30/4/10

Ostadar Vs Euskalduna

Denboraldia amaitzeko 4 apartidu falta ditugu eta taldeak goiari eusten dio. Igande hontan beste froga gogor bat izango dugu Ostadarren aurka. Partidua goizeko 11:00tan jokatuko da Usurbilgo Harane futbol zelaian, oso aproposa da futbolean ondo jokatzeko zelai hau, beraz, ea beste 3 puntu lortzen ditugun!!!

26/4/10

Euskalduna 2 Sporting Herrera 4

Talde honek edozein ezbeharri aurre egin diezaiokela erakutsi du orain arte, baina larunbat hontakoa gehiegizkoa izan zen. Lehen zatiarekin geratu behar gara. Taldeak izugarrizko joko erakustaldia eman zuen, bai defentsan, bai kontraerasoan, hegaletatik nahiz erditik jokatzen, konbinazio ikusgarriak eginez... baina azkenaldian gertatzen ari den bezala punteria gutxirekin. Ezeizak bere kañonazoak bota zituen baina denak gutxigatik kanpora joan zitzaizkion, Igor bikain aritu zen aurrean eta ia dena ondo egin zuen, iñakik sakontasuna eman zion jokoari eskuin hegaletik eta Ipi... izugarriak egin zizkien Herrerako kankailuei. Eskubitik... ezkerretik... hankapetik... alde guztietatik alde egin zuen gure deabru txikiak. Eta bigarren zatia hasi bezain laster taldea aurreratu zuen gol izugarri batekin, batzuek Messi ikusi zuten, Messipi!!!

Baina orduan hasi ziren ezbeharrak: Iñaki bizkarreko minez, Ander eta Alexek txorkatilean mina zutelarik, Segio eta Ezeizak ere gehiago ezin zutela... Zelai erdia deagertu egin zen eta Herrerako talde onak hori aprobetxatu eta 3 gol egin zituen. Aulkitik sartu zirenek eta hasieratik eutsi ziotenek ezin izan zuten gehiago egin.

Gera gaitezen lehen zatiarekin, plazer bat izan bait zen gure taldea ikustea. Eta horrelako gehiago egin ditzakeela erakutsiko du datozen asteetan.

Goiko postuak gertu jarraitzen dute beste taldeek ere huts egin dute eta aste hontan, beraz, borrokan jarraitzea besterik ez zaigu geratzen. Eta ea zortea aldeko jartzen zaigun!!

Animo mutilak, bikain ari zarete eta!!

24/4/10

Esukalduna 2 Sporting 4 PUNTUAK

3 PUNTU: Ipintza (Magia egin du gaurkoan gure txikitoak, baloia hartu duen bakoitzean regateak ondo atera zaizkio eta sartu duen gola txapela kentzeko modukoa izan da)

2 PUNTU: Igor (Motibazio egokiarekin jokatu du aurrelari bezala: golean ondo egon da, presioan asko lagundu du eta pase onak sartu ditu. Kontutan hartzeko moduko partidua, datorren urteari begira batez ere.)

PUNTU 1: Alex (Minez jolastu du baina ondo aritu da eutsi duen bitartean. Nabari da ondo entrenatzen duenean, gero beste maila bat ematen duela )

22/4/10

Euskalduna Vs Sporting Herrera

Futbol zelaia estrenatu zenetik 12 urte pasa eta gero lehenengo aldiz eta ofizialki gradak eta aldagelak estrenatuko ditugu larunbat honetan. Partidua eguerdiko 13:30tan izango da igandean jende asko falta zitzaigulako, beraz, bokadiloarekin joan beharko gara Ubitarte futbol zelai berrira. Berriro ere, jokalari garrantzitsuak faltako ditugu baina talde honek zerbait erakutsi badu edozein egoera txarretik indartsu ateratzeko gai dela da. Hori dela eta, hiru puntuak etxean geratu behar dira!!!

20/4/10

Orioko 1 Euskalduna 2 PUNTUAK

3 PUNTU: Oier (Azken hilabeteetan oso gutxi jokatu du lesioak, oporrak... direla eta. Igandean oso ziur ikusi genuen atepean eta denboraldiko bigarren penaltia geratu zuen)

2 PUNTU: Beñat (Oso indartsu hasi du partidua eta gola sartzeaz gain penaltia ere bere burukada bati esker etorri da.)

PUNTU 1: Christian (Penaltiaren jokaldian oso ondo igo da eta erdiraketa ikusgarria jarri du. Ea lesioa ez den ezer)

17/4/10

Orioko Vs Euskalduna

Orain dela ez asko jokatu genuen oriotarren aurka elurragatik atzeratutako partidua eta nahiko segidan tokatzenzaigu itzulerako partidua. Igande hontan izango da eguerdiko 12tan eta espero dugu joko eta emaitz aldetik joaneko partiduko antza izatea biharkoak ere. Taldekideak berreskuratzen goazen einean ea taldeak ere goraka egiten duen.
Gainera aste hau garrantzitsua da, gure aurkari nagusiek beraien artean jokatzen dute eta.
Animo mutilak!!!

13/4/10

Euskalduna 1 Lengokoak 0

Orain dela ez hainbeste urte, Lengokoak-eko agintariek eskatzen zuten infantiletan beraien taldeak Euskalduna bezalako taldeen aurka ez jokatzea, txapelketa desprestigiatzea zelako. Gaur egun nola aldatu dira gauzak, larunbat honetan gure talde humila Lengokoak talde "haundia"-ren gainetik pasa zen. Zortea lagun izan bagenu 10.minutuan dagoeneko 3-0 joango ginateke baina ez genuen golik sartu eta hori izan zen agian akatsik haundiena. Baliteke gure taldeak inoiz baino gol aukera gehiago sortu izana: Golaz gain, beste bi gol baliogabetuak, hainbat kontraeraso eta atezainaren aurrean huts egindako lau!!!

Jendeak esan dezake agian joko aldetik ez zela partidu ikusgarria izan, presio askokoa eta jarraian pase gutxi ikusi zirelako. Baina gure taldeak egin zuena eta egiten ari dena behar bezala baloratzeko ikus dezagun non dauden Lengokoak eta Añorga bezalako taldeak bai jubeniletan eta bai kadeteetan. Eta gero begiratu nola doazen Infantiletan, bertan bakarrik ikusiko dugu gure taldea hauei aurre egiten eta partiduak irabazten.

Orain aurrera egin behar dugu, eta taldeak jarraitu behar du erakusten nahiz eta jokalari asko falta (larunbatean beste bost), errendimenduan ez dela hori nabaritzen eta partidu onak egiteko kapaz dela.
A! Eta bukatzeko Markel: Hospitalean zinenean esan genuen garaipen guztiak zuretzat izango zirela, oraingoz... bitik bi. Eta golik jaso gabe biak!!

Hurrengo geltokia, Orioko

Euskalduna 1 Lengokoak 0 PUNTUAK

3 PUNTU: Ezeiza (Izugarrizko erakustaldia eman zuen zelai erdian, indarrez aurkari guztiak aurretik eraman zituen eta gol aukera arriskutsuenak bere oinetatik atera ziren. Gola ere berak sartu zuen penaltiz)

2 PUNTU: Jabi (Nahiz eta ate aurrean ez asmatu min haundia egin zien donostiarrei ezker hegaletik, penaltia berari egin zioten gainera)

PUNTU 1: Ander (Markelen istripua eta gero aurrera pauso bat eman du, atzeko lerroaren ardura hartu eta bere maila onenera itzula da. )

7/4/10

Inkestak

Orain arte egindako galderetan gehienek asmatu duzue, azken honetan baina, erdiak besterik ez du asmatu erantzuna. Errealak 82-83 denboraldian Txapeldunen Liga (orduan Europako Kopa deitzen zen) jokatu zuen eta final erdietara iritsi zen. Bertan Hamburgo talde alemaniarrak eliminatu zuen jokoz kanpo sartutako gol bati esker; orduan ere, arbitroak aurka. Gero, Hamburgok irabaziko zuen finala Juventusen aurka, beraz, Erreala irabazteko zorian egon zela esan genezake!

Datozen bi asteetako galdera honakoa da: Bost jokalariren izenak emango ditugu, bostek dagoeneko urte dexente dauzkate eta futbola uztear daude baina sekulako ibilbidea izan dute titulu asko irabaziaz. Horietako bat Urrezko Baloia da, aurten Messik irabazi duena eta urteko jokalari onenari ematen zaiona, baina: Emandako bost izenetatik batek ez du irabazi, ba al dakizue nor den?