ander Arratibel
17- Xuban Zabalo
18- Oier Garcia
19- Ruben Piron

Eta aurkariak zozketatu egin dira:

Zarautz (antolatzaileen aurka)
Arnedo (Errioxako herri bat)

Zorte on!!!!

13/3/10

Behobia 2 Euskalduna 0 PUNTUAK

Aste hontan ez dago kronikarik, esan beharrekoak aurrez aurre hitz egin behar ditugu eta. Ez da kasualitatea konbibentziatan izandako bi partiduak galdu izana.

3 PUNTU: Beñat (Bigarren zatian sartu eta dena ondo egin du, arriskua sortu duen bakarra izan da, baina noski, laguntzarik gabe ezin zuen ezer egin.)

2 PUNTU: Goros (Jokalari haundiak beti partidu onak egiten dituztenak dira. Beti ondo entrenatzen dutenak eta dena ematen dutenak. Gaurkoan ere guztioi erakutsi digu taldeko onena dela.)

2 PUNTU: Arregi (Bere lana ondo bete du, eta hori gaur gutxik esan dezakete.)

PUNTU 1: Jabier, Aitor, Igor, Iñigo, Arruti, Iñaki eta Ipi (Lan doblea egin behar izan dute, beraiena, eta lo zeudenena)

Urte batzu barru jokalari guztiek parranden eta futbolaren artean erabaki beharko dute. Atzo askok parrandaren alde egin zuten, eta emaitza hau izan da.

12/3/10

Euskalduna 4 Orioko 2

Partidu polita ikusi ahal izan duguna gaur arratsaldean, oso polita. Erritmo handikoa, amaiera arte emozioz beterikoa, interesgarria eta gol aukera askokoa. Partidua ikustera etorri direnek hotza pasatuko zuten baina ez dira aspertu.

Hasiera hasieratik ikusi ahal izan da gure taldearen nagusitasuna, joko aldetik batez ere eta ez, fisikoagatik. Gaurkoan indar eta altuera gutxiagoko taldea genuen baina mugikortasun eta bizitasun gehiagokoa. Horrela, 6.minutuan Igorrek Sergioren pasea ez du alperrik galdu eta gure taldea aurreratu du. Erritmo berarekin jarraitu du partiduak eta batez ere gure extremoek min handia egin dute. Inoiz baino inspirazio haundiagoarekin zeuden bai Iñigo eta baita Igor ere, jokaldi apartak burutu dituztelarik, hala ere, ez dugu asmatu bigarrena egiten. Eta barkatzen duenak zigorra jasotzen duenez beraiek behin gerturatu eta gola egin dute. Gure taldeak erasoan oso joko ona burutu badu ere (baliteke urte osoko onenetakoa), defentsa lanetan zelai barruan zeuden guztiek izan dituzte despisteak.


Bigarren zatia antzekoa izan da, aukerak sortu eta sortu bigarren gola Arrutik egin duen arte. Berriro ere, taldea baloia ondo mugitzen ari zen, alde batetik bestera, eta sakonean inoiz baino min gehiago eginez. Hortik aurrera 15 minutu nahiko kaxkarrak izan dituzte gure mutilek, atzean akats ugari eginez eta zelai erdian baloia menperatzeko kapaz ez zirelarik. Hala ere, kontraeraso batean Iñakik baloia lapurtu dio atezainari eta baloia kanpora atera ez bada ere, epaileak baliogabetu egin du eta 3-1ekoa izango zena ez da iritsi. Bai ordea berdinketa, nahiz eta oriotarrek falta bat baloia mugimenduan zegoela atera arbitroak ez die ezer esan eta hortik gola iritsi da. Larriena epailea egindako akatsaz konturatu dela da, baina beranduegi zen gola baliogabetzeko. Kontua da horrelako akatsengatik ez ditugula puntu gehiago. Gaurkoan ere bi puntu lapurtuko zizkigutela zirudien, baina Iñaki berriro ere, baloi ezinezko batera iritsi da eta Beñati baloi aproposa jarri dio gure taldea berriro aurreratzeko. Moto batekin atera da Iñaki zelaira bigarren zatian, baina inor ez da konturatu. Hori da korrika egitea! Eta partiduaren hondarrean Sergiok baloia despejatu... eta hara! Eskuadratik sartu da gola.


Ospakizun hortan atera dute gure taldeko batzuek barruan gordeta zeukaten guztia. Orioko taldeak bidegabekeri batengatik partidu garrantzitsu bat irabazi zigun pasa den urtean. Eta gaur zelaian zeuden 4 jokalarik ez dute ahaztu. Agian horregatik egin dute hain partidu ona. Beñat, Sergio eta Igorrek gola, eta Gorosek beti bezala sekulako partidua.


Hauek gaurko protagonistak:

Oier, Arregi, Jabi, Markel, Ander, Sergio (kap.), Goros, Alex (Iñaki 40.min), Igor, Iñigo (Ipi 45.min) eta Arruti (Beñat 50.min)


Garaipena garrantzitsua izan da, eta talde osoak gure kañonero-ri eskeini nahi dio, azken egunak zailak izan dira eta beretzat.

11/3/10

Euskalduna 4 Orioko 2 PUNTUAK


Puntu bereziak aste hontan ere, puntuak nortzuk merezi zituzten pentsatzen jarri garenean izen gehiegi bururatu zaizkigu eta. Gainera, bada baten bat puntu extrak merezi dituena...

PUNTU 1: Iñigo (Beste batzuetan baino txispa gehiagorekin ikusi zaio, ondo buruz burukoan eta erremate postuetara ondo iritsiz. Jokaldi ikusgarri bat ere egin du lehen zatian)

2 PUNTU: Goros (Ohituta ez dagoen postu batean jokatu du baina beti bezala dena eman du, motzean ondo jokatuz, pase onak emanez beti apoioren bat emanez eta gogor defendituz. Gol aukera argi bat izan du baina... ze uste zenuten, sartu egingo zuela?)

3 PUNTU: Iñaki (Bigarren zatian sartu eta partidua erreboluzionatu du, abiaduraz oriotarren defentsa txikitu egin du eta goleko 3 pase eman ditu, nahiz eta epaileak bat baliogabetu. Hori da aukera aprobetxatzea)

4 PUNTU: Igor (Gol bat sartu du, eskubitik jokaldi zoragarriak burutu ditu, gero, zelai erdian ere ondo konbinatzea lortu du... Bere bizitzako partidurik onena jokatu du eta orain sasoi onari eutsi behar dio)

9/3/10

Euskalduna Vs Orioko

Ostegun honetan jokatuko da elurteagatik atzeratutako partidua. Arratsaldeko 6:30etan izango da eta bigarren postura hurbiltzeko aukera bikaina izango da. Beraz, ondo jokatuz, gol gutxi jasotzen jarraituz... lortuko dugu!

8/3/10

Infantil Txikiak, geldiezin: 9-0

Lehen postuan sendo jarraitzen dute gure infantil gaztetxoenak, atzoko partidua azken sailkatuaren aurka jokatzen zuten eta hasiera hasieratik beraien nagusitasuna erakutsi zuten. Lehen minutuan Aritzek hasi zuen gol festa, eta guztioi erakutsi zigun lateral jokatuta ere golak sartu daitezkeela, e Goros! Bigarrena Rufok egin zuen berehala eta orduan hasi zen Daniren erakustaldia. 15 minututan 5 gol sartu zituen, horietako bat ikusgarria benetan eta dagoeneko 23 daramatza. Lehen zatia amaitzear zela, Xubanek abiaduraz baloia hartu eta zortzigarrena egin zuen, 8-0 atsedenaldira.

Bigarren zatia nahiko aspergarria izan zen, tentsiorik gabekoa markagailuan zegoen errenta nahikoa bait zen. Euskaldunak aukera garbiak izan zituen, huts egindako penalti bat eta Rufok zutoinera bota zuen poste bat besteak beste. Bederatzigarren eta azken gola Andonik egin zuen, urruneko jaurtiketa geldiezin batean.

Beraz, lehen postuari sendo esuten dio gure infantilen bigarren taldeak eta datorren astean Landetxa bisitatzera joango dira, gol gehiago sartu eta sailkapen buruan jarraitzeko asmoz

Euskalduna 0 Añorga 0

Oso partidu gogorra izango zela aurreikusten genuen eta hala izan zen. Kasualitatea badirudi ere aurredenboraldiko lehen partiduko emaitza bera izan da honakoa ere, nahiz eta bi taldeen hamaikakoak oso desberdinak izan.

Lehen zatian konbinazio interesgarriak ikusi genituen gure taldearen eskutik, hegaletara ondo irekiz eta baloia alde batetik bestera abiaduraz eta zehaztasunez mugituz. Berri txarra 20.minutuan iritsi da, Goikok mina hartu eta aldatu behar izan dugunean. Baina taldeak ez du itxura aldatu eta joko aldetik berdin jarraitu du. Atsedenaldira golik gabe iritsi gara, eta aukera gutxirekin bi ateetan.

Bigarren zatian baloi jabetza galdu du gure taldeak eta joko aldetik ere behera egin du, metro asko atzera joan da eta gehiago kostatu zaio konbinaketak egitea. Hala ere, kontraerasoan sekulako mina egin du, abiaduraz atezainaren aurrean geratuz eta horietako batean atezain añorgatarrak eskuz geratu du areaz kanpo baina epaileak ez du ikusi. Beste akats garrantzitsu bat gure aurka, eta dagoeneko badira... Bitartean gol bat sartu dugu nahiz eta Iñigo jokoz kanpo egon eta partiduko aukerarik garbiena azken minutuan iritsi da Ezeizak jaurtiketa ezinezko bat langara bidali du, eta nahiz eta barrura sartu dela iruditu zaigun, gero aldaratzea sartzeko kapaz ez gara izan. Beraz amaieran 0-0.

Eneko, Goros, Arregi (Jabi 65.min), Sergio, Aitor (Ander 65.min), Markel, Ezeiza, Goiko (Igor 20.min), Iñaki (Alex 35.min), Ipi (Iñigo 45.min) eta Beñat (Arruti 45.min)

Euskalduna 0 Añorga 0 PUNTUAK

Taldearen maila ona izan da orokorrean. Baina gaurkoan bi jokalari nabarmendu behar ditugu, bi hauek izan bait dira partidua jokatu duten 35 jokalarietatik gehien nabarmendu direnak.

3 PUNTU: Markel (Azken 6 partidutan 5 gol jaso ditugu, eta gehienbat talde lanari esker izan bada ere, berak atzekaldean sortzen zaizkigun arazoak erraz konpontzen ditu)

3PUNTU: Ezeiza (Zelai erdian izugarrizko erakustaldia eman du eta bera izan da gola sartzetik gertuen egon dena. Ez da kasualitatea, azken asteetan askoz hobeto entrenatzen ari bait da.)

5/3/10

Euskalduna Vs Añorga

Oso partidu garrantzitsu bezain erakargarria astebukaera honetan Allurrale zelaian jokatuko dena. Ordutegiak jartzen dutenek ordea, ez omen dute berdin pentsatzen; larunbatean eguerdiko 13:15etan izango da eta Añorga izango da aurkaria. Esan bezala, bigarren postua dago jokoan baina badirudi Kadete B-ko partidua garrantzitsuagoa dela (azkena, azkenaurrekoaren aurka), hauek igandean 11:30tan jokatuko dute eta.
Kontuak kontu, posible den laguntza guztia eskertuko dugu zaleen aldetik eta ahalik eta partidu hoberena jokatu.
Animo mutilak!!!!